-
Blaise Pascal
Frantziar filosofo, matematikari eta fisikari eta idazlea izan zen. Haren omenez, Pascal (Pa) izena eman zitzaion Nazioarteko Unitate Sistemako presio unitateari. Lehen kalkulagailua burutu zuen, 19 urterekin.Hainbat formula sortu, zenbait fluidoen portaera aztertu eta atmosferaren pisua eta dentsitatea deskubritzen saiatu zen. -
Leibniz
Alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen. XVII. eta XVIII. mendeetako pentsalari handienetakoa izan zen Metafisika, epistemologia, logika, erlijioaren filosofia, matematika, fisika, geologia, legegintza eta historiaren alorretan ekarpen sakon eta garrantzitsuak egin zituen. Newton-ekin batera, sistema bitarra asmatu zuen. Gaur egunean, ordenagailuen oinarri birtuala dena. -
Jacquard
Bere izena duen ehungailua asmatu zuena. Aldaketa handiak eragin zituen ehungintzan, eta ehungailu automatikoen oinarriak ere ezarri zituen. Lehenengo prestaketak 1790ean egin zituen, baina Frantziako Iraultza iritsi zenean bertan behera utzi zituen ahalegin haiek. 1805ean asmatu zuen bere izena izango zuen ehungailua; 1806an, tresna jabetza publikokoa izango zela deklaratu zuen gobernuak.- urteko Abuztuaren 7an hil egin zen, Oullis herrian.
-
Babbage
Matematikari, filosofo eta ingeniari ingeles bat izan zen, konputagailu programagarrien kontzeptua sortu zuena. Lurrunezko makina diferentzial mekaniko bat diseinatu eta inplementatu zuen. Konputazio programak exekutatzeko makina analitiko bat diseinatu zuen ere, inoiz eraiki ez zuen arren. Honegatik, Babbage jotzen da lehen ordenagailuaren sortzailea. Geroago, Ada Lovelacek haren ideien gainean sortu zuen lehen ordenagailu fisikoa. Londresen hil egin zen, 1871ko urriaren 18an. -
Ada Lovelace
Historiako lehen programatzailea izan zela esan ohi da, programazio-lengoaia kontzeptu orokorra erabili zuen lehen emakumea izan zelako (baita lehen pertsona ere), edo makina bat kontrolatzeko lehen algoritmoa sortu zuelako. Izan ere, garai hartan, emakumea zenez gero, ez zituzten kontuan hartu bere ideiak, eta 1952.urtera arte itxaron behar izan zuten bere ideiak aplikatzen hasteko. Lord Byron poeta famatuaren alaba zen, eta Lovelace abizena bere senarratik hartu zuen . -
Vannevar Bush
Estatu Batuetako ingeniaria izan zen. 1925ean, ekuazio diferentzialak ebazteko makina asmatu zuen, taldekideekin batera. Gero, uranio-bilaketan aritu zen lanean, Estatu Batuetako Gobernuaren laguntzarekin. 1942an, Manhattan Proiektua gisa ezagun egin zen erakundea eraiki zuen, hain zuzen, lehen atomo-bonba leherrarazi zuena. Douglas Engelbart-engan eragin handia izan zuen, bere ideietan oinarrituta, geroago, ordenagailuko sagua asmatuko zuen gizona izan zen. 1974ko ekainaren 28an hil zen. -
John von Neumann
Austrohungariar Inperioan jaioa, Estatu Batuan bizi izan zen matematikaria izan zen. Fisika kuantikoari buruzko ikerketak egin zituen, besteak beste. Bigarren Mundu Gerran hidrogenozko bonba egiten lagundu zuen. Theory of Games and Economic Behavior liburua argitaratu zuen 1944. urtean. Buruko minbiziak jota hil egin zen, Otsailaren 8an, 1957. urtean -
Grace Murray Hopper
Estatubatuar zientzialaria eta matematikaria izan zen. Lagunen artean "Amazing Grace" izena zuen. 1943an, Bigarren mundu gerran, armadan parte hartzea erabaki zuen. Teniente maila lortu zuen, eta Harvardera bidalia izan zen Konputazioko Proiektuan lan egiteko, Mark I-aren eraikuntzan hain zuzen ere. Bigarren gerrate mundialaren amaieran, armadatik gaitzetsia izan zen, onartutako adinetik pasa baitzen; horregatik Harvard-en jarraitu zuen ikerlari lanetan. 1992eko urtarrilaren 1ean hil egin zen -
Alan Turing
Matematikaria, kriptografoa eta filosofoa izan zen. Informatika modernoaren aitatzat hartzen da. Haren ekarpenen artean, Turingen makina eta algoritmoen kontzeptuaren formalizazioa daude. Bigarren Mundu Gerran beharrezkoa izan zen haren laguntza nazien sekretuak deszifratzeko.- urteko ekainaren 7an hil egin zen. Bere buruaz beste egin zuen. Esaten da homoseduala izateagatik eta estrogenmoak injektatzeagatik krisian sartu zela.
