-
2971 BCE
Neolitoko etxola
Hegoaldeko lurraldeetako etxebizitza sendoetan bizitzen hasi ziren, ibiltari izateari utzita. -
1975 BCE
Sorginen Txabola trikuharria
Sorginaren Txabola Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da. Álvaro de Gortazarrek eta Carlos Saenz de Tejadak aurkitu zuten 1935ean. 1936an Jose Migel Barandiaranek induskatu zuen; eta 1974an, Juan Maria Apellanizek. -
1200 BCE
Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
Menhirrak biribilean ezarrita eraikitzen zuten monumentu megalitikoa. -
725 BCE
La Hoyako herrixka
Herrietan antolatzen hasi ziren, etxeak harresiz inguratuta. -
120 BCE
Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten. -
50 BCE
Larraganenako hilarria (Gorliz)
Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da. -
100
Oiassoko planoa
Erromatarrek itsas-merkataritzan oinarritutako hiri nagusi bat eraiki zuten gaur egungo Irunen. -
196
Arkaiako villa bateko termak
Araia Arabako ipar-ekialdeko herri bat da, Asparrena udalerrikoa. Asparreneko hirigune nagusia da, eta populazioaren hiru laurdenak biltzen ditu. Izan ere, 1.218 biztanle zituen 2006an. -
Hileta-hatua (La Hoya)
Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten. -
Izturitzeko haitzuloa
Lehen garaietan eguraldi hotzetik babesteko haitzuloetan bizi izaten ziren gizakiak.