-
ADOLF HITLER
Alemaniako politiko, militar, margolari eta idazle bat izan zen. Alemaniako Reichskanzler (kantziler inperiala) izan zen 1933tik aurrera eta Fürher 1934tik bere heriotzara arte. Alemaniako Alderdi Nazionalista Langilea edo Alderdi Nazia boterera eraman zuen eta erregimen totalitario bat lideratu zuen; Hirugarren Reicha edo Alemania nazia.
Horrez gain, Alemania Bigarren mundu gerran eraman zuen, helburu honekin: Europa kontrolatu. Hitler bere buruaz beste egin zuen. -
Period: to
ADOLF HITLER
Adolf Hitlerren bizitza -
HERMANN GOERING
Alemania Naziren gidaria izan zen.
I. Mundu gerran nabarmendu zen piloto gisa.
Hitler lagundu zuen buruzagitzara heltzen, eta horregatik gobernuko ministro izendatu egin zuen.
Gestapoa eta kontzentrazio -esparruak sortu zituen. Honekin juduen errepresio handia martxan jarri zen. Bere hilketa-egunaren aurreko egunean bere buruaz beste egin zuen. -
Period: to
HERMANN GOERING
Hermann Goeringen bizitza. -
JOSEPH GOEBBELS
Alemaniako politiko bat izan zen. Hirugarren Reicheko (1933-1945) Propaganda eta Ilustrazio Publikoaren ministroa izan zen. Adolf Hitlerren laguntzaile hurbilena izan zen eta hizlaritzaren menderatzea izateagatik ezaguna izan zen. Bere adierazpen publikoetan antisemitismo izugarria antzematen zen eta hau, besteak beste, holokaustoa ekarri zuen (judutarren sarraskia) Goebbelsek bere buruaz beste egin zuen eta honekin, epaiketa eta "lotsa internazionala" ekiditu zuen. -
Period: to
JOSEPH GOEBBELS
Joseph Goebbelsen bizitza -
HEINRICH HIMMLER
SSa eta Gestapoa kontrolatzen zituen kargu altuko nazia izan zen.
Labana Luzeen Gauan, Goering-ekin batera, Röhm hil zuen.
Gatazka hau pasata, botere handiagoa hartu zuen eta SSa elite-taldea bihurtu zuen.
Himmlerrek Holokaustoaren antolatzailea izan zen. Jende asko hil egin zuten bere ideiagatik. Bere buruaz beste egin zuen. -
Period: to
HEINRICH HIMMLER
Heinrich Himmlerren bizitza. -
LEHEN MUNDU GERRAREN BUKAERA
Urte honetan, lehen mundu gerrari amaiera eman zitzaion. Alemaniako erregeak abdikatu egiten du arrazoi askorengatik adibidez, herriaren babesa galtzeagatik. Honen ostean, errepublika demokratiko eta federal bat aldarrikatzen da: Weimar errepublika. -
Period: to
ALDERDIAK
Muturreko bi alderdi daude:
·Alde batetik,ezkerreko alderdia zegoen. Gehienbat, langileak ziren alderdi honen alde zeudenak. Bere izena, Alemaniako Alderdi Espartakista zen eta komunista zen. Errusiako eredua gustatzen zitzaien, hau da iraultza. Rosa Luxemburgo alderdiaren buru izan zen.
·Bestalde, eskuineko alderdia daukagu. Gehienbar, erdi-mailako jendea zen alderdi honen alde zegoena. Antikomunista eta parlamentarista zen, hau da, etorkizuneko nazismoa. -
ALDERDI NAZIAREN SORRERA
Alderdi Nazia sortu egin zen eta hauteskundeetara aurkeztu zen, baina ez zuen arrakastarik izan. -
HITLER ALDERDI-BURU BIHURTU
Hitler Alderdi Naziaren buru bihurtzen da, bere liderra izango da. Alderdi horren antolekata aurrera eramaten du:
·Ikurrak sortzen ditu: svastika.
·Eraso indarra paramilitarrak sortzen ditu: legetik kanpo erasoan hasi ziren. -
ESTATU-KOLPEA (MUNICHEKO PUTSCHA)
Urte honetan, Mussolinik buruzagitza lortu zuen eta honek Hitler animatu zuen estatu-kolpe bat ematera. Baina saiakera batean gelditu zen.
Hitler eta bere kideak Munichen egon zen bilera batean (Kahrrek deitutakoa) bat-batean sartu ziren. Baina polizia eta armada etorri ziren eta Adolf atxilotu zuten. -
Period: to
"MEIN KAMPF" ("NIRE BORROKA")
Hitler espetxean egon zen bitartean, ez zen aspertu.
