Euskera

Literatura Ainhoa Aranburu

  • Dec 9, 1000

    Euskaraz idatzitako lehen esaldiak

    Euskaraz idatzitako lehen esaldiak X.mendekoak dira, Errioxa eta Gaztela aldekoak, lurralde horietan euskaraz mintzatzen baitziren.
  • Dec 9, 1200

    Frantziatik Santiagora egindako bidaian ikusitakoaren gida egin zen.

    XII. mendean,Frantziatik Santiagora egindako bidaian ikusitakoaren gida egin zen.Bertan, euskarazko hiztegitxo bat ere sartu zuen.
  • Dec 9, 1415

    Gorteko gutunak

    Erret gortean bazuen euskarak lekurik, eta bertako ofizialak euskaldunak ziren sarritan.
  • Dec 9, 1500

    Arnold Von Harff erromes Alemanak hiztegi txiki bat idatzi zuen

    XV. mendean, Arnold Von Harff erromes Alemanak hiztegi txiki bat idatzi zuen Donejakuera bidean ikasi zuena idatziz.
  • Dec 13, 1512

    Gaztelako erregeak Nafarroako erresuma konkistatu

    Gaztelako erregeak Nafarroako erresuma konkistatu, gaur egun ezagutzen dugun estatu eredua definitzen hasi zen.
  • Dec 9, 1537

    Joan Zumarragako

    Mexikotik Durangora idatzitako eskutiz honetan, Zumarragak Tabirako Muntxarantz dorrea gogoratzen du.
  • Dec 13, 1545

    LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE

    LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE
    Euskaraz idatzitako lehen liburua sortuko da, Bernar Etxeparegatik idatzia. Poesia autobiografikoa, gorabehera politikoak (kartzeratua izan zen) bere bizitzaren berri emanez, poesia ugari du. Elizgizona zen eta beraz gai horretako lanak ere baditu eta maitasunezko gaiak ere erabiltzen zituen. Azkenik, bere lan askotan, euskarari garrantzia eman zion.
    Baina aurretik ere badaude euskararen berri ematen diguten agiri batzuk.
  • Dec 16, 1545

    KONTRARREFORMA

    KONTRARREFORMA
    Erlijioari dagokionez, aurreko mendean Martin Luther alemanarekin sortutako protestantismoak eragin zuen erreforma eta zatiketari irtenbidea eman eta aurre egiteko, Eliza katolikoak kontrarreforma izenarekin ezagun den mugimenduari ekin zion. Honen abiapuntua 1545. urtean dugu, Tentroko kontzilioan eta sekulako eraldaketa eragin zuen Eliza katolikoaren barruan; bereziki, dogmei eta eliz diziplinari dagozkionetan.
  • Dec 9, 1550

    Eredu epikoa

    XV eta XVI mendeetakoak. Gaiari dagokionez, Erdi Aro bukaera aldeko gudu gertakariak, jauntxo eta buruzagien ekintzak eta bizigiroa, erlijiozko kantak dira.
  • Dec 13, 1559

    Los siete libros de Diana argitaratu zen.

    Lazarragak honi jarraitu zion.
  • Dec 13, 1564

    Joanes Leizarraga

    Jesus christ gure jaunaren testamentu berria, kalendrera, christoen instructorea itzuli zituen
  • Refranes y secuencias comunes en bascuence argitaratu zen

    Iruñean argitaratu zen, Pedro Porralis Amberesekoaren inprentan.
  • literatura landuaren hasiera

    XIV.mendea hasten da euskal literatura idatzia, literatura landua,
  • Gonzalo de Berceoren lanetan euskara aurki dezakegu.

    XII- XIV Gonzalo de Berceoren lanetan euskara aurki dezakegu.
  • Katoliko eta protestanteen arteko borroka

    Charles jauna katoliko eta protestanteen arteko borrokan kokatzen da.
  • BERPIZKUNDE GARAIA

    BERPIZKUNDE GARAIA
    Bizitza ulertzeko modu berri bat zabalduko da. Arrazoia izanen da gizaki egiten gaituena.
    ERNAZIMENDUA izan zen honek sekulako susperraldia sortu zuen eta tokian tokiko hizkuntzak indartzen hasi ziren. (herria bere hizkuntzan eskolatu beharra, garai honetako ardura dugu)
  • ESTEBE MATERRE

    ESTEBE MATERRE
    idazle frantziskotar euskaldunberria. Jaiotzez frantsesa zen, eta Sarako eskolako kideekin harreman estu izan zuen. Batzuen artean, Duronea apecac aita materren liburuari emendatuak idatzi zuen estebe materrek. Doctrina cristiana 1617,urtean argitaratu zuen eta lan honek bi edizio izan zituen bigarrena 1623an argitaratu zen. Bigarren hau da guganaino iritsi dena.
  • Beltrán de Sauguis (errefrau bilduma)

    Beltrán de Sauguis-ek errefrau bilduma egin zuen
  • TENTROKO KONTZILIOA

    Eliza katolikoaren barruan, doktrinak euskeraz egitea onartu.
  • Jean Haramboure

