Informatika

  • 3500 BCE

    Abakoa

    Abakoa
    Abakoa kalkuluak egiteko tresna bat da, metalezko alanbre batzuetatik igarotzen diren bolatxoen bidez batuketak, kenketak eta biderketak egiteko balio duena. Bolatxo hauek, unitateak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak eta abar markatzen dituen marko batean daude. Seguruenik jatorri babilonikokoa, kalkulagailu digital modernoaren aitzindaria da.
    Europa eta mundu arabiarraren bidez, Erdi Aroan merkatariek erabili zuten, indoarabiar zenbakietan oinarritutako aritmetikagatik ordezkatua izan arte.
  • Booleren aljebra

    Booleren aljebra
    Egitura aljebraikoa da, George Boole matematikari britainiarraren lanetan oinarrituta. Informatikarako eta matematikarako erabiltzen zen egitura honek, eragiketa logikoak eskematizatzea du helburu.
  • Zenbaki-sistema bitarra

    Zenbaki-sistema bitarra
    Pingala matematikari indiarrak, K.A. III. mendean, zenbakikuntza bitarra garatu zuen 0 zenbakiaren kontzeptuaren aurkikuntzarekin batera etorriz.
    Oraisistema bitarra Leibnizek XVII. mendean dokumentatu zuen, 0 eta 1 zenbakiak erabiliz, gaur egun egiten den bezala.
    1854. urtean, George Boolek artikulu bat plazaratu zuen zenbaki bitarrek daukaten loturak eta haiekin eragiketak egiteko logikak aurkitu ondoren.
  • Txartel Xufatuak

    Txartel Xufatuak
    Lehenengo txartela Diners Club sortu zuen. Bere fundatzailea, Frank X McNamara, jatetxe batera joan zen, eta han gaiari buruz hitz egiten egon zen, Ralph Sneider eta Alfred Bloomingdalerekin. Konkretuki, egun horretan, Frankek ez zuen diru nahikorik eraman ordaindu ahal izateko, eta txartel hauek sortzea bururatu zitzaion. Geroago, aplikazio gehiagotarako erabili izan dira.
  • ENIAC

    ENIAC
    ENIAC Amerikako Estatu Batuetako Armadako Balistika Ikerketa Laborategiko erabili zuen konputagailu erraldoi bat izan zen, berez erabat digitala zen lehenbiziko konputagailutzat jo izan da, bere helburua jaurtiketa taulak kalkulatzea izan zelarik. Bigarren Mundu Gerran zehar Estatu Batuetako Armadak makina honen diseinua eta ekoizpena finantziatu zituen.
  • Ordenagailuko lehenengo jokoa

    Ordenagailuko lehenengo jokoa
    Bideo-jokoa ikus-entzunezko aparatu batez jolasten den joko bat da, interfaze baten bidez kontrolatzen dena. Hauek inguru birtualak islatzen dituzte, non jokalariak bertako pertsonaia bat, inguruneko elementu bat, objeto edo makina kontrolatzen duen, askotan arau zehatz zenbaiten bidez helburu bat edo gehiago lortzeko.
    Lehenengoa Thomas T. Goldsmithek eta Estle Ray Mannek sortu zuten. Jokoa misilen simulatzaile bat zen, II Mundu Gerran inspiratuta. “Tximista Katodikoen Tutuak” zuen izena.
  • Inprimagailu Matriziala

    Inprimagailu Matriziala
    Inprimagailu Matriziala ezkerretik eskuinera, paperaren gainean, inpaktatzen duen inprimatzeko mota bat da, idazteko makina baten funtzionamendu oso antzekoa. Inprimigailu matrizialarekin letra mota eta grafiko mota desberdinak egin daitezke.
  • Univac 1

    Univac 1
    UNIVAC I Estatu Batuetan fabrikatutako lehen ordenagailu komertziala izan zen.
    J. Presper Eckert eta John William Mauchly, AEBetako lehen ordenagailu elektronikoaren egileek, ENIAC, diseinatu zuten nagusiki.
  • Internet agertzea (www)

    Internet agertzea (www)
    Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. TCP/IP protokoloak erabiltzen dituzten milioika ordenagailu daude elkarbaturik.
    ARPANET izeneko konputagailuen lehen konexioa ezarri zen Estatu Batuetako Kaliforniako hiru unibertsitate eta Utahko beste baten artean.
    Internet "munduko amarauna" planeta osokoa da eta informazio, astialdi, hezkuntza eta merkataritza zerbitzuak ematen ditu.
  • 5 ¼ disketea