Liburu bat idatzi zuen, "Mein Kampf" izenburua jarri zion. Han idatzi zuen bere pentsamendu eta programa politikoen gidaliburua.
Hauek dira aipatzen zituen hainbat gai:
- Parlamentarismoa mespretxatzea eta boltxebismoa gorrotatzea.
- Alemaniako gidari bakar eta indartsuaren premia.
- Antisemitismoa eta ariar arrazaren nagusitasuna.
- Espazio bitala eta Reich Handia sortzeko premia. -
ESPETXETIK ATERA
Kartzelatik atera zenan, Hitlerren lidergoa sendotu zen. Hala izan zen, non Führer izendatu zuten kideek. ·Zer da Fürher? Alemaniako Reich-eko presidentea ordezkatu zuen kargu politikoa da. Adolf Hitler hartu zuen kargu hau. -
SS TALDEA eta GOEBBELS
Hitlerrek bere milizia sortu egin zuen: SSa (bere babes taldea).
Urte honetan haien propaganda sendotzeko Goebbels jarri zuten. Honek arrakasta handiagoa izaten lagunduko zien, hauteskundeetan izan ez baitzuten.
Goebbels propaganda ondo antolatuko zuen elektoradoa zabaltzeko eta klase ertainara eta aberatseengana heltzeko. -
"MEIN KAMPF" ARGITARATU
Data honetan, Hitlerrek bere liburuaren lehenengo edizioa argitaratu zuen. -
29ko KRAKA
1929an, Wall Street-en, New Yorkeko burtsa izugarrizko beherakada izan zuen.
Alemania krisialdi-fasean zegoen, baina krisia handiagoa izan zen AEBk mailegua bueltatzeko eskatu zionean. AEBk lehen mundu gerraren kostuak ordaintzeko mailegua eman zion Alemaniari, baina orain haiek behar zuten dirua. -
1. HAUTESKUNDEAK
Hemendik aurrera hiru hauteskunde egon ziren eta hauek lehenengoak izan ziren. Alderdi Naziak 107 diputatu lortu zituen, ez da asko, baina ezer ez izatetik zenbaki hauetara heltzen izugarrizko aurrerapena izan zen. -
2. HAUTESKUNDEAK
Bigarren hauteskundeetan Alderdi Naziak 230 diputatu lortuko ditu, hazkundean jarraituko dute.
Momentu honetan, presidente Hinderburg da presidentea (hauteskundeetan hautatuta) eta honek, Alderdi Naziaren bi pertsona ministro moduan hartuko ditu. Orduan, urte honetan, Alderdi Nazia gobernuan sartzea lortzen du, baina gobernu hau ez denez oso egonkorra, beste hauteskunde batzuk ospatzen dira. -
LEHENENGO DEKRETUAK
·Biltzeko eskubidea kendu
·Aldizkariak kendu
·Konstituzioa balio gabe utzi
·Parlamentua ere eskumenerik gabe utzi: Parlamentuak ezin izango du kontrolatu Alderdi Naziaren erabaki politikoak. -
3. HAUTESKUNDEAK
Hirugarren hauteskundeak marxtoan gertatu ziren eta Alderdi Naziak 252 diputatu lortu zituen. Hemendik aurrera, Alderdi nazia gobernatzen zuen legalki, Hitler gobernu-buruan.
Hauteskunde-kanpaina hau ez zen garbi-garbia izan; naziek parlamentua erre zuten eta komunistei bota zieten errua. Komunistek izugarrizko errepresioa jasan zuten eta adierazpen, elkartzeko, komunikatzeko eskubidea kendu zieten. Alderdi Nazia komunikabideak kontrolatzen zituen.
Nazifikazioa hasi zen, lehenengo dekretuekin. -
LEGEAK
Urte honetan lege asko sortu ziren.
·Oposizio osoa ilegalizatu
·Alderdi bakarra, Alderdi nazia zen.
·Sindikatuak ilegalizatu
·Sistema federala deuseztatu
·Administrazioa garbitu: naziak ez ziren funtzionarioak kendu.
·Artistak eta intelektualak jarraitu
·SS, SA eta Gestapo polizia sekreta sortu (Himmler)
·Lehenengo kontzentrazio-esparruak sortu. Naziak edo ariak ez zirenak horra bidaltzen zituzten.
·Hasieran, judutarren kontrako boikotak egiten ziren. -
Period: to
LABANA LUZEEN GAUA
Röhm, SAko burua, ez zituen onartzen Hitlerrek egindako paktoak armadarekin eta enpresa nagusiekin. Hitler konturatu zenan, Röhm deagertu behar zela erabaki zuen.
