Erroma

  • 753 BCE

    Erromaren jatorria

    Erromaren jatorria
    Erroma, Italiako penintsularen erdian dago. Tiber ibaiaren ertzeko muino batzuen gainean kokatutako herria, paregabe bihurtu zen, iparraldearen eta hegoaldearen arteko pasabide natural izateak merkataritza kontrolatzeko aukera eman zion.
  • Period: 753 BCE to 476

    Erroma

    K.a. V. mendean, greziar zibilizazioa bere gorenera iritsi zenean, Erroma herri txiki bat besterik ez zen. Handik bost mendera, erromatar soldaduek ezagutzen zen munduaren zatirik handiena hartu zuten, eta Erromak izugarrizko inperioa antolatu zuen. Garai hartan, kultura batasuna izan zen nagusi Mediterranear arloan: hizkuntza, kultura, erlijioa, artea, eraikinak...
  • 272 BCE

    Italiar penintsularen konkista

    Italiar penintsularen konkista
    K.a. 272. urterako, Erromak Italiar penintsula osoa menpean hartzea lortu zuen. K.a. 264. urtean, Kartagoren kontrako Gerra Punikoak hasi ziren. Garai hartan, Kartago potentzia handia zen, bai itsasoko jardunbideetan bai merkataritzan ere. Erromaren eta punikoen (Kartagoren) arteko gerra horiek 100 urte baino gehiago iraun zuten, eta Erroma zein mendebaldeko historian gertakari garrantzitsuak izan ziren.
  • 218 BCE

    Antolamendu administratiboaren bilakaera

    Antolamendu administratiboaren bilakaera
    Gerra honetan, Erromatarren eta Kartagotarren armadak borrokatu ziren. Bigarren Gerra Punikoan, Kartagotarrak, Anibalen agintepean, Iberiar penintsulan sartu ziren eta Italiaraino heldu nahi izan zuten, Pirinioak eta Alpeak zeharkatuz. Kartagotarren armadaren hornidura-bideak eteteko, erromatarrek bi armada bidali zituzten Ampuriasera (Girona), K.a. 218. urtean. Hamabi urtez borrokatu ostean, erromatar armadak Mediterraneoko kostaldean nagusi izatea lortu zuen.
  • 19 BCE

    Hispania konkistak.

    Hispania konkistak.
    Hispania osoa konkistatzea erabaki zuten. Konkistak berrehun urte iraun zuen, K.a. 19. urte arte, orduan menperatu baitzituzten penintsulako azken erresistentzia-guneak (Kantabriarrak eta Asturiarrak).