-
Hedy Lamarr
Lamarr austriar aktore eta asmatzailea izan zen. 1941ean maiztasun-jauziaren bidezko espektro hedatuaren (FHSS) teknika bat patentatu zuen, George Antheil musikagilearekin batera, haririk gabeko telekomunikazioaren bidea ireki zuena. Naziei buruzko informazioa zeukanez gero, Hedy-k AEB-ko gobernuari laguntza handia eskaini zion, eta aliatuen garaipenan parte handia hartu zuen eta oso garrantzitsua izan zen. Telekomunikazioko sistema sekretua asmatu zuen. 2000ko urtarrilaren 19an hil egin zen -
Douglas Engerlbart
Estatu Batuetako asmatzaile bat zen, ordenagailuetako sagua asmatu zuen, besteak beste, eta aitzindaria da gizakion eta ordenagailuen arteko elkar-eraginaren esparruan, hipertestua eta ordenagailu sareak barne. 1968ko udazkenean, informatika adituen bilkura batean, Engelbartek 90 minutuko aurkezpena egin zuen. Saguaren lehen erakustaldi publikoa egin zuen bertan, eta gainera zuzeneko konexioa egin zuen bere ikerketa zentroarekin, hots: historiako lehenengo bideokonferentzia. -
Evelyn Berezin
Estatubatuar ingeniari informatikoa izan zen. Bere lanik nagusiena gaur egun ordenagailuetan idazteko beharrezkoak diren testu-prosezatzaileak garatzea izan zen, 1968. urtean. Enpresa-ikasketak egingo zituen. Baina, fisika ikasteko beka bat jaso ostean. Diseñu-alean lan egin zuen, baina, beste enpresa batek konpainia erosi ostean, departamentuko buruzagia bihurtu zen.- urtean hil egin zen, abenduaren 8an.
