Forua

XVI. menderarteko literatura

  • 100

    Akitaniako lekukotasunak

    Hilobietako harrietako inskripzioetan euskarazko hitzak agertzen dira. Deklinabide markak ere ageri dira inskripzio horietan(-txo eta -ko)
    Hauek dira agertutako hitz batzuk:
    -Ilurberrixo (jaiko izena)
    -Andere
    -Gison
    -Andosus
    -Bihoxus
    -Harbelex
    -Nescato
    -Leherenn
    -Borsei
    -Harrsi
    -Oxson
    -Ilunnosi
    -Sembeko
  • Period: 100 to Jan 1, 1500

    XVI. MENDERARTE

  • Dec 3, 1100

    Bidaiarien lekukotasunak: Hiztegi txikiak

    Bidaiarien lekukotasunak: Hiztegi txikiak
    Aimery Picaud izeneko erromes frantsesak Frantziatik Santiagora eginiko bidaian ikusitakoen berri jasotzen zuen gida bat Baskoniako biztanleen deskribapenak ez ziren atseginak eta hiztegi bat sartu zuen, euskarazko lehenengo hiztegia. Deum vocant “Urcia”, Dei genitricem “Andra
    Maria”, panem “ogui”, vinum “ardum”, carnem “aragui”, piscem
    “arraing”, domum “echea”, dominum domus “iaona”, dominam “andrea”,
    ecclesiam “elicera”, […] tricticum “gari”, aquam “uric”, regem “erreguia”,
    sanctum Jacob
  • Dec 3, 1173

    Nafarroako monastegiak

    Monasterioetako agirietan euskara azaltzen zen baina hizkuntza ofiziala latina zen. Garai hartako euskal izenak ezagutzeko balio izan dizkigute agiri horiek, "Eneco" edo "Miguel" ,adibidez.
  • Dec 3, 1200

    Nafarroako Foruak

    Nafarroako Foruak
    Foruaren hizkuntza nafar-erromanikoa zen baina euskal gizarte bat arautu behar zutenez euskal hitzak behin eta berriro agertzen dira.
  • Dec 3, 1300

    Gonzalo de Berceo

    Gonzalo de Berceo
    Gonzalo argazkiaXII-XIV. mendeetan bere lanetan euskara aurkitzen dugu. Gonzalo de Berceoren lanetan euskara agertzeak euskarak garrantzia zeukala eta zabalduta zegoela erakusten du.
  • Dec 3, 1400

    Bidaiarien lekukotasunak: Hiztegi txikiak

    Aldolf Von Harff erromes alemaniarrak hiztegi bat idatzi zuen Domejakue bidea egin ondoren.
    -Item ogea-->Broyt(ogia)
    -arduwa-->wijn(ardoa)
    -oyra--->wasser(ura)
    -aragi->fleysch(haragia)
    -gasta-->keys(gazta)
    -gaza-->saltz(gatza)
    -oluwa-->hauer(olioa)
  • Dec 3, 1415

    Gorteko gutuna

    Erret Gortean euskarak bazeukal lekua, bertako ofizial asko euskaldunak bitziren. Gutun bat aurkitu da bi funtzionarien artean "Et jaunaçicula abarion ez naiz bildur ezten alla" da bertako esaldietariko bat.
  • Dec 13, 1475

    Bernart Etxepare

    Bernart Etxepare
    1475 inguruan jaio zen Nafarroa Beherako
    Okina zen. Nongo erretorea? Zergatik egon zen kartzelan.
  • Jan 8, 1500

    Berpizkunde garaia

    Gizarte hierarkizatua hautsiko denez, bizimodu berri bat, bizitza ulertzeko modu berri bat, zabalduko da.
    Erreferentziatzat beti natura hartuko dute eta gizartea aberasteko antzinateko ohituretara joko dute.
  • Jan 8, 1500

    Teknologia

    Inprenta sortu. Inprenta liburuen demokrizazioa, honen bidez, alfabetizazioa bultzatuko ditu.
  • Jan 8, 1500

