Historia (10.gaia)

  • Alderdi nazia sortu

    Alderdi nazia sortu
    Alemanian, 1920an sortu zen Alderdi Nazia, arrazista, nazionalista, antisemita, antiparlamentarioa eta antikomunista gisa definitu zen. Arbuiatu egin zuen Versailleseko Ituna, eta alemaniar ariar guztiak proiektu bateratu bakarrean biltzearen aldekoa zen.
  • Garagardotegiko putscha

    Garagardotegiko putscha
    1923an, Garagardotegiko putscha jotzen saiatu ziren buruzagi naziak. estatu kolpe bat zen, baina huts egin zuen eta eraltzuleak espetxeratu egin zituzten.
  • SS eta SA sortu

    SS eta SA sortu
    1925ean, Hitlerrek bere lidergoa sendotu zuen, eta Alderdi Nazia berrantolatu egin zen. Alderdi miliziak eratu ziren orduan: SA eta SS.
    SA edo Eraso Sailak, modu miloitarrean zeuden antolatuak, uniformeekin eta arma arinekin. SSak, eliteko erakunde milizatua, Hitler babesteko eginkizuna zuena, Alderdi Naziaren buruzagi baitzen.
  • Main Kamph idatzi zuen

    Main Kamph idatzi zuen
    Adolf Hitlerrek 9 hilabete igaro zituen espetxean eta denbora hartan, Mein Kampf idatzi zuen. Alemaniari buruzko hausnarketak eta iruzkin antisemitak eta nazionalistak nahasten zituen oroitzapen liburua da
  • Reichstageko sutea

    Reichstageko sutea
    1933ko hauteskundeak baino lehenago, otsailarem 27tik 28rako gauean, su eman zioten Reightagari, hau da, Alemaniako Parlamentuari. Pertsona bakar baten ekimena izan zela jakin bazuten ere, Hitlerrek komunistei leporatu zien sutea, eta era horretan aitzakia bat izan zuen susmagarriak espetxeratu eta bertan behera uzteko prentsa askatasuna eta gainerako berme konstituzionalak
  • Naziak Reichstageko lehen indar politikoa

    Naziak Reichstageko lehen indar politikoa
    Reichstageko Sutearen ondorioz, hauteskundeetan, naziek garaipen handia lortu zuten. 288 aulki lortu zituzten, hain zuzen.
  • Gestapoa

    Gestapoa
    1933ko apirilean Gestapoa fundatu zen, Estatuko polizia sekretua, SSen kontrolpean. Pertsekuzio politikoa ioposizioko kide guztiengana ailegatu zen, baita Alderdi Nazira berera ere.
  • Hindemburghek kantziler izendatu Hitler

    Hindemburghek kantziler izendatu Hitler
    1934an, Hindemburgh presidenteak, Hitler kantziler izendatu zuen. Hitlerrek, bortizkeria erabili zuen bere lehiakide politikoak ikaratzeko.
  • Labana luzeen gaua

    Labana luzeen gaua
    1934koekainaren 30ean, SSek SAren buruzagiak atxilotu bzituzten, traizioz salatu eta erail egin zituzten. Gertaera honi, Labana Luzeen Gaua deritzogu.
  • Hindemburgh hil

    Hindemburgh hil
    1934an, Hindenburg presidentea hil zenean, Hitlerrek hartu zuen Alemaniako presidentetza.
  • Estatu totalitarioa

    Estatu totalitarioa
    1934an, Hindenburg presidentea hil zenean, Hitlerrek hartu zuen Alemaniako presidentetza. Berak, Hirugarren Reicha ezarri zuen eta Estatu Totalitarioa eratu zuen, non xede kolektiboaren lorpenak gizabanakoenak ezerezten baitzituzten. Estatuaren kontrolpean geratu ziren bizitzaren eta gizarteareen alor guztiak.
  • Kontzentrazio esparruak

    Kontzentrazio esparruak
    1936 urtetik aurrera, indar handia hartu zuten kontsentrazio esparruek eta Alemanian, aipagarrienak, Auschwitz, Mauthasen, Ravensbrück eta Sachsenhausen izan ziren.
  • Kristal hautsien gaua

    Kristal hautsien gaua
    1938ko azaroko 9tik 10erako gauean, SSetako naziek eta Hitler Gaztediek eraso egin zieten auzo juduei, eta txiki-txiki eginda geratu ziren milaka denda eta ehunka sinagoga. Gau horri, Kristal Hautsien Gaua deritzogu.