Horretarako, "Kolibri operazioa" martxan jarri zuen, 06/30 - 07/01 gauan SSkoek Röhm eta bere kide gertuenak (Karl Ernst eta Edmund Heins, adibidez) atxilotu eta hil zituzten. Propagandak justifikatuko zuen gertatukoa: Röhm homosexual identifikatua zela. Handik aurrera, homosexualek jarraipena radikalizatuko zen. -
FÜHRER BILAKATU
Egun honetan, Paul von Hindenburg, Alemaniako kantzilerra, hil zen. Honek bere kargua utzi zion Hitlerri. Adolfek behar zuen botere politikoa izatera heldu zen. Alemaniarren laguntasuna lortu zuen eta konbentzitu zien hark zelaz krisi ekonomikoaren salbatzailea.
Langabezia asko jaistea lortu zuen, baina langileen soldatak ez ziren oso onak orokorrean. -
NUREMBERG LEGEAK
-
LEBENSRAUM (ESPAZIO BITALA)
Proiektu hau 1890. urtean hasi zen.
Lehengo Alemania sortzen zituzten lurraldeak berriro batu nahi zituzten Alemania Handi bat sortzeko.
Horrekin jarraitzeko, Hitlerrek urte honetan Sarre anexionatu zuen. -
NUREMBERG LEGEAK
1935an egindako bilera batean, lege arrazial batzuk sortu zituzten, haien helburuak legalak izan zezaten. Hau haien arraza-proiektuaren barruan zegoen, juduen kontrako legeak zirelako, haien arraza, ariar arraza, lehen mailakotzat ezartzeko. Lege hauetan, juduak 2. mailako arraza bezala uzten zituzten:
- Alemaniar nazionaltasuna galtzen zuten.
- Ezkontza mistoak debekatu ziren.
- Judutar bat kontratatzea debekatu zen. Ere adostu zen ijitoen eta homosexualen aurkako politika bat. -
RENANIA OKUPATU
- urtean, Lebensraum proiektuarekin jarraitzeko, Renania okupatu zuen eta militarizatu zuen berriro. Versaillesko Itunak Renania desmilitarizatzea agindu zuen, eta hau berriro militarizatzea debekatu. Baina Hitlerrek ez zion kasurik egin Itunari.
-
FRANKO eta JAPONIA
Espainako Gerra Zibila hasita zen, eta Frankok bere burua ez zuen oso babesturik ikusten.
Orduan, Hitler Mussolinirekin aliatu zen Frankori laguntza ematera. hau izan zen gero gertatuko zenaren entrenamendu edo entsegu bat bezalakoa.
Gainera, alemaniak bere aliantza antisovietikoa indartu zuen Japoniarekin. -
GERNIKAKO BONBARDAKETA
Frankok errefortsu gehiago behar zituen Espainiako Gerra Zibilean, horregatik, Alemaniak hainbat tropa bidali zituzten eta hainabt metodo erabili zituen handik erasotzeko.
Horietatik bat izan zen Gernikako Bonbardaketa. Hegazkin italiarrekin batera egin zen bonbardaketa hau.
Hildako asko egon ziren (zenbakia ez da ezaguna), eta suntsipen handia eragin zuen leherkata honek.
Baina herriaren berreraiketa berehala hasi zen. -
NAZIAK INBADITU
Austria eta Sudete Txekiarra inbaditu zuten. Hasiera batean, Txekia eta Hitler akordu batera heldu ziren non Alemaniak ez zuen Txekia gehiago inbadituko.
Horrez gain, arau naziak aurrera joan ziren: Judutarrek Daviden izarra eraman behar zuten haien erlijioa jakiteko, malformazioak zeukaten umeak desagerrarazten zituzten... -
KRISTAL HAUTSIEN GAUA
Gauan, judutarren aurkako indarkeria pizte bat egon zen Reich osoan. Joseph Goebbels eta beste nazi batzuk antolatu zuten hau propagandaren bidez.Judutar bat funtzionario aleman bat hil zuen. Bi egunetan 250 baino gehiago sinagoga eta 7.000 baino gehiago saltoki judutar erre egin ziren. Judutar asko hil egin zituzten, eskola, hilerri eta ospitale judutarrak garbituak izan ziren.
Hurrego goizean judutar asko kontzentrazio-esparruetara eramanak izan ziren (30.000 edo) eta ehunka hil egin zituzten. -
2. MUNDU GERRAREN ADIERAZPENA ETA HASIERA
Alemania Txekia osoa inbaditu zuen.
Bestalde, Hitler eta Stalin akordio bat zuten: elkarri ez erasotzeko akordioa. Polonia bien hartean banatu nahi dute inbaditzeko baina Hitlerrek ez du hau errespetatzen eta Churchill irailaren 1an gerra deklaratzen dio Alemaniari, 2. MUNDU GERRA.