Fotohasiera

Natur zientzietako unitate didaktikoen garapena

  • ikasgaiaren aurkezpena

    ikasgaiaren aurkezpena
    • Aurkezpena
    • Metodologia:lanak ( taldean, banaka) paperean ,TIC, testuak, ariketak, ahozko adierazpenak, lan praktikoak, eskemak, laburpenak. Ikerketa txikiak -Ebaluazio irizpideak: lanak, azterketa, koebaluazioa, autoebaluazioa, laborategia, koadernoa( ariketak, laburpenak, mapa kontzeptualak, fotokopiak...) -Ikasitakoa frogatzea, autoebaluazioaren bidez eta unitate didaktikoaren azken probaren bidez.Gainditu ez diren oinarrizko edukiei berriro ekitea
  • Eguztitik iristen zaigun energia

    Eguztitik iristen zaigun energia
    BEROTEGI EFEKTUA
    Eguzkia ezin bestekoa da Lurrean bizitzari eusteko; izan ere, Eguzkiaren energiak, atmosfera eta hidriosfera mugiarazten ditu, eta bestetik, ur zikloa eta paisaia modelatzen duten agente geologikoak funtzionarazten dituelako. Bizia izateko tenperatura egokiari eusten dio.
  • Lurraren kanpoko dinamika

    Lurraren kanpoko dinamika
    argazkiakpepito morenoGure planeta aldatuz doa denboran zehar, gainazalaren itxura etengabe eraldatzen dioten aldaketen menpe baitago. Urek, haizeak eta bizidunak (gizakia barne) dira, Eguzkiaren energia eta grabitatearen indarraz baliatuz, eraldaketa horiek eragiten dituztenak. Ondorioz gainazalean hainbat erliebe forma sortzen dira, askotariko paisaia harrigarri eta bereziak.
  • Lurraren barruko dinamika

    Lurraren barruko dinamika
    Planetak berezko bizia duela esango genuke. Bere barnean zerbait erregosten ari da. Hori da, hain zuzen ere, gai honetan landuko duguna. Zer dago lapiko erraldoi honen barruan? Zer eragina du planetaren lurrazalean?
  • Energia

    Energia
    berde-berdea Lurrean dugun energia guztia Eguzkitik dator, zuzenean edo zeharka. Esaterako, ikatza eta petrolioa. Noizean behin lur barruko energia ere ageri zaigu, sumendietan, geyserretan edo lurrikaretan azaltzen dena. Horrez gainera, elementu erradiaktiboak ere baditugu, adibidez, uranio.
  • Beroa eta tenperatura

    Beroa eta tenperatura
    conversor temperaturaAldaketa termikoak gure inguruan ematen dira hainbat gertaeren arduradunak dira, adibidez kristalen lainoztatzea, negutegi baten barneko eta kanpoko tenperaturen aldaketa, ... Hala ere, aldaketa hauekin erlazionaturiko gaiak beroa, tenperatuta eta sentsazio termikoekin bezala, askotan beren definizio zientifikoetatik urrun dagoen esanahiaz erabiltzen dira.
  • arbela digitala eta irakaslentzako ordenagailua

    arbela digitala eta irakaslentzako ordenagailua
    Arbela digitala heldu da.
  • Argia eta soinua

    Argia eta soinua
    ilusiones opticasARGI KUTSADURA
    Soinua eta argia, bi energia motak eta biak uhinen bidez transmititzen direnak. Gizakiok zentzumenaren bitartez jasotzen ditugu eta uhin horiei esker inguruko informazioa jasotzen dugu gure garunak interpreta dezan.
  • Materia eta Energia

    Materia eta Energia
    Higidura oso ezaguna den gertaera dugu. Betidanik gizakion helbururen bat leku batetik bestera joatea izan da, gero eta denbora labur batean egitea. Jaio garenetik gertatzen diren gertaera arrunten artean posizio-aldaketak direla ohartzen gara. Eta, horiek zelan egiten diren aztertzeko lehengo urratsak emango ditugu.
  • Bizia iraunaraztea

    Bizia iraunaraztea
    Zelula jokoa
    Antzinarotik gaur egun arte hipotesi ugari egin izan dira bizia nola sortzen den jakin nahian. Batzuen ustez aparteko indar berezien parte hartzerik gabe ez zen posible izango, beste batzuek berezko sorkuntza izan dela, beste batzuetan, baldintza egokiak eman zirenean martxan jarri, eta etengabeko prozesuari ekin zitzatzaion gaur egun arte ezagutzen den bizidun aniztasuna izan arte milioika milioi urte eboluzio ondore
  • Nutrizioa

    Nutrizioa
    Bizidunek beren funtzioak era egokian bete ahal izateko materia eta energia behar dute. Horretan aritzen da beren organismoaren gehiengoa, materia eraldatzen, garraiatzen eta hondakinak kanporatzen.
  • Harremana eta koordinazioa, Ugalketa

    Harremana eta koordinazioa, Ugalketa
    Haiek egindako taldeko lanen bidez landuko da.
    - Tropismoaren praktika egingo da
    Lan hauek formato digitalean egingo dituzte geroago besteei azaltzeko.
    Agertu behar da : eskema bat (gero besteei emateko)
    , argazkiak, bideoak, ... eta 7 galdera gaiari buruz prestatu behar dituzte.
  • Ekosistemak. Laguardiako biotopoa ezagutu

    Ekosistemak. Laguardiako biotopoa ezagutu
    Ekosistemak
    Babestutako Biotopo hori lurraldearen erdian kokatzen da, Laguardia-Biasteritik gertu. Eremu hezeek ekosistema pribilegiatuak osatzen dituzte, bertan dauden bizi formen aberastasuna eta aniztasuna dela eta. da.