    Ernazimendua

    Aldaketa asko gertatu letren munduari dagokionez, latinaren eta beste hizkuntza askoren ondoan, tokian tokiko hizkuntzak indartzen hasi ziren.
  • Jan 8, 1500

    Filosofia

    Humanismoa bultzatuko dute: Jainkoa existitzen dela ez dute ukatuko, baina arrazoiatik abiatuz gurtuko dute. Honek guztiak kritika bultzatu eta Bibliarekiko kezkak bideratuko ditu.
  • Jan 8, 1500

    Erlijioa

    Erlijioari dagokionez, Martin Lutherek katolizismoaren dogma eta Aita Santuaren primatua kritikatuz, Protestantismoaren lehen urratsak eman zituen.
  • Dec 4, 1500

    Baladak

    XIV. mendean euskal lurraldeen arteko mugak defendatzeko gerra giroak sortuko du nolabaiteko tradizio literario bat, ahozko formekin lotua. Kontapoesia zen gertakizunen berri poemen bitartez ematen zen. Elkarrizketa bidez.
  • Period: Dec 9, 1500 to

    XVI. MENDEA

  • Jan 8, 1512

    Gertaera politikoak

    Gaztelako erregeak Nafarroko erresuma koknkistatu zuen eta Albretarren dinastiak Nafarroa behera alde egin behar izan zuen. Monarkiak indarrean zeuden garai hartan hasi zen.
  • Dec 17, 1533

    Esteban de Garibai

    Esteban de Garibai
    1. urtean jaio zen Arrasaten eta Madrilen hil zen 1599. urtean. Arrasaten historia idazten egiten zuen lan baina 1566an Felipe II.ak bibliotekari izendatu zuen eta urte batzuk beranduago 1592an kronista ofizial.
    1571an "3 tomo eta 40 liburu" argiratu zuen, monarkia espainiarra osatzen zuten erreinu guztien historia.
    Ondoren beste lan bat argitaratu zuen: Ilustraciones Genealógicas. Grandezas de España. Noticias de los títulos y casas ilustres lanaren atal bat zen. Azken hau ez zen argitar
  • Dec 16, 1537

    Mexikotik Durangora idatzitako eskutitza

  • Jan 8, 1545

    Literatura

    Mende honetan sortuko da euskaraz idatzitako lehengo liburua. 1545. urtean inprimatuko da Bordelen eta Bernard Etxeparek behe-nafarrak idatziko du.
  • Dec 9, 1545

    Linguae Vasconum Primitiae

    Linguae Vasconum Primitiae
    Bernard Etxeparek lehenengo euskerazko liburua idatzi zuen eta Bordelen argitaratu zen 1545ean.
    Liburua hainbat atalez osatua dago: · hitzaurre bat (31 lerro),
    · erlijioari buruzko bi bertso (595 bertso lerro),
    · maitasunari buruzko hamaika bertso (403 bertso lerro),
    · bertso autobiografiko bat (102 bertso lerro)
    · eta euskararen gorazarrea egiten duten bi bertso (59 bertso lerro). Kontrapas eta Sautrela euskal kantu ezagunak liburu honetan agertzen dira.
  • Dec 16, 1550

    Tokian tokiko hizkuntzak erabiltzen dira

    Latina aldi batera utzi eta bertako hizkuntzak erabiltzen hasi ziren.
  • Dec 16, 1556

    Inprentaren sorrera

    Gutenbergek inprenta asmatu zuen, honek, alfabetizazioa bultzatuko du, baina ahozkotasunaren galera gertatuko da.
  • Dec 17, 1567

    Joan Perez de Lazarraga

    Biografia osoa1547an jaio zen Larrean, Araba, eta 1605. urtean hil zen euskal idazle bat zen.
    2004. urtean Madrileko antigoaleko denda batean Lazarragaren lan bat aurkitu zen. Ordurarte guztiz ezezaguna zen.
    Lana, "Dianea eta koplak" deitzen den artzain nobela bat da. 102 orrialde ditu eta 45 koplek osatzen dute lan hau (horietako 9 gazteleraz). Aurretik argiratutako liburu baten jarraipena da, Jorge de Montemayor idazlearen "Los siete libros de Diana" -rena ain zuzen ere.
  • Dec 18, 1567

