-
Hirugarren jarduera
Unitate berri honetan egin beharrekoa irakurri eta aztertu dugu. -
Bideokonferentzia
Bideo konfererentzia egon da. Ezin izan dugu zuzeneko bideokonferentzian parte-hartu, lanean egon garelako. -
Bideokonferentzia ikusi
Bideokonferentzia ikusi dugu eta bertako ideia nagusiak atera ditugu:
- Indagazio lan bat egin behar dugu.
- Berrikuntza bat proposatu behar dugu eta pentsatu behar dugu zergatik aukeratu dugun berrikuntza hori.
- Gure berrikuntzaren ildotik, zer aldatu behar da?, ze autore daude hori proposatzen dutenak?.
- Kronograma sortu behar dugu. bertan datuak idatzi behar ditugu: nola hasi garen eztabaidatzen, izan ditugun zailtasunak... -
Timetoast sortu
Gure Timetoast-ari hasiera eman diogu!! Bertan gure la prozesu osoa islatuko dugu, jarduerak eta datak, sortu zaizkigun zalantzak eta abar. -
Galduta gaude
Egun hauetan galduta sentitu gara. Proiektu sortzaileetan zentratzea erabaki dugu, baina ez dakigu oraindik nondik hasi. Zailtasunak ditugu, blokeatuta gaude… Whatsapp-tik eta Skypetik egunero hitz egiten dugu elkarrekin zailtasunei aurre egiteko. Oraindik zalantzak ditugu lanaren inguruan. Gure zalantzak:
- Ez dakigu gure lanaren aurkibidea nola zehaztu -
Blokeatuta gaude
Blokeatuta jarraitzen dugu... -
Eugeniori mezu bat bidali diogu
Eugeniorekin harremanetan jartzea erabaki dugu. Horregatik, mezu bat idatzi diogu GMAIL-ra. Skype bat egiteko aukera proposatu digu, horrela gure zalantzak aurkezteko. -
Eugeniorekin SKYPE PLANNING+RETRIEVING
Eugeniorekin hitz egiten egon gara SKYPE-n bidez eta hainbat ideia eman dizkigu. Horrez gain, hurrengo egunetan proiektuei buruzko informazio pasatuko digula esan digu. Horri esker, gidoi bat sortu dugu. Gure buruari zehazki jakin nahi duguna zer den galdetu diogu eta gure lanaren atalak identifikatu ditugu:
- Proiektuekin lan egiteko eman behar diren aldaketak.
- Proiektuen ekarpena.
- Proiektuen efektibitatea.
- Teoria (3-6 artikulu).
- Proiektu motak.
- Elkarrizketak.
- Ondorioak. -
Eugenioren mezua
Eugeniok proiektuei buruzko informazioa/dokumentuak bidali dizkigu. Hala ere, bidalitakoa irakurri ondoren ez gara oso gustura gelditu. Ez dugu gaian zentratzea lortu, beraz zailtasunekin jarraitzen dugu. -
Gaia aldatu dugu
ALDAKETA! Proiektuekin oso gustura sentitzen ez garenez, gaia aldatzea erabaki dugu, beraz, ikasketa kooperatiboan zentratzea pentsatu dugu. Gai hori baita gaur egungo eskola askotan ikusten dena. Kronograma egin dugu, horretarako, SKYPE+GOOGLE DOCS+ Power Point erabili dugu eta plataformara igo dugu. Aldaketa handia izan zenez, ordu dezente pasa ditugu bibliografia eta aurkibidea sortzen. -
Ikaskuntza kooperatiboa
Marko teorikoari hasiera eman diogu. Daukagun bibliografia berriro irakurri dugu, eta aurkibidea osatzen hasi gara. Horretaz gain, gaiaren inguruko bideoak ere ikusi ditugu ikasketa kooperatiboei lehenengo hurbilpenak egiteko.
https://www.youtube.com/watch?v=Ot_xmh8QxoI -
Marko teorikoa osatzen
Behin aurkibidea sortu dugula, marko teorikoa sortzen hasi gara. Horretarako, Google Docs bat sortu dugu non hirurok parte hartuko dugun.
Dokumentu horretan bakoitzak irakurritako informazioaz hausnartuko du eta horrela, proiektuaren marko teorikoa sortzen joango gara.