    Jean Haramboure
    Euskal idazle lapurtarra zen, Saran jaioa. Eliz ikasketak egin zituen eta Sarako eskolako kidea izan zen.
    Devocino escuarra, mirailla eta oracinoteguia otoitz orduen liburua argitaratu zuen
  • Axular (Pedro Aguerre Azpilkueta)

    Gauero bi partetan partituta eta berecia, 1643. urtean argitaratu zuen
  • Silvain Pouvreau

    Guiristinoaren doktrina, gudu espirituala..argitaratu zituen.
  • L'art poetique basque

    L'art poetique basque argitaratu teorizazioaren garapena da
  • Jean D'Arambillaga

    Lapurteraz idatzi zuen eta arazo ekonomikoen ondorioz bakarrik bigarren eta hirugarren liburuak argiraratzeko aukera izan zuen.
  • liburuak plazaratu ziren.

    (XVI-XVII)Liburuak plazaratu ziren denbora tarte honetan.
    Bibliaren itzulpenak,katiximak eta kristau ikasbideak, gehienak balio literario eskasekoak.
  • Eredu epiko-lirikoa

    XVII.mendekoak dira ezagutzen diren gehienak. Hauek ere kontaera dute oinarri baina dramadunak dira.
  • SARAKO ESKOLA

    SARAKO ESKOLA
    Hizkuntza lantzeko eta aztertzeko asmoz talde hau sortu zen : Sarako eskola. Talde honetan biltzen ziren pertsonak, medikuak eta erlijio gizonak ziren eta beraien helburua, jendearen kristau heziketa bideratzea izan zen. Erabili zuten hizkera Sara eta Ziburukoa izan zen, herri hizkeratik gertu zegoena. Hizkera honek lapurtera klasikoa izena hartu zuen, eta eredugarria izan zen ondorengo idazleentzat.
  • Joannes Etxeberri Ziburukoa

    Manual Devotionezcoa
  • Iparralde (Joannes etxeberri sarakoa)

    Escuararo hatsapenac 1712an bukatu zituen baina XX.mendean argitaratu zen.
  • Pierre d'Urte eta Larramendiren errefrauen aurkikuntza

    Pierre d'Urte eta Manuel Larramendiren errefrau batzuk aurkitu ziren.
  • Gipuzkoa( Manuel garagorri larramendi)

    La antigüedad y la universalidad del Basquence en España, 1728. urtean argitaratu zuen.
  • Sebastian mendiburu

    Jesusen bihotzaren devocioa, otoitz-gaiac ,euskaldun onaren biziera...argitaratu zituen
  • AGUSTIN KARDABERAZ

    Asteteren doktrina, eta Jesus Maria eta Joseren deboziñoa argitaratu zituen, gehienbat esparru erlijiosoak.
  • Euskeraren berri onac

    Euskeraren berri onac argitaratu zen
  • Xabier Munibe

    Xabier Munibe
    Xbier Munibe, Peñafloridako kondea ezizenez ere ezagutzen da (1729-1785) .
    Azkoitiarra zen jaiotzez eta Frantziako Tolosako jesuiten ikastetxe ospetxuan ikasten zebilela ezagutu zituen zientzia eta teknologiaren joera berriak. El borracho burlado ;ópera cómica en castellano y baquence argitaratu zuen (1764.urtean)
    Gavon sariac ere berak argitaratutako lanen artean aurki dezakegu . Hala ere lan hau talde lanaren ondorioz osatu zen 1762.urtean.
  • Eredu lirikoa

    Herri poesian eredu ugariena eta askoren ustez onena. Amodioa dute ia gai bakarra eta Ipar Euskal Herrian bildu dira.
  • (nafarroa) Jokin lizarraga

    Urteco igande guztietaco platicac eta itzaldiac
  • ESTEBAN DE GARIBAY

    ESTEBAN DE GARIBAY
    Bere errefrauak bildu zituen, 1854. urtean inprimatu ziren, memorias liburuaren gehigarri bezala.
  • Revista de ciencias historicas-en fitak argitaratu

    Revista de ciencias historicas-en fitak argitaratu zituen Joseph Jesus Maria Arakitsainek
  • ANTZERKIAREN SORRERA (pedro ignazio barrutia)

    acto para la nochebuena argitaratu zuen
  • euskararengatiko kezka sortu

    tradizio idatziaren faltak eraginda, euskararengatiko kezka sortu zen.
  • Baladak

    Euskal lurraldeen mugak defendatzeko gerra giroak sortuko du nolabaiteko tradizio literario bat, ahozko formekin lotua.Hau Baladen tradizioa izango da.
  • Euskararen gorako joera

    XIX eta XX bitartean, gorako joera nabarmena hartu zuen euskarak. Idazleak ugaldu ziren,txapelketek indarra hartu eta plazaratutako liburu kopurua areagotu.
  • Haustura unea

    Haustura unea, literatura hiritartu eta laiko bihurtu zen unea XX.mendeko 60ko hamarkada izan zen. Literaturan kezka eta gai berriak eta nobelagintzak eta poemagintzak izugarrizko gorakada.
  • Lazarragaren lana (Dianea eta Koplak)

    Joan Perez de Lazarragak Artzain eleberri bat argitaratu, non koplak ageri dira.