-
Lehen fasci di combattiento
Benito Mussolinik lehen fasci di combattimento eratu zituen: ideologia nazionalistako eta balio militarrez hornituriko herritarren bandak. Helburua: Langile eta nekazarien mugimenduen kontra borrokatzea. -
Alemaniako Langile Alderdi Nazionalista (NSDAP)
1920an fundatu zen Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista (NSDAP), hau da, Alderdi Nazia. Alderdi arrazista, nazionalista, antisemita, antiparlamentarioa eta antikominista.
Versaillesko Itunaren aurkakoa zen, eta bere proiektu Nagusia zen alemaniar ariar guztiak proiektu nazional bakarrean biltzea. -
Adolph Hitler alderdiko buru
1921eko uztailean, Adolf Hitler alderdiko buru izendatu zuten. -
Alderdi Nazional Faxista
Benito Mussolinik sortu zuen Erroman 1921eko azaroaren 9an eta Fasci Italiani di Combattimento erakunde paramilitarra talde politiko koherenteago batean eraldatzea ekarri zuen. Hauteskundeetan bakarrik 35 diputatu lortu zituen. -
1922-ko Greba orokorra
1922ko Italiako Greba Orokorra Benito Mussolinitomaren aurkako Greba Orokorra izan zen Erromaren gaineko Martxarekin. Sozialistek zuzendu zuten eta langileen porrota eragin zuen. Mussolinik "sozialismo italiarraren kaporettoa" deitu zion honi. -
Viktor Emmanuel III.a erregeari eskaini zitzaion Mussolini
1922ko urrian, Viktor Emmanuel III.a erregeari eskaini zitzaion Mussolini, krisia kontrolatzeko eta gainditzeko eta Erromako Martxa konbokatu zuen: milaka alkandora beltz joan ziren Erromara eta hiriburuaren konpoaldean kontzentratu ziren.
Azkenean, erregeak koalizio-gobernu bat osatzeko eskatu zion Mussoliniri eta parlamentuak botere bereziak eman zizkion. -
Period: to
Benito Mussoliniren diktadura
Benito Mussolinik totalitarismoan eta ideologia faxistaren autokrazian oinarritutako alderdi bakar batekin gobernatu zuen. Mussoliniren helburua, Erromak Mediterraneo itsasoan zuen erabateko nagusitasunean oinarritutako Italia Handiaren kontzeptua errealitate bihurtzea zen. -
1923-ko azaroaren kolpe saiakera
1923ko azaroan, naziak saiatu ziren estatu kolpe bat ematea Munichen, “Garagardotegiko Putscha” baina huts egin zuen eta, ondorioz, buruzagi nazi batzuk kartzelara bidali zituzten, Hitler barne.
Gartzelan, Hitler idatzi zuen “Mein Kampf” liburua (Nire Borroka), non ezagutzen zituen bere hausnarketak Alemaniari buruz eta juduen auziari buruz, besteak beste. -
1924-ko hauteskundeak Italian
1924, hauteskunde-lege onartu ostean, faxistek eta gobernuaren aldeko alderdiak irabazi zituzten hauteskundeak, erasoez eta bortizkeriaz bultzatu zuten kanpaina ondoren.
Mussolini, boterea jabetuta eta erregearen babesarekin, hasi zen diktadore moduan jokatzen: prensa eta bilera askatasuna ezabatu eta oposizioko partiduen parlamentariei aulkiak kendu zizkien. -
Dawes Plana
1924ko apirilaren 9an, Estatu Batuen babespean, Lehen Mundu Gerra irabazi zuten aliatuei, batez ere Britainia Handiari, Frantziari eta AEBei, zuzendutako programa bat izan zen. Estatu Batuek Versaillesko Itunean ezarritako gerrako konponketak lortuko zituzten, aldi berean Alemaniako ekonomia egonkortu eta ordainketa horien ondorioz kalte handiagoak saihesten ziren bitartean. -
Alderdi Naziaren baerrantolaketa
1925ean, Hitlerrek bere lidergoa sendotu zuen, eta Alderdi Nazia berrantolatu egin zen. Alderdiaren miliziak eratu ziren:
-SA edo Eraso Sailak; modu militarrean zeuden antolatuak, uniformeekin eta arma arinekin.
-SS, eliteko erakunde militarizatua, führerra babesteko eginkizuna zuena. Führer deitzen zioten Hitlerri, Alderdi Naziaren buruzagi gisa. -
Period: to
Hedapen ekonomikoa 1925-etik aurrera
1925etik aurrera, Estatu Batuak produkzio jardueraren eta nazioarteko kontsumoaren hedapenaren liderrak izan ziren. Automobilak eta elektrotresnak seriean fabrikatzen ziren, eta prezioak merkeagotu ziren. Produktibitatea handitu zen eta enpleguak eta soldatak ere gora egin ziren.
