Tecnología digital

Teknologia Digitalaren Historia

  • Period: to

    Teknologia Digitalaren Historia

  • Lehen Kalkulagailua "Pascalina"

    Lehen Kalkulagailua "Pascalina"
    1. urtean, Blaise Pascal filosofo, matematikari eta fisikari frantziarrak engranajeen bidez funtzionatzen zuen lehen kalkulagailua sortu zuen.
  • Stepped Reckoner

    Stepped Reckoner
    1. urtean Gottfried Leibniz filosofo eta matematikari alemaniarrak Staffelwalze edo Stepped Reckoner izeneko historiako bigarren kalkulagailua sortu zuen, eta hau, Pascalen Pascalinarekin batera gaurko ordenagailuen arbasoen moduan ezagutzen dira.
  • Sistema Bitarra

    Sistema Bitarra
    1. urtean lehen aipatutako Leibnizek 0 eta 1 zenbakietan oinarritzen den zenbaki sistema osatu zuen historiako beste pentsalarietan oinarrituta. Honi Sistema Bitarra deitu zion, bakarrik 2 zenbaki erabiltzen direlako. Gur egun, sistema hori ordenagailuak erabiltzen duten sistema da;hau da, ordenagailuen hizkuntza da.
  • Txartel Perforatuak

    Txartel Perforatuak
    1. urtean, Joseph Marie Jacquard ehungintzan aritzen zen merkatari frantsesak txartel perforatua sortu zuen. Hau, kartulinazko txartel bat da, zuloen bidez sistema bitarra adierazten duena. Hasieran, Jacquardek haren ehungintza tailerretan erabiltzen zituen, makinei zer ehundu behar zuten adierazten zutelako, eta modu horretan, ehungintza askoz errazagoa egiten zuten. Geroago, hauek lehenengo makina elektronikoetan erabili ziren, baina gaur rgun, beste baliabide aurreratuagoak erabiltzen dira
  • Makina Diferentziala

    Makina Diferentziala
    1. urtean, Johann Helfrich von Muller militar alemaniarrak funtzio polinomikoak kalkulatzeko makina honen diseinua sortu zuen, baina ez zuen inoiz eraiki. Geroago, 1822. urtean Charles Babage matematikari eta zientzialari britainiarrak asmakizun hau hartu eta diseinu berri bat sortu zuen, baina ezin izan zuen hau eraikitzea, engranajeak makina egiteko egokiak ez zirelako eta makinak bibrazio ugari egiten zituelako.
  • Analizatzaile Diferentziala

    Analizatzaile Diferentziala
    1925 eta 1931 urteen artean, Massachussetseko Institutu Teknologikoan Vannevar Bush ingeniari elektromekanikok ekuazio diferentzialak ebazteko gai zen makina sortu zuen, eta 1942. utrean lehen aldiz erabili zen. Hasieran erabilera militarra eduki zuen, Bigarren Mundu Gerraren garaian.
  • Harvard Mark I

    Harvard Mark I
    Harvard Mark I, IBM ordenagailu enpresak 1944. urtean sortu zuen lehenengo ordenagailu elektromekanikoa izan zen, eta Harvardera eraman zutenez, hortik dator bere izena. Hau egiteko, 760000 gurpil, eta kablezko 800km erabili zituzten, eta Charles Babageren makina analitikoaren diseinuan oinarritu ziren hau eraikitzeko.
  • Von Neumann-en arkitektura

    Von Neumann-en arkitektura
    1. urtean, John Von Neumann matematikari hungariarrak (Estatu Batuetako nazionalitatea eduki zuen ere) gaur egun ordenagailuak ezagutzen ditugun moduan egiteko lehenengo diseinuak egin zituen.
  • ENIAC

    ENIAC
    ENIAC proiektua, 1946. urtean bukatu zen eta Estatu Batuetako ejerzitoaren balistika arazoak konpontzeko sortu zen. Ordenagailu hau guztiz digitala zen, hau da, prozesu eta operazio guztiak makinaren aginduei esker gauzatzen ziren.
  • Harvard Mark II

    Harvard Mark II
    Harvard Mark II ordenagailua, 1947an sortu zen ordenagailu elektromekanikoa izan zen, bere izena Harvarden eraiki zelako da, eta Estatu Batuetako Armadak finantzatu zuen. Modelo hau, errele elektromagnetikoekin eraili zen, eta hortaz, Mark I baino askoz errendimendu handiagoa ematen zuen.
  • UNIVAC