    5 ¼ disketea
    Disketea edo disko malgua disko unitate bat da, banda magnetiko fin eta malgu batez osatua, hauts partikulak kentzen dituen oihal batekin forratutako plastikozko euskarri laukizuzen batean zigilatua. IBMk sortu eta bere markako konputagailuetan jarri zuen. Konputagailu pertsonalentzako hastapen haietako diskete samurra 5,25 ontzakoa (5 ¼ disketea) zen (milimetro bateko lodierakoak) eta 160Kb informazio gorde zezakeen.
  • 3 ½ Disketea

    3 ½ Disketea
    Disketea edo disko malgua disko unitate bat da, banda magnetiko fin eta malgu batez osatua, hauts partikulak kentzen dituen oihal batekin forratutako plastikozko euskarri laukizuzen batean zigilatua.
    Sony markak 3,5 ontzakoak (3 ½ disketeak) atera zituen, PC ordenagailuaren lehen eztandarekin batera. Diskete txiki eta gogortxoago haiek edukieraren mugara aurki iritsi ziren: 1,44Mb.
  • Lehenengo emaila bidaltzea

    Lehenengo emaila bidaltzea
    Posta elektronikoa, komunikazio sistema elektronikoen bidez mezuak bidali eta jasotzea ahalbidetzen dituen sare-zerbitzua da. Mezu hauekin batera, fitxategiak ere atxiki daitezke. Ohiko postarekin alderatuz, azkarrago eta merkeagoa da.
    Ray Tomlinsonek sortu zuen. Orduan existitzen zen mezularitza sistema bat, baina ez sare bateko beste ordenagailu batera bidaltzeko aukera eskaintzen zuena. Tomlinsonek a bildua (@) aukeratu zuen helbideetan erabiltzaile eta ordenagailu arteko bereizketa egiteko.
  • Lehenengo birus informatikoa

    Lehenengo birus informatikoa
    Birusa erabiltzailearen baimenik edo ezagutzarik gabe eta automatikoki bere burua kopiatuz, konputagailuaren funtzionamendu normala aldatzea helburu duen programa da.
    Lehenengo birus informatikoa Robert Thomas Morrisek sortu zuen eta IBM-ko 360 serieko makina bati eraso egin zion. Programa honek, "I'm a creeper catch me if you can!" mezua igortzen zuen aldian-aldian ordenagailuaren pantailan.
  • Microsoft sortzea

    Microsoft sortzea
    Microsoft (Microcomputer Software) Estatu Batuetako informatika-enpresa bat da, Bill Gates eta Paul Allenek sortua, munduko garrantzitsuena konputagailuen software-merkatuan. Bi sortzaileek oraindik ere akziodun nagusiak izaten jarraitzen dute. Besteak beste, oso erabiliak diren DOS eta Windows sistema eragileak sortu ditu.
  • Argazkigintza digitalak

    Argazkigintza digitalak
    Argazkigintza digitala kamera ilun batetik irudiak lortzean datza, argazkigintza kimikoaren antzekoa.
    Azken honetan, argazkiak film fotosentikor batean grabatuta geratzen dira eta ondoren prozesu kimiko batek agerian uzten ditu.
    Aldiz, argazkigintza digitalean, irudiak, unitate fotosentikor asko dituen sentsore elektroniko batek harrapatzen ditu, efektu fotoelektrikoa aprobetxatuz, argiak seinale elektriko bihurtzeko. Azkenik hauek digitalizatzen eta memorian gordetzen dira.
  • Apple sortzea

    Apple sortzea
    Enpresa Steven Jobs eta Steve Wozniakekn sortu zuten. Hasieran konputagailuetarako zirkuituak saltzeko xedearekin, baina 1977an elkarte bat antolatu zuten Jobs, Wozniak eta Mike Markkula bazkide berriak eta ordenagailu pertsonal bat merkaturatu zuten, Apple II izenekoa. 1982. urtean, ordenagailu pertsonal gehien saltzen zituen enpresa izatera iritsi zen.
  • Ordenagailuko kartutxoak