    Joan Perez de Lazarraga

    Nafarroar eta bizkaiko euskalkia erabiltzen du bere lanean
  • Dec 17, 1571

    Joannes Leizarraga

    Joannes Leizarraga
    Biografia osoa
    Beskoitzen (Lapurdi) jaio zen 1506. urtean eta Bastidan hil zen 1601ean. Apaiz katolikoa zen baina Joana II Albretekoa protestante bihurtu zenean, bera ere protestante bihurtu zen. Hiru lan euskeraratzeagatik da ezaguna. Testamentu berriaren itzulpena erreginak eskatu zion egiteko, katolikotasuna zabaltzeko. Hauek dira itzulitako lan horiek: · Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria
    · Kalendrera
    · ABC edo Christinoen Instructionea
  • Dec 18, 1571

    Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria

    Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria
    : Liburua Vulgatatik itzulia bada ere, baditu itzulpena ez
    diren beste atal batzuk: Nafarroako erreginari zuzenduriko gomendiozko karta (non
    erreginaren izaera laudatzen duen eta helburua zein den adierazten), euskara eta
    euskalkiekin izan dituen arazoak azaltzen dituen “Heuscalduney” deritzan atala (non
    euskaldunei irakurtzen ikas dezatela eskatzen zaien) eta hiztegitxo bat amaieran
  • Dec 18, 1571

    ABC

    IESUS KRIST GURE IAUNAREN ORATIONEA Gure Aita zeruetan aizena.
    Sanktifika bedi hire Izena.
    Ethor bedi hire Resuma.
    Egin bedi hire borondatea zeruan bezala lurrean-ere.
    Gure eguneko ogia iguk egun.
    Eta barka ietzaguk gure bekatuak, nola guk-ere ofensatu gaituztener barkatzen baitrauegu.
    Eta ezgaitzala sar erazi tentationetan: baina deliura gaitzak gaitzetik.
    Ezen hirea duk resuma, puisanza eta gloria sekula sekulakotz, Amen.
  • Dec 18, 1571

    Kalendrea

    Itzulpen erlijioso bat da. Jaiak, ilargia, ... eta abar aipatzen ditu.
    Egutegi bat da. Helburua herritarren bizimodua parametro erlijiosoen barnean
    finko mantentzea da. Testu honen asmoa da jendeak jakitea egun bakoitzean zer
    egin behar duen; hau da, zeintzuk diren jai egunak edo santuen egunak, erlijioari
    dagokionez.
  • Dec 18, 1571

    Kalandrea: adibidea

    Urtheaz eta haren partez Urtheko hillebetheak dira hamabi.
    Asteak, berrogei eta hamabi eta egunbat.
    Egunak, hirur ehun, hirurogei eta borz, eta sei oren.
    Eguna Iuduek luze baliz labur baliz hamabi orenetara partitzen zuten, eta goizean zuten hatsen.
    1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12. Eta guk, 6 7 8 9 10 11 12, 1 2 3 4 5 6 URTHARRILLA Eguna da 9. oren, eta gaua 15.
    1 i A Calend. Iesus Kristen Zirkonzisionea 8 ii b 4 iii c 3 16 iiii d Prid. No. 5 v e Nonæ. vi f 8
    Iaunaren Epiphania 13 vi
  • Errioxako lekukotasunak: Emilianoar glosak

    Errioxako lekukotasunak: Emilianoar glosak
    Glosaren irudiaDomeniglia Kukulako (Errioxa) monastegi batean aurkitu ziren euskarazko lehen esaldiak. Latinez idatzitako prediku liburu batean zeuden ,latinezko testuaren ertzetan, eukeraz, gazteleraz eta latinez zeuden. "Izioqui dugu" eta "guec ajutu ez dugu" dira esaldiak.