-
Blaise Pascal
Blaise Pascal, frantziar folosofo,matematikari, fisikari eta idazlea izan zen. Haren omenez, Pascal (Pa) izena eman zitzaion Nazioarteko Unitate Sistemako presio unitateari.
IKTei egindako ekarpenak:
-Hemeretzi urte zituenean, bere aitari laguntzearren batuketak eta kenketak automatikoki burutzen zituen engranajezko lehen kalkulagailua egin zuen (pascaline) -
Leibniz
Gottfried Wilhelm Leibniz, alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen. Leibnizek teknologian ekarpenak egin zituen, bai eta biologian, medikuntzan, geologian, probabilitate teorian, ingenieritzan eta konputazio zientzietan.1906. urtean izan ziren argitaratuta Leibnizen praktika eta ingenieritza lan asko. Haize-propultsore eta ur-bonbak, mineralak erauzteko meatze-makinak, prentsa hidraulikoak, lanparak, itsaspekoak eta erlojuak sortu zituen. -
Jacquard
Joseph Marie Jacquard, Frantses asmatzailea izan zen. 8 urte zituenean, lanean hasi zen bere aitarekin. Aitak zetazko errota batean ehundu zuen. Jacquardek, zetazko ehundura lanetan aritu zen eta gero makina hauek automatizatu zituzten zulatutako txartelak erabiliz. Bere izena duen ehungailua asmatu zuen. Aldaketa handiak eragin zituen ehungintzan, eta ehungailu automatikoen oinarriak ere ezarri zituen. -
Babbage
Charles Babbage, matematikari, filosofo eta ingeniari ingeles bat izan zen. Konputagailu programagarrien kontzeptua sortu zuen. Lurrunezko makina diferentzial mekaniko bat diseinatu eta inplementatu zuen. Konputazio programak exekutatzeko makina analitiko bat diseinatu zuen ere. -
Ada Lovelace
Augusta Ada Byron, Historiako lehen programatzailea izan zela esaten da, programazio-lengoaia kontzeptu orokorra erabili zuen lehen emakumea izan zelako (baita lehen pertsona ere), edo makina bat kontrolatzeko lehen algoritmoa sortu zuelako. Garai hartan, beste emakume askorekin gertatu zen moduan, emakume honen lanari ez zitzaion garrantzi handirik eman bera bizi zen bitartean, izan ere, bere ideiak 1952an hasi ziren erabiltzen edo aplikatzen informatikako munduan. -
Vannevar Bush
Vannevar Bush, Estatu Batuetako ingeniaria izan zen. 1919an MIT Ingeniaritza Elektrikoa Sailarekin bat egin zuen. Lanak egin zituen, hala nola konposizio optiko eta fotografikoen gailuak, mikrofilmen biltegiratze eta berreskuratzeko sistemak. 1925ean, ekuazio diferentzialak ebazteko makina asmatu zuen, beste taldekide batzuekin batera. Gero, uranio-bilaketan aritu zen lanean, Estatu Batuetako Gobernuaren laguntzarekin. -
Von Neumann
John von Neumann Estatu Batuetako matematikaria izan zen. Fisika kuantikoari buruzko ikerketak egin zituen. Bigarren Mundu Gerran hidrogenozko bonba egiten lagundu zuen. -
Grace Murray Hopper
Grace Murray Hopper zientzialaria eta matematikaria izan zen. Mark I makinarako hainbat aplikazio garatu zituen; aseguru enpresa batek erabiltzen zuen makina hau garai hartan. Gracek han egin zituen programazio modernoarentzat ekarpen gehienak. 1952an historiako lehen konpiladorea egin zuen, eta 1957an ingelesezko komandoak prozesatzen zituen lehen konpilatzailea egin zuen. Bi urte geroago lengoaia honen diseinu taldea sortu zen. -
Alan Turing
Alan Mathison Turing matematikaria, kriptografoa eta filosofoa izan zen. Haren ekarpenen artean, Turingen makina eta algoritmoen kontzeptuaren formalizazioa daude. Bigarren Mundu Gerran beharrezkoa izan zen haren laguntza nazien sekretuak deszifratzeko. Fish gailuei buruz egin zituen ikerketek lagunduta, lehen ordenagailu elektroniko digitala egin zuen, Colossus izenekoa. -
Hedy Lamarr
Hedy Lamarr austriar aktore eta asmatzailea izan zen. 1941ean maiztasun-jauziaren bidezko espektro hedatuaren (FHSS) teknika bat patentatu zuen, George Antheil musikagilearekin batera, haririk gabeko telekomunikazioaren bidea ireki zuen. 16 urterekin ingeniaritza ikasten hasi zen, baina hiru urte geroago, 1933an, bertan behera utzi zituen ikasketak, Max Reinhardt zuzendari eta maisuaren eskutik antzerki munduan sartzeko. Izan zen film komertzial batean emakume bat biluzik agertu zen lehen aldia. -