    Ordenagailuko kartutxoak
    Ordenagailuko kartutxoak ordenagailu pertsonala edo bideo-joko-kontsola bat bezala dira, kontsumo-elektronika gailu batera konektatzera zuzendutako  eta soilik irakurtzeko memoriako gailuak dauzkan ateratzeko moduko karkasa. ROM kartutxoak erabil daitezke softwarea, bideo-joko bezala edo beste aplikazio-programa batzuk kargatzeko.
  • MS-DOS agertzea

    MS-DOS agertzea
    MS-DOS Microsoften sistema eragile bat da, DOS familiari dagokiona. IBM PC ordenagailuetarako sortu zen sistema eragile hau eta 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkada hasieran erabilera handia izan zuen. Agindu guztiak testu bidez egiten dira, komando-lerro baten bidez. MS-DOS (MicroSoft Disk Operating System edo itzulita Diskoko Sistema Eragilea) erabiltzaile bakarra eta ataza bakarreko sistema eragile bat da, hau da, sistemaren baliabideak pertsona bakarrak erabili ditzake.
  • Lehenengo ordenagailu eramangarria

    Lehenengo ordenagailu eramangarria
    Ordenagailu eramangarria, ordenagailu txiki mugikorra da. Hauek gai dira mahai gaineko ordenagailuek egiten duten lan gehiena egiteko.
    Lehenengo ordenagailu eramangarria Epson HX-20a izan zen, 1981ean sortua. Sortze honek onura handiak ekarri zizkien zientzialari, enpresari eta beste profesional askori, ordenagailua beraiekin eramateko aukera baitzuten informazio guztiarekin batera.
    1982. urtean atera ziren lehenengo ordenagailu eramangarriak merkatura gaur egun duten formatuarekin.
  • Lehenengo Windows agertzea

    Lehenengo Windows agertzea
    Microsoft Windows sistema eragile komertzial bat da ordenagailu pertsonalentzat. Multzo hau Microsoftek aurkeztu zuen eta gaur egun konputagailu pertsonalen merkatu mundiala menperatzera iritsi da. Windowsen bertsio berriak sistema eragile osoak dira. Hasiera batean, Windows MS-DOS sistema eragilearen gainean egindako interfaze grafikoa bat zen, soilik. Aurrerago, ordea, NT familia sortu zuen eta horren gainean egindako Windows berriak ez dira MS-DOS-en oinarritzen.
  • Lehenengo nabigatzailea

    Lehenengo nabigatzailea
    Web nabigatzaile bat www saretik hipertestu bidezko dokumentuak eskuratzea ahalbidetzen duen aplikazio informatikoa da. Dokumentu hauek HTML kodez osatutako web orrialdeak izaten dira normalean, munduko edozein web zerbitzaritatik eskuratu daitezkeelarik.
    Lehenengo nabigatzailea Tim Berners-Leek garatu zuen CERN-ean, honek WorldWideWeb zuen izena eta nahiko sofistikatua eta grafikoa zen, baina NeXT ordenagailuekin bakarrik zebilen.
  • Linux agertzea

    Linux agertzea
    LINUX  sIstema eragile bat da, honek GNU izeneko sistema eragilea (FSF-k garatua) eta Linux izeneko nukleoa (Linus Torvalds-ek eta Linux Foundation-ak garatu zuten) batzen ditu.
    Sistema eragile batek gailu jakin baten zati fisikoa alderdi logikoarekin harremanetan jartzen ditu. Alegia, makina batek burutu behar dituen zereginak modu koordinatu eta antolatu batean kudeatzeko beharrezkoa den programa edo programa multzoa da.
  • CD-ROMa

    CD-ROMa
    CD-ROMa laser izpiak biltegiratzeko eta informazio-kantitate handiak formatu digitalean irakurtzeko darabiltzen den disko trinkoa da. Sony-k eta Philips-ek CD-ROM estandarra ezarri zuten.
  • Lehenengo smartphone

    Lehenengo smartphone
    Telefono adimentsua (ingelesez, smartphone) telefono mugikor mota bat da, plataforma informatiko batean oinarritutakoa. Horrek datu bilketa handiagoak eta ordenagailuen antzeko ekintzak egitea ahalbidetzen du. «Adimentsu» adjektiboa ezartzen zaio, ordenagailu eramangarria ordezkatzera ere hel daitekeelako.
    Lehenengo sartphone-a Nokia sortu zuen 1997-an, ahala ere 2007 urtera arte ez ziren gustiz zabaldu.
  • Google sortzea (eta bere unibertsoa)