-
Lynn Conway
Estatubatuar informatikari, ingeniari elektriko, asmatzaile eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea da. IBM enpresa amerikarrean lan egin zuen, gizona zenean. Lanpostua galdu zuen eta emakume bihurtu zen, lagun baten klinikan. Conway bere ekarpen aitzindariengatik ezaguna da. Besteak beste, Meaden eta Conwayren iraultza oso eskala handiko integrazio diseinu elektronikoan, sortzen ari zen automatizatutako diseinu elektronikoaren industriari lagundu ziona. -
Jude Milhon
Jude Milhon, St. Jude ezizenez deitua, munduko hacker famatuenetariko bat izan zen. Liburu bat irakurri ostean hasi zen programatzen, eta programatzaile gisa bjzi izan zen zenbait urtez. Milhonek CYPHERPUNK terminoa berenganatu zuen, eta horrela beste emakume hackerrekin elkarte bat sortu zuen. 2003ko uztailaren 19an hil egin zen, minbizi baten ondorioz, <bere jaioterrian, Washington D.C. -
Carol Shaw
Carol Shaw informatikariak Atari enpresan egin zuen lan, eta esaten dute bideo jokoak diseinatu zituen lehenengo emakumea izan zela, 1979ko 3-D Tic-Tac-Toe jokoarengatik. Ondoren, Activision enpresarako egin zuen lan, eta bertan haren jokorik ezagunena programatu zuen: River Raid. 1984an utzi zuen Activision, Intellivision kontsolarako Happy Trails eta Atari 800 eta Atari 5200 kontsoletarako River Raid jokoa diseinatu ondoren. -
Steve Jobs
Enpresaburu eta informatikaria izan zen, Apple enpresako lehendakaria, eta informatikaren industriako pertsonaia famatuenetariko bat izan zen. Steve Wozniak ingeniariak Apple I ordenagailu pertsonal berritzailea eskuz sortu eta Jobsek ordenagailu pertsonala ezagutzera eman zuen 70. hamarkadaren bukaeran. Handik aurrera, informatikarako ezinbestekoak izan diren ideia iraultzaileak burutu egin zituen. Hil zen momentura arte, eta hil ostean, mito bat izan zen, eta informatikarientzat eredu. -
Tim Bernes-Lee
Bere ikerketen informazioa modu eragingarriago batean banatzeko beharren artean, webaren zati bat diren ideia batzuk garatu zituen. Bera, bere taldekideekin batera, ingelesez deitzen diren HTML lengoaia (HyperText Markup Language) edo hipertestuko etiketen lengoaia; HTTP protokoloa (HyperText Transfer Protocol); eta URL web-ean objektuen aurkitze sistema (Universal Resource Locator) sortu zituen. Lehen aipatutako Vannevar Bush-en ideietan oinarrituta zegoen bere proiektuaren zati handia. -
Bill Gates
William Henry Gates III (Seattlen jaioa), enpresaburu eta filantropo estatubatuarra da, Microsoft softwarearen enpresaren kofundatzailea, munduan gehien erabiltzen den sistema eragilearen produktora: Microsoft Windows. Estimazio batzuen arabera, hamar ordenagailutik bederatzik erabiltzen baitute sistema eragile hau. Melinda French da bere emaztea, eta biok batera Bill eta Melinda Gates Fundazioa eramaten dute, mundu mailan osasun eta hezkuntza aukerak berrorekatzeaz arduratzen dena. -
Joanna Rutkowska
Polonian jaiotako informatikoa da, 38 urtekoa.
Malware eta seguritate gutxiko sistemetan aditua, Invisible Things Lab enpresako burua da. Munduko hacker garrantzitsuenetariko bat da. Txikitatik erakutsi zuen interesa informatikagatik, eta master bat egin zuen bere jaioterrian. Oso famatua bihurtu zen Microsoft-en sistema informatikoa zuzenean hackeatu zuenean, 2006. urtean. 2007.urtean bere konpainia sortu zuen, Invisible Lab Things, sistema operatiboei erasotzean oinarrituta. -
Mark Zuckerberg
Estatubatuar programatzaile eta enpresaburu famatua da, Facebooken asmatzailea. Gaur egun, zerbitzu horretako zuzendari exekutibo eta lehendakari da. Aipatutako sarea korporazio pribatutzat eratu zuen Zuckerbergek 2004an Harvard Unibertsitateko zenbait kiderekin. Munduko diru gehien daukan pertsonen artean dago, eta bere bizitza beti polemikaz betea egon da. Duela urte pare batzuk, Estatu Batuetako senatuaren aurrean egin zioten galdeketa, datuak ongi ez gordetzearen erruz. -
UNAI ARISTEGUI
Hemen pertsona hori buruz nahi duguna idatzi ahal dugu, 500 karaktereko espazio batean. Pertsona edo gauza horren biografia, bitxikeriak, etab. idatzi ahal ditugu.