Hauek dira gure marko teoriko osatuko duten dokumentu bat:
• Johnson, D. W., Johnson R. T. eta Holubec E. J. (1999). El aprendizaje cooperativo en el aula. Buenos Aires: Paidós. -
Marko teorikoa osatzen
Marko teorikoa osatzen goaz.
Hau da gure lanaren aurkibidea:
1. Sarrera eta justifikazioa
2. Marko teorikoa
- Ikaskuntza kooperatiboaren definizioa eta helburuak
- Abantailak eta arriskuak
- Talde kooperatiboak EREMUAK
- Ikaskide taldeak nola sortu
- Elkarrizketak
- Ondorioak -
Marko teorikoa osatzen
Apurka apurka marko teorikoa itzura hartzen doa, jada zentratu gara, egin dugu aurkibidea eta lanean sakontzen hasiak gara. Jada hartu dugu erritmoa eta zailtasunak utzi ditugu atzean... Hauek dira gure marko teorikoa osatuko duen dokumentu batzuk:
• Piaget, J. (1969). Psicología y pedagogía. Bartzelona: Ariel
• Pujolás, P eta Lago, J.R. (d.g). IK/KI programa (Ikasteko kooperatu/kooperatzen ikasi) taldean ikasten irakasteko. Bartzelona: Vic-eko unibertsitatea. Psicologia laborategia. -
Eugenioren feedbacka
Eugenioren feedbacka entzun eta erantzun dugu. “Dudatxo bat zeukan”. Lh-ko 1go zikloan kokatu nahi dugu, baina, berak nahiago zuen beste ziklo edo maila batean kokatuko bagenu, izan ere, bere ustez ikasketa kooperatiboak ez dira guk aukeratutako mailan lantzen. Gure erantzuna hau izan da. -
Eugenioren emaila
Eugeniok guk idatzitakoari erantzun digu eta esan digu gure erabakiarekin aurrera jarraitzeko, guk eskoletan adin horretako haurrak ikaskuntza kooperatiboaren bidez ikasten ikusi baditugu, jarrai dezakegula gaia ziklo eta maila horretan zentratzen. -
Ikaskuntza kooperatiboa- Bideoa
Ikaskuntza Kooperatiboa denon artean ezaguerak eraikitzea da, azken finean. Eta holan saiatzen gara bideoan ikusten dugun eskolan. Hurrengo bideoan ikus dezakezuenez, 5 urteko ikasleek txikiei ipuin bat kontatu diete. -
Elkarrizketak
Behin teoria, hots, marko teorikoa, gutxi gorabehera egin ondoren, elkarrizketa nori egin pentsatzen egon gara. Egokiena, bi elkarrizketa egitea izango dela pentsatu dugu. Era horretan, bat Maria Jesus Amonarraizeri, Irungo La Salle ikastetxeko ikaskuntza kooperatiboaren arduradunari egitea erabaki dugu. Eta beste bat, Mari Cruz Moralesi, ikaskuntza koopereatiboan aditua. -
Elkarrizketak eginda ditugu
Elkarrizketak egin ditugu. Maria Jesus Amonarrazeiri eta Mari Cruz Moralesi. Aurrez-aurreko grabaketak egin ditugu, elkarrizketak grabagailu batekin grabatu eta erantzunak transkibitu ditugu. -
Elkarrizketen ondorioak atera
Elkarrizketetatik ondorioak atera ditugu eta lanean txertatu ditugu. -
Skypean elkartu gara hirurok
Skypen elkartu gara hiru taldekideak eta lanaren prozesuaren jarraipen bat egin dugu. Zer da orain arte egin duguna? zer da egitea falta zaiguna?.. Honetaz gain, Eugeniok Docs batean sortutako errubrika osatzen joan gara. -
Egindako lana birpasatzen
Lana eta timetoast-a errepasatzen gabiltza behin eta berriro. Akatsak zuzendu, falta zaiguna txertatu, soberan dagoena kendu... -
Lana entregatu dugu!
Jada, lanari hainbat eta hainbat buelta eman ondoren, lana bukatu eta entregatu dugu. -
Besteen lanak ebaluatu
Martxoaren 28tik 4ra arte besteen lanak jasoko ditugu eta horiek ebaluatuko ditugu denen artean sortutako ERRUBRIKARI esker.