Ondorioz, erosketa ahalmena areagotu eta merkataritza teknika berriak zabaldu ziren kontsumo masiboa bultzatzeko.
“Hogeiko hamarkada zoriontsua” deitzen zitzaion garai hari, euforia ekonomikoa eta gerra ahazteko desira. -
Period: to
"Lege guztiz faxistak"
-Mussolini capo di Governo izendatu zuen bere burua: botere betearazleak eta legegileak zeuzkan.
-Alderdi faxista zen alderdi legal bakarra, gainerakoak deuseztatu egin zituzten.
-Sindikalismo bertikal korporatiboa ezarri zen.
-Heriotza zigorra ezarri zen berriz.
-OVRA fundatu zen, ezkutuko polizia politika.
-Ekonomian, italiar faxismoak estatuaren interbentzionismoa erabili zuen.
-Elizarekiko harremanak normalizatu egin ziren.
-Inperialismo bultzatu zuen konpoko politikaren arloan. -
Laterango Itunak
Mussolinik eta Pio XI.a Aita Santuak Laterango Itunak sinatu zituzten 1929an. Haien bidez sortu zen Vatikanoko Hiriaren Estatua. -
1929-ko Crasha
1929ko urrian Wall Streeteko burtsaren akzioen prezioak oso altuak zeuden espekulazioagatik eta krisis industrialagatik, akzioen prezioak behera egiten hasi ziren eta beldurra eragin zieten inbertitzaileei, ondorioz akzioak saltzen hasi ziren galduak murrizteko.
1929ko urriaren 24an, "Ostegun Beltzan", 13 milioi akzio salgai jarri ziren eta kiebra jo zuen New Yorkeko merkatuak eta "Astearte Beltzan", 16 milioi akzio.
Hurrengo hilabeteetan lur jota egon zen akzioak eta Depresio Handia hasi zen. -
Depresio Handia
Burtsa behea jotzeak kate-erreakzioa eragin zuen: burtsatik bankuetara eta handik produkzio jarduerara. Krisiak hurrengo urteetan jarraitu zuen. Krisiaren ezaugarri nagusiak ziren:
Milioika inbertitzaile txiki eta ertainek denbora tarte txikian galdu zuten aurreztutakoa; ehunka bankuk kiebra jo zuten; podukzio industriala % 38 jaitsi zen 1929-1932 bitartean; langabezia 13 milioi langabetura heldu ze; langabeak miserian geratu ziren... -
1932-ko hauteskundeak
Estatu Batuetan, Estatuaren interbentzionarismoaren guztiz kontrakoa zen Herbert C. Hoover presidente errepublikanoa.
Hala ere, krisiari aurre egiteko, neurriak hartu behar izan zituen industriei eta nekazariei laguntzeko eta enplegua eta soldatak orekatzeko
1932ko hauteskundeetan galdu zuen lehendakaritza Hooverrek. Flanklin D. Roosevelt hautagai demokratak irabazi zuen. -
Period: to
New Deal
Roosvelt lehendakaritza heldu eta gero erreforma programa bat antolatu zuen krisia onbideratzeko. New Deal (tratu berria) planak estatuaren interbentzionismo ekonomikoa eta merkatuko legeen eta jabetza pribatuaren errespetua konbinatu zituen.
Haren helburua, ekonomia suspertzea zen, prezioen, kontsumoaren eta inbertsioaren hazkundea ekartzeko neurriak aplikatuz. -
Period: to
New Deal ~Lehenengo Fasea~
- Finantzen alorrean, dirua kontrolatzeko xedea zuen, itxi egin ziren egoera txarreko bankuak, dolarra debaluatu...
- Laborantzaren alorrean, gutxieneko prezioak finkatu ziren laborantza produktuentzat, esportazioak subentzionatu ziren eta mugatu egin ziren kotoi eta tabako uztak.
- Eskualde planifikazioan, hainbat lan publikoak bultzatu zituzten eskualdeak garatzeko.
- Industriaren alorrean, industria ekoizpena mugatu zen soberakinak mugatzeko eta prezioen gaineko akordioak finkatu zituen.
-
Period: to
Alemania Nazia
Alemania nazia, Hirugarren Reich bezala ere ezaguna, Alemaniako Estatua 1933 eta 1945 artean, Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista eta bere buruzagi nagusia zen Adolf Hitlerren agintaldian. -
Hitler Kantzilerra
Koalizioko gobernu baten buru zelarik, Hitler bortizkeria erabili zuen bere lehiakide politikoak beldurtzeko. 1933ko martxoaren 5erako egin zuen hauteskundeetarako deialdia, baina aurreko astean Reichstag eraikinako sutea gertatu zen, eta hark areago nahastu zuen egoera politikoa. Naziek errua bota zieten komunisteei.
