-
Oskorri sortu zen
Oskorri taldea sortu zen Natxo de Felipe buru zela Deustuko unibiertsitatean.
Natxo de Felipe bakarli gisa aritzen zen kantuan eta 71. urtean bakarka abesteari utzi eta Oskorri taldea sortu zuen. Oskorri sortzerakoan musika eta antzerkia uztartu nahi zituen egitasmoa zuten buruan. Nahiz eta betiere jarraitua eta emankorra izan den taldeak antzerkigintzarekin eduki duen harremana, musika talde bilakatu zen handik bi urtera Oskorri. -
Oskorriren lehen disko luzea
Disko luzea kaleratu baino lehen, bi single plazaratu zituzten; batean, “Aita semeak”, taldearen lehen kantu ezaguna, eta “Gosetea” agertzen ziren (1975); bestean, “Egia da” eta “Anaitasuna” (CBS, 1976).
Bi single horiek lortutako erantzunari esker kaleratu zuten disko luzea. https://www.youtube.com/watch?v=apDYJbiNADs -
Lehen diska, Gabriel Arestiren omenez
Taldea sortu eta bi urtera, lehen aldaketa sakonak gertatu ziren De Felipek, bakarrik geratu eta musikari berriekin osatu zuen taldea. Hemen batu zen Oskorri barruan hain garrantzitsua den Antxon Latxa. Horrez gain musikari gatze batzuk batu zitzaizkien.
Taldea berriz osatuta Gabriel Arestiti eskeinitako disko bat kaleratu zuten. https://www.youtube.com/watch?v=ynwxT687ilY -
Taldearen lehen emanaldiak
Oskorri Euskal Herriko talderik ezagunenetakoa zen, bai hemen eta bai atzerrian. 1978an egin zituzten lehen emanaldiak Alemanian eta Frantzian. -
Hurrengo diskoa, "OSKORRI" funtsezko biilakatu zen.
Honetan kantu eta doinu tradizionalen bertsio berritzaileak agertu ziren, askotan instrumentalak. Orduz geroztik ildo musikal hori Oskorriren jardunaren ezaugarri nagusietakoa bilakatu zen. Gainera, errekonozimendu publikoaren garaia iritsi zen. Besteak beste, urte horretako Durangoko Azokako disko onenaren saria jaso zuen. -
Ondorengo bi diskak, Imanol abeslariaren laguntzaz
Ondoren, bi disko grabatu zituzten Imanol kantariarekin: "Sentimentuen hauspoz" (1979) eta "Jo ezan" (1981). -
Taldearen arrakasta
Ehunka emanaldi eta zortzi disko izan ziren 80ko hamarkadaren uzta. Taldeak sari ugari jaso eta emanaldi ugari egin zituen Euskal Herritik kanpora. -
Adio Kattalina, lanik borobil eta landuena
Plazarik plaza-ren jarraipen zuzena da disko hori: balada goxoak (“Euskal Herrian euskaraz”, “Nafarroa”) eta kantu dantzagarriak (“Gu gaituzu Oskorri”, “Kalera noa ihesi”). Baina formulak horretan eman zuen bere fruiturik dirdiratsuena. Arrakasta handia gertatu zen diskoa: 15.000 ale saldu zituzten, kopuru bikaina garai hartako euskal talde batentzat. Ildo berekoak dira hurrengo disko gehienak. https://www.youtube.com/watch?v=h9r6-gHhsro -
Europan zuen arrakastaren seinale...