    UNIVAC
    UNIVAC lehenengo ordenagailu komertzialak izan ziren, Estatu Batuetan 1951. urtean sortu zirenak. Haren prezioa, gaur egungo 6 milioitik 9 milioi dorarretara zen, eta 750kg-ko pisua zuen. Honen sortzaileak, ENIAC proiektuarenak izan ziren, eta modelo hau erabilera militarrerako ez zen lehenengo ordenagailua izan zen. Ordenagailu hau Harvardeko eta Pensilvaniako unibertsitateari utzi zioten.
  • IBM 701

    IBM 701
    IBM 701, 1952. urtean IBM ordenagailu enpresak garatu zuen lehenengo ordenagailu zientifikoa izan zen, eta produkzioan egon zen 4 urteetan bakarrik 20 saldu ziren.
  • Arratoiaren sorrera

    Arratoiaren sorrera
    1960ko hamarkadan, Douglas Engelbart asmatzaile amerikarrak, Bill Englishekin batera arratoiaren prototipoa egin zuten. Geroago, prototipo horrek oinarri moduan erabili zuen Xerox PARC enpresak eredu hobeagoa sortzeko.
  • IBM/S 360

    IBM/S 360
    IBM S/360 1964. urtean sortu zen eta mikroprogramazioa erabiltzen zuen lehenengo ordenagailua izan zen. Hau, zenbaki analisiak eta artxiboen prozesaketak egin ahal zituen lehenengo ordenagailu komertziala izan zen eta zirkuitu integratuak zituen. Mota hau, birus baten erasoa jasan zuen lehenengo ordenagailua izan zen.
  • On Line System

    On Line System
    1. urtean, Douglas Engelbart Ted Nelsonekin batera, hipertestuak erabiltzeko ordenagailu programa bat sortu zuen, non arratoia gaur egun bezala erabili ahal zen.
  • Microsoft

    Microsoft
    1. urtean Bill Gates enpresari eta informatiko amerikarrak Microsoft enpresa sortu zuen, software eta aparailu elektronikoak fabrikatzen duen enpresa. Enpresa horren produktu ezagunena, Windows sistema eragilea da, eta gaur egun ordenagailu gehienak erabiltzen dutena da.
  • Apple

    Apple
    1. urtean, Steve Jobs enopresariak haren lagun batekin Apple enpresa sortu zuen. Honetan aparailu elektronikoak eta softwareak sortzen dira, eta gaur egun merkatuko aparailurik hoberenak Apple markakoak dira. Hauen artean, iPhone, Macintosh, iPod, iPad, etab. aurkitzen dira.
  • PC

    PC
    IBM PC (Personal Computer), IBM 5150 izenaz ere ezagutua, 1981. urtean sortu zen ordenagailua izan zen. Honek hardware eta software estandar bat finkatu zuen eta handik aurrera ordenagailuen enpresak eredutzat hartu zuten modelo berriak sortzeko.
  • Macintosh

    Macintosh
    1. urtean Apple enpresak sortu zuen ordenagailu pertsonala izan zen Macintosh 128k. Honek interfaze grafikoa zuen, eta arratoiarekin konbinatuz, modelo estandar bat bilakatu zen industria munduan. Gainera, kontsumora bideratutako Appleren lehenengoetariko produktua izan zen, eta horren asmakizunarekin horrela jarraitu dute gaurdaino.
  • World Wide Web (WWW)

    World Wide Web (WWW)
    1. urtean, Tim Berners-Lee zientzialari britainiarrak zerbitzari eta bezero baten arteko komunikazioa sortzea lortu zuen HTTP kodea erabiliz, hau da, gaur Web moduan ezagutzen duguna sortu zuen. Hortik aurrera, Web-aren oinarrizko ideiak ingelesezko siglen bidez adierazi zituen: HTML (Hiper Text Markup Language), HTTP (Hiper Text Transfer Protocol) eta Web barruan orrialdeak aurkitzeko erabiltzen den URL (Uniform Resource Locator).
  • Facebook

    Facebook
    1. urtean, Mark Zuckerberg programatzaile eta enpresari amerikarrak Facebook izeneko sare soziala sortu zuen, eta hasieran Harvard unibertsitateko ikasleentzat diseinatutako espazio bat izan zen, baina denborarekin zabaldu zen, eta gaur egun 1650 milioi pertsona baino gehiago erabiltzen dute.