Channels4 profile

25j_Musika_Irene

  • 19 BCE

    RAGTIMEA

    RAGTIMEA
    Ragtimea (denbora urratua esan nahi duena) pianorako musika estilo bat da eta XIX. mendearen amaieran AEBn ezagun egin zen, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua. Melodia sinkopatuan, galdera-erantzun egituran eta blue noteen erabileran oinarritzen da.
    Estiloan musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren.
  • 18 BCE

    GOSPELA

    GOSPELA
    Gospela ('berri ona' esan nahi duena) kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duena.
    Koru batek interpretatzen du, zeinak bakarlari bat edo gehiago egon daitezke. Erritmo bizkorrak eta alaiak ditu ezaugarri; Hammond organoa garrantzitsua izaten da.
    Bizitzako eguneroko arazoez hitz egiten du, eta horiei nola erantzuten dien Jainkoak.
    Mahalia Jackson eta Bessie Griffin bakarlariak izan ziren interpretatzaile ezagunenetako batzuk.
  • POPA

    POPA
    Popa 1950-an AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika estilo bat da.
    Ezaugarri batzuk honako hauek dira: komertziala, itsaskorra, rocka baino leunagoa, melodiatsua, errepikakorra, gai sinpleak izan oi dira.
    Ingelesezko popular music hitzetik dator, herri musika esan nahi du. Hasieran, kultura musikalean komentario negatibo asko zituen, baina denbora pasatu ahala komentarioak hobetzen joan dira. Talde famatu bat ABBAda.
    Pop barruan beste pop mota batzuk sortu dira k-pop-a edo britpopa adibidez.
  • SOULA

    SOULA
    AEB-ko komunitate afro-amerikarrak sortu zuen, 1950eko hamarkadan, Gospel, R&B eta jazzaren elementuak batuz.
    Soul musika asko zabaldu zen, hainbat diskoetxe zeudelako afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduan.Soul musikaren ezaugarri nagusiak erritmo itsaskorra, bakarlariaren eta koruen lkarrizketa eta inprobisazioa dira.
    Hainbat Soul-artistek funka garatu zuten; beste abeslari eta talde batzuek, aldaera sofistikatuagoak etb. garatu zituzten.
    The Jackson 5 eta Stevie Wonder ziren.
  • ROCK GOGORRA

    ROCK GOGORRA
    Hard rock-a langile-mugimendutik 1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da.
    Musikaren ezaugarri bezala honako hauek ditu: hizkera bortitza, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak.
    Hard rock artisten ezaugarriak honako hauek dira: ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak etb.
    1970eko hamarkadan hedatu egin zen artista batzuei esker.
  • RAPA, HIP-HOPA ETA MCING-A

    RAPA, HIP-HOPA ETA MCING-A
    Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen 1960ko hamarkadan garatutako musika estilo bat da.
    Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da.
    Erritmo markatu baten gainetik eskaera eta kritika sozialak egiten dituzte.
    Abeslariei rap-kantari edo MC deitzen zaie, eta musika jartzen dutenei, Disk Jockey edo DJ.
    Bisera, kamiseta, bakero zabalak eta saskibaloiko zapatilak dira haien jantziak.
    Eminem eta Cardi B dira famatu batzuk.
  • FOLK-ROCKA ETA PSIKODELIA

    FOLK-ROCKA ETA PSIKODELIA
    1960ko hamarkada erdialdean, folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitu zitzaizkion.
    Folk eszenak lotura estuak zituen Britainia Handiarekin eta AEBrekin: 2etan zeuden jogailu akustikoak, kanta tradizionalak eta mezu sozialeko bluesa gustuko zuten folk-zaleak.
    Bob Dylan mugimenduaren bihotza bilakatu zen, protesta kantu batekin. Musika estiloa hippy mugimendura elkartu zen eta maitasuna eta bakea zen leloa.
    2 musikari garrantzitsu Janis Joplin eta Pink Floyd dira.
  • NEW WAVEA

    NEW WAVEA
    New wave edo post-punka 1970. hamarkada amaieran sortutako estiloa da.
    Ingalaterran, punketik, post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari.
    U2 (talderik "handienetakoa" zen) eta Siouxsie & the Banshees taldeek berehala egin zuten bat.
    Sintetizadorea izan zen garai hartako jogailu nagusia, eta talde batzuentzat, bakarra.
  • GRUNGEA

    GRUNGEA
    1980ko hamarkadan sortu zen.
    MTV sortu zenez, errezago zabaldu zen estiloa.
    Punkak eta garage rockak eragin handia izan zuten Nirvana, Perl Jam eta Alice in Chainsen gisako grunge taldeengatik.
    Musika estilo honen habia Seattle hiria izan zen, Nirvanaren Nevermind diskoak sortu zuen lurrikarara arte.
    Melodikoxeagoa eta ekoizpenaren aldetik osatuagoa zen Nirvana, eta arrakastatsu bihurtu zen egunetik egunera munduan zehar.
    Bi talde famatu honako hauek ziren; Nirvana (esan bezala) eta Pearl Jam.
  • ALTERNATIVE MUSIKA ETA INDIE MUGIMENDUA

    ALTERNATIVE MUSIKA ETA INDIE MUGIMENDUA
    Alternative musika 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen, musika-joera nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko. Alternative labela zeukaten taldeak ez ziren irrati nagusietan entzuteko errazak. Hamarkada hartako 2 talde garrantzitsu Sonic Youth eta The Cure ziren.
    Diskoetxe independenteetara mugatuta, underground musika-joera sortu zen.
    Salmenten aldetik inork emaitza izugarririk lortu ez arren, eragin erabakigarria izan zuten hurrengo belaunaldian.