    Google sortzea (eta bere unibertsoa)
    Google Inc. edo Google izenarekin soilik ezaguna, helburu nagusi bezala izen bereko interneteko bilatzailearen garapena duen enpresa da. 2015. urtetik Alphabet Inc. enpresaren adarra.
    Stanfordeko Unibertsitateko (Kalifornia) bi doktorek sortu zuten , Larry Page eta Sergey Brin. Produktu nagusia bilatzailea duten arren, Interneteko beste zerbitzu ugari ere eskaintzen dituzte, eta etengabe ari dira zerbitzu berriak sortzen.
  • Mac OSX sortzea

    Mac OSX sortzea
    Mac OS X Macintosh ordenagailuentzako Mac OS sistema eragilearen azken bertsioa da.
    Bi zatitan banatzen da: Darwin, kode irekiko Unix-moduko ingurugiro bat BSD iturrian eta Mach kernelaren oinarritua, Apple Computer-ek moldatu eta garatua garatzaile independenteen laguntzaz
  • Sare sozialak

    Sare sozialak
    Sare sozialak interesak edo zaletasun komunak konpartitzen dituzten komunitate birtualak dira. Partaide bakoitzak Webtoki bat eskuratzen du, pertsonalizatzen du eta bertan komunikatzeko tresnak erabiltzen ditu. Tresnen bitartez beraien iritziak, informazioak, artxiboak... adierazi eta elkartrukatu ahal ditu. Beste partaideekiko elkarreragina "gonbidapenak" eta "lagunak" egiten sortzen da. Era berean zaletasun berdinak dituzten taldeak daude. Lehenengoa Facebook izan zen 2004an.
  • Gauzen interneta

    Gauzen interneta
    Gauzen Interneta egunero erabiltzen diren tresnak interkonexio digitalaren bidez Internetekin konektatzen dituen kontzeptua da. Honen bidez, Internetera pertsona baino objektu gehiago konektatzea lortzen da.
    1999an Kevin Ashton-ek MITeko Auto-ID Center-en proposatu zuen kontzeptu hau. Bertan irrati-maiztasunen identifikazioa eta sentsoreen teknologia aztertu ziren.
  • 3D-ko iprimagailuak

    3D-ko iprimagailuak
    3D inprimaketa teknologia ezberdinak biltzen dituen material-adizio bidezko fabrikazio-prozesua da. Fitxategi digital batetik abiatuta, objektu tridimentsional solidoak sortzeko erabiltzen da. Prozesu honetan material jakin bateko geruzak gainezarriz osatzen da solidoa. Geruzaz-geruza materiala gehitzen da objektu osoa eraiki arte. Teknologia honek gaur egungo komertzioan aldaketa asko ekarriko ditu. Erabiltzaile bakoitzak bere beharrak asetzen dituen produktu propioak sortzeko aukera izango du.
  • Chrome OS sortzea

    Chrome OS sortzea
    Chrome OS Linux kernelean oinarritzen den Google enpresak egindako proiektua da, eta web arakatzailea Google Chrome erabiltzaile interfaze nagusi gisa erabiltzen du, hodeian oinarritutako sistema eragilea da. Hori dela eta, Chrome OSk web aplikazioak onartzen ditu batez ere.
    Chrome OS konpainiaren blog ofizialaren bidez iragarri zen 2009ko uztailaren 7an. Lehenengo Chrome OS ordenagailu eramangarria (Chromebook) 2011ko maiatzean iritsi zen.
  • Gaur egungo egoera: Errealitate birtuala

    Gaur egungo egoera: Errealitate birtuala
    Teknologia informatikoaren bidez sorturiko itxura errealeko eszenek edo objektuek eratzen dute errealitate birtuala. Errealitate birtualak erabiltzaileari bertan murgilduta egotearen sentsazioa eragiten dio. Erabiltzaileak inguru informatiko hori betaurrekoekin edo kasko batzuen bidez ikus daiteke. Hasieran, gehienbat entretenimendurako erabiltzen bazen ere, gaur egun beste arlo askotan erabiltzen da, esaterako, medikuntzan, entrenamendu militarretan edo hegaldi-simulazioetan.