1933ko martxoaren 5eko hauteskundeetan naziak lortu zuten gehiengoa parlamentuan eta Reichstagek Erabateko Botereen Legea onartu zuen eta Alemania Estatu totalitarioa bihurtu zen. -
Gestapo
Gestapo Alemania naziko polizia sekretu ofiziala izan zen, Reinhard Heydrichek zuzendua 1936tik 1942an Pragako atentatuan hil zen arte.1933ko apirilaren 26an sortu zirenak. -
Alemaniar Estatu Totalitarioa
1934ko abuztuan, Hindemburg presidentea hil zelarik, Hitlerrek hartu zuen Alemaniaren presidentetza. Presidente-kantzilerrak Hirugarren Reicha ezarri zuen.
Ekonomia, Italia faxista bezala, estatuak politika interbentzionista jarraitu zuen; gizartea guztiz arautu eta zurrundu; hezkuntza nazismoaren zerbitzura, gazteak Hitler Gaztedietan sartuta, eta eliza hezkuntzatik urrun; politikan, alderdi bakarreko erregimena ezarri zen, führerra zela buru eta juduen kontrako politikak laster hasi ziren. -
Labana luzeen gaua
Labana Luzeen Gaua,baita ere Kolibri Operazioa deitua, 1934eko ekainaren 30koari deritzo; gau latz hartan Adolf Hitlerren aginduz Sturmabteilungeko (SA) buruzagiak atxilotuak edota erailak izan ziren. Ofizialki eraildakoak 85 izan baziren ere, 1000 pertsona hil zituztela uste da gaur egun. -
Nurenbergo Legeak
1935ean Nurenbergo Legeak aprobatu ziren: eskubide zibilak kendu zizkieten juduei, Administraziotik bota zituzten eta ezkontza mistoak debekatu ziren. -
Period: to
New Deal ~Bigarren Fasea~
Bigarren faseak, izaera soziala zuen:
- Langabezia murrizteko, estatuak lanpostuak sortu zutuen basotze lanetan eta eraikin publikoak eraikuntzan. Horrez gain, maileguak bultzatu zituen, langabetu ekintzaileei emateko.
- Politika sozialak: Social Security Act (1935) legearen bidez, langileen eskubideak segurtatu zituen. Horrez gain, elkartzeko eta ordezkariak aukeratzeko askatasuna onetsi zen, baita greba eta negoziazio eskubideak ere. Gainera, etxebizitza sozialak eraikitzen hasi ziren. -
Social Security Act
"Social Security Act", Ameriketako Estatu Batuetako lege federala da, 1935eko abuztuaren 14an Kongresuak onartua, eta ongizate-estatua sostengatzeko Estatu Batuetako administrazio publiko baten lehen araudia ezartzen du.
Legea New Deal testuinguruan eman zen, Franklin D. Roosevelt presidenteak bultzatuta, eta behin betiko izaera eman zien Depresio Handiaren ondorioz larriki pobretu ziren adinekoei laguntzeko tokiko neurriei. -
Kontzentrazio esparruak
1938an konzentrazio esparruak antolatu ziren “desbideratuak berriz hezteko”. -
Period: to
Kristal hautsien gaua
Kristal hautsien gaua, Alemania nazian gertatutako lintxamendu eta eraso konbinatu batzuk izan ziren, eta Austria ere ulertu zen, 1938ko azaroaren 9tik 10erako gauean, SAko asaltoko tropek populazio zibilarekin batera judutarren aurka burutua, alemaniar agintariek poomoan esku hartu gabe begiratzen zuten bitartean.
Arduradun naziek 1938ko azaroaren 7an Ernst vom Rath, judu poloniar batek, Herschel Grynszpan, Parisen zuen enbaxadako idazkaria, hil ondoren herritarren erreakzio gisa aurkeztu zuten -
Period: to
Bigarren Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra 1939 eta 1945 artean gertatu zen gerra gatazka bat izan zen. Bi bloke handiren aurrean jarri zen:- Ardatzeko potentziak: Alemania naziak, Italia faxistak eta Japoniak osatua. Geroago Hungaria, Errumania eta Bulgaria batu ziren, besteak beste.
- Aliatuak: hasiera batean Poloniak, Frantziak eta Britainia Handiak osatzen zuten. Geroago Txinak, Sobietar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek bat egin zuten, besteak beste.