Douglas Engelbart
Douglas Engelbart Estatu Batuetako asmatzaile bat zen. Ordenagailuetako sagua asmatu zuen eta aitzindaria da gizakion eta ordenagailuen arteko elkar-eraginaren esparruan, hipertestua eta ordenagailu sareak barne. 1968ko udazkenean, informatika adituen bilkura batean, Engelbartek 90 minutuko aurkezpena egin zuen. Saguaren lehen erakustaldi publikoa egin zuen bertan, eta gainera zuzeneko konexioa egin zuen bere ikerketa zentroarekin. -
Evelyn Berezin
Evelyn Berezin informatika-ingeniari estatubatuarra izan zen. Aire-bideetako lehen billete erreserba sistema garatu zuen United Airlines-erako. Ezagutzen da ere, 1968an biltegiratzearen ama bezala eta testuak editatzea baimentzen zuen programaren ideia garatu zuenez gero. Berezin-ek lehen bulego-ordenagailua orain hartuta dena sortu zuen. -
Lynn Conway
Lynn Conway, Meaden eta Conwayren iraultza oso eskala handiko integrazio diseinu elektronikoan, sortzen ari zen automatizatutako diseinu elektronikoaren industriari lagundu ziona. Conwayk IBMn egin zuen lan 1960ko hamarkadan eta "instrukzio dinamikoen tratamendu orokortua" asmatu zuen, ordenaz kanpoko exekuzioaren paradigmarako garrantzitsua dena, eta ordenagailuen prozesagailu moderno gehienek errendimendua hobetzeko darabiltena. -
Jude Milhon
Jude Milhon hakerra eta idazlea izan zen. Milhon-ek cypherpunk-a terminoa sortu zuen eta cypherpunks-etako kidea izan zen. Programatzen hasi zen "Teach Yourself Fortran" liburuaren irakurketaren ondoren. Gero programatzaile bezala lan egiten hasi zen, makinak programatzen. -
Carol Shaw
Carol Shaw informatikariak Atari enpresan egin zuen lan, eta esaten dute bideo jokoak diseinatu zituen lehenengo emakumea izan zela, 1978an egindako Polo jokoarenagatik eta 1979ko 3-D Tic-Tac-Toe jokoarengatik. Ondoren, Activision enpresarako egin zuen lan, eta bertan haren jokorik ezagunena programatu zuen: River Raid. -
Steve Jobs
Steve Wozniak ingeniariak Apple I ordenagailu pertsonal berritzailea eskuz sortu eta ordenagailu pertsonala ezagutzera eman zuen 70. hamarkadaren bukaeran. 80. hamarkadaren hasieran, Erabiltzailearen Interfaze Grafikoaren potentziala aditzera eman zuen.
1985. urtean kaleratu zuten Apple Computeretik, ondoren NeXT konpainia sortuz. Konpainia hau Apple Computerek xurgatu zuen geroago, eta Jobs ia heriotzara arte izan zen bere lehendakaria. -
Tim Berners-Lee
Tim Berners-Leek, bere ikerketen informazioa modu eragingarriago batean banatzeko beharren artean, webaren zati bat diren ideia batzuk garatu zituen. Tim eta bere taldekideek ingelesez deitzen diren HTML lengoaia (HyperText Markup Language) edo hipertestuko etiketen lengoaia; HTTP protokoloa (HyperText Transfer Protocol); eta URL web-ean objektuen aurkitze sistema (Universal Resource Locator) sortu zituen. -
Bill Gates
Bill Gates Microsoft softwarearen enpresaren kofundatzailea, munduan gehien erabiltzen den sistema eragilearen produktora: Microsoft Windows. Estimazio batzuen arabera, hamar ordenagailutik bederatzik erabiltzen baitute sistema eragile hau. -
Joanna Rutkowska
Joanna Rutkowska da batez ere malwareko bere ikerketagatik ezagututako informatika poloniarra eta maila baxuko segurtasuna. Things Lab Invisibleren fundatzailea eta enpresaren zuzendaria da , batez ere segurtasun informatikoko ikerketan, baita ere heziketan eta aholkuan arituta. Munduko hacker nabarmenenen bat bezala gaur egun kontuan hartuta dago. -
Mark Zuckerberg
Facebooken asmatzailea. Egun zerbitzu horretako zuzendari exekutibo eta lehendakari da. Aipatutako sarea korporazio pribatutzat eratu zuen Zuckerbergek 2004an Harvard Unibertsitateko zenbait kideren, Konputazio Zientzietako koordinatzailearen eta bere logelakide Eduardo Saverin, Dustin Moskovitz eta Chris Hughesen laguntzarekin.