DENBORAZKO LERROA- BioGeo

  • LEHEN MIKROSKOPIOA

    LEHEN MIKROSKOPIOA
    Lehen mikroskopioa 1590ean asmatuko zuten. Instrumentu hau asma zezaketen hainbat pertsonaia historiko daude. Balizko asmatzaileetako bat Zacharias Janssen da, lente fabrikatzaile holandarra, bere aitarekin batera lente ezberdinak taldekatuz behaketa batzuk egin zituena. Funtsean, mikroskopioa oso lupa sofistikatua baino ez da. Horregatik zaila da zehatz esatea nork eta noiz asmatu zuen lehen mikroskopioa.
  • GALILEO GALILEIen TELESKOPIOA

    GALILEO GALILEIen TELESKOPIOA
    Lehen teleskopioa egin eta 20 urtera, 1610ean, Galileo Galileik bere teleskopioa sortu zuen, bakarra zelakoan, baina bere teleskopioak lente aurreratuagoak zituen.
  • ROBERT HOOKE

    ROBERT HOOKE
    1. urtean, Robert Hooke izeneko zientzialari batek teleskopio baten bidez behatu zuen eta kortxozko xafla finegia zegoela konturatu zen. Izan ere, lamina horri zelula izena jarri zion, eta hortik aurrera gure barruan zer dugun jakitea etorriko da.
  • ANTON van LEEUWENHOEK

    ANTON van LEEUWENHOEK
    1. urtean, Anton van Leeuwenhoek-ek mikroskopio bat egin zuen, baina hau lente bakarrarekin zen, baina giza begiak 200 aldiz gehiago ikus zezakeen lente horrekin. Honi esker izaki bizidun mikroskopikoak aurkitu ziren, eta gainera izena jarri zitzaion: Animaculu (animalia txikiak)
  • Santiago Ramón y Cajal

    Santiago Ramón y Cajal
    Santiago Ramón y Cajal neurologo espainiarra izan zen, 1852an jaioa eta 1934an hila. 1906an Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen neurozientzian egindako ekarpenengatik. Neurona izeneko zelula indibidualen existentzia aldarrikatzen zuen teoria neuronalak nerbio-sistemaren ulermena irauli zuen. Cajal ere ilustratzaile trebea izan zen, nerbio-zelulen marrazki zehatzak utziz. Bere ondareak neurozientzia modernoan irauten du.
  • TEORIA ZELULARRA- UNITATE GENETIKOA

    Zelula guztiek dute informazio genetikoaren bidez zelularen funtzioak erregulatzeko eta hurrengoari transmititzeko gaitasuna.
  • TEORIA ZELULARRA- EGITURAZKO UNITATEA.

    Izaki bizidun guztiek, berdin dio zer espezie duten, zelulak dituzte. Ez dago izaki bizidunik inongo zelularik ez duenik, oso beharrezkoak baitira animalientzat zein gizakientzat bizitzeko.
  • TEORIA ZELULARRA- UNITATE FISIOLOGIKOA

    Zelula guztiek egiten dituzte hiru bizi-funtzioak: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa. Zelulak hainbeste elikatzen eta erreproduzitzen dira, non gizaki bakoitzak 30 bilioi zelula inguru dituen, nahiz eta 200 bat zelula mota egon.
  • TEORIA ZELULARRA- IZAKI BIZIDUN GUZTIEN JATORRIZKO UNITATEA

    Zelulak, hiru bizi-funtzioak egitean, beti etorri dira beste zelula batetik.
  • MIKROSKOPIO ELEKTRONIKOA

    MIKROSKOPIO ELEKTRONIKOA
    Ernst Ruska mikroskopio elektronikoaren asmatzailea izan zen 1931n, Max Knollekin. Mikroskopio optiko tradizionaletan ez bezala, mikroskopio elektronikoak elektroi-sortak erabiltzen ditu argi ikusgarriaren ordez, eta horrek bereizmena nabarmen hobetzen du elektroien uhin-luzera laburragatik. Aurrerapen teknologiko horri esker, egitura mikroskopikoak zehatz-mehatz aztertu ahal izan dira, eta funtsezkoa izan da hainbat diziplinatan.