Taldeak Europan zuen arrakastaren seinale da hurrengo diskoa, Alemanian euskaraz (Elkar, 1984). Berez, Alemaniako Folk Freak-Pläna diskoetxeak Europara begira kaleratutako bilduma baten Euskal Herrirako edizioa zen. Diskoan, Oskorriren kanturik ezagunenetako batzuen bertsio berrituak agertu ziren, eta arrakasta lagun izan zuten Euskal Herrian ere. https://www.youtube.com/watch?v=oDTtqatbpAQ -
Oskorrik 15 urte
Oskorrik 15 urte betetzen zituela-eta, bi emanaldi berezi egin zituen Bilboko Arriaga antzokian 1987ko martxoaren 21 eta 22an. Emanaldi horien grabazioetatik sortu zen taldearen zuzeneko lehen diskoa: Hamabost urte… eta gero hau (1987). Urte hartan bertan sortu zen handik hiru urtera gauzatu zen beste egitasmo garrantzitsu bat, Oskorriren kantutegia liburu bakarrean biltzea: Ehun ta hamaikatxo kantu (1990). https://www.youtube.com/watch?v=5NAaf3MNZDk -
Hi ere dantzari
Hi ere dantzari diskoa argitaratu zuen Oskorrik. Alor honetako lehen lan momografikoa izan zen. Disko honetan, Euskal Herriko 17 dantza ezagunen bertsioak egin zituzten. https://www.youtube.com/watch?v=LDcthA99jY0 -
Katuen testamentua
Katuen testamentua diskoak Bikaierazko haur kantutegiaren errepsoa egin zuen. Disko hoekin gainera Oskorri Haur musikara hurbildu zen. -
Oskorri 25 kantu urte
Taldearen 25. urtemuga ospatzeko 1996an Getxoko Folk Jaialdiko egitarauaren barnean egindako emanaldi entzutetsua izan zen taldearen unerik azpimarragarrienetakoa. Euskal Herriko (Joseba Tapia, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Ruper Ordorika…) zein atzerriko (Martin Carthy, Liam O’Flim, Gabriel Yacoub, Anton Reixa, Albert Pla…) hainbat musikariren laguntzarekin, bere kantagintzari begiratu bat eman zioten; gerora, ikuzkizuna telebistarako saio eta disko bikoitz bilakatuko zen: 25 kantu urte (Elkar, -
Marijane kanta zan!
Marijane Minaberrik idatzitako testuekin egindako kantuez osatutako diskoa da. Aurreko diskoko ildo berari harraiki haurrentzako kantak ziren diskoaren oinarria. -
Oskorri & The Pub Ibiltaria
Oskorri & The Pub Ibiltaria, urtero San Tomas egunean Bilboko Areatzan gertatzen den taldearen eta entzuleen arteko kantu festa, da. 1998tik 2009. urtera arte grabatu da eta denetara 13 disko kaleratu dituzte. https://www.youtube.com/watch?v=DOJO0ng38v4 -
Ura diskoa
-
Vizcayatik Bizkaira
Bizkaiatik... Vizcayra diskoa atera zuen Oskorrik 2001. urtean, betiko kanta tradizionalen estiloko diskoa izan zen -
Desertore diskoa
Desertor diskoarekin batera aldaketa musikal bat dator oskorrira; 3 musikari berri sartu ziren taldera. Horrez gain idazle eta bertsolari gazteen letrak hartzen hasten da taldea.
Diskoa oso arrakastatsua izan zen eta World Music Chart Europe izeneko “munduko musiken” hileroko zerrenda ezagunean 20. lekura iritsi zen 2004ko otsailean. https://www.youtube.com/watch?v=7TX71xHNFlc -
Do,Re, MI eta Benedizebra
Gipuzkoako haur kantaz osatutako diskoa ian zen. Kontzertuetan Kukubiltxo antzerki taldearekin batera sortutako ikuskizuna taularatzen zuten. -
Banda Band, Oskorriren 35. urtebetetzea ospatzeko
Banda Band taldearen 35. urtemuga ospatzeko taldeak ateratako 33. diskoa da. Zuzeneko emanaldi bat da Bilboko Arriaga antzokian Bilboko udal bandarekin batera grabatua. 25.urteurreneko diskotik kanpo geratutako hainbat kanta sartu zituzten emanaldian. -
Gabriel Aresti Bizsitan
Oskorrik Gabriel Aresti Bizsitan bira aurkeztu zuen. Emanaldi akustukoak dira Gabriel Aresti poetak egindako poemetan oinarrituak -
Hauxe da despedida gira
Oskorrik musika utziko duela iragarri zuen 2015 urteko hasieran. Despedida hau zazpi kontzertuko birarekin egingo dute kontertuak Getxo,Baiona, Gasteiz, Donostia, Iruñea, Maule eta Bilbon izango dira 2015eko udazkenean -
Haude da despedidea Bilbo
Oskorriren azken kontzertua Bilboko Arriagan. Kontzertu honekin 45 urteko ibilbideari agur esango dio talde bizkaitarrak