euskararen historioa

  • 100

    zabalagoa zen

    I. mendea: euskararen lurraldea oraingoa baino zabalagoa zen. Iparraldean Baionatik gora, ipar-ekialdean Paue alderaino, ekialdean Ilerdaraino (gaur egungo Lleida), hegoaldean Nafarroako erribera eta Errioxako iparralderaino eta mendebaldean Kantabriako ekialde eta Burgosko iparralderaino. Gaur egun, euskal jatorriko toponimo ugari daude Aragoiko eta Kataluniako iparraldean. Euskarazko lehenengo hitz idatziak garai hartakoak dira, Akitaniako hilarrietan agertuak.
  • Oct 19, 1010

    lehenengo esaldik

    X. mendea: euskarazko lehen esaldi idatziak: «Izioqui dugu» eta «Guec ajutu ez dugu» glosak (bazter testuak) dira, Susoko monasterioan gordeta daudenak, Donemiliaga Kukulan, Errioxan.
  • Oct 19, 1116

    torres nharro

    Azkenik, aipatzekoa da "Perucho" izeneko pertsonaia euskaldunaren agerpena espainiar literaturan XVI. mendean zehar, euskal erdaldun traketsetaz trufatzeko erabilitakoa hala nola "Tinelaria" (Torres Naharro, 1517), "Celestina" (Gaspar Gómez, 1536), "Rosabella" (Martín de Santander, 1550) eta "El vizcaino fingido" (Miguel de Cervantes). Historian aurrera horrelako ariketak errepikatuko dira, hizkuntzaren desprestigiatzea dakartenak, baina hizkuntzaren beraren lekukoak dira.
  • Oct 19, 1140

    euskarazko lehen hitzak

    1140an - Aymeric Picauden Liber Sancti Jacobi liburuan, euskarazko hitzak agertzen dira, Donejakue bidea egiten zuten erromesentzako hiztegitxo gisa: «andrea, Andre Maria, aragui, araign, ardum, belaterra, echea, elicera, gari, iaiona, iaona domne iacue, orgui, Urcia».
  • Oct 19, 1545

    bernart etxepre

    1. urtean, Bernart Etxepare baxenafarrak "Linguae vasconum primitiae" liburua argitaratu zuen Bordelen, euskararen historiako lehenengoa, 15 poemek osatzen dutena eta gai gehienak erlijiozkoak ez direlarik. Haren hitzetan: "Berze jendek uste zuten ezin eskriba zaiteien, orai dute phorogatu enganatu zirela" eta "Lehen inprimazalia heuskararen hura da".
  • Oct 19, 1562

    nicolao

    1562an, Nicolao Landuchio italiarrak Gasteizen idatzi zuen euskarazko lehen hiztegi handia, "Dictionarium linguae cantabricae" ("Bocabularioa ezqueraz jaquiteco eta ezqueraz verba eguiteco"") izenburukoa, 6.000 termino inguru bilduz. Denborarekin Arabako euskalkia ikertzeko tresna erabilgarria bihurtu da, terminologiari dagokionez, behinik behin. 1567tik 1602ra bitartean, bestela, Joan Perez de Lazarraga arabarrak bere eskuizkribua idatzi zuen, Hego Euskal Herriko testurik zaharrena dena eta Ara
  • Oct 19, 1571

    joanes

    Erlijioaren gaietara itzulita 1571an Joanes Leizarraga baxenafarrak karrikaratutako Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria oso nabarmentzekoa da, Bibliaren euskarazko lehendabiziko bertsioa dena, zehazki Itun Berriarena. Hizkuntzaren aldetik, eredu batuaren aldeko apostua nabarmentzekoa da, Ipar Euskal Herriko hizkerak kontuan hartu zituena beti ere.
  • atsotitz

    Bestela, 1596an atsotitz edo esaera zaharren lehenengo bilduma argitaratu zuten Iruñean, "Refranes y sentencias comunes en Bascuence, declaradas en Romance con numeros sobre cada palabra, para que se entiendan las dos lenguas" izenburuarekin. Ahozko herri kulturaren lehendabiziko lagina da eta bizkaieraz idatzita dago, kurioski.
  • "axular"

    1643an Pedro Agerre "Axular" apaiz nafar-lapurtarrak argitara eman zuen euskarazko literaturaren historian gakoa izan den lana, "Gero" alegia, hizkuntza jasoaren eredu klasikoa dena eta morala irakasteko idatzitakoa. Sarako Eskola delakoaren inguruan bestela Joanes Haraneder, Pierre Argaiñaratz, Joanes Etxeberri eta Joanes Haranburu bildu ziren besteak beste Axularrekin batera katolizismoaren alde, nafar-lapurtera aberatsaren lekukoa utziz. Aipatzekoak dira, orobat, Esteve Materra eta Silvain Po
  • Halaber

    Halaber, 1766ko azaroaren 1ean Agustin Kardaberaz idazle eta teologoak idatzitako San Inaziori buruzko lanak argitaratzea debekatu zuten gaztelaniaz idatzita ez zegoelako. Karlos III.a Espainiakoaren garaiak ziren, eta bestelako debekuak ere bata besteraen atzetik etorri ziren: eskolan euskara irakastekoa eta kontabilitate liburuetan erabiltzekoa besteak beste.
  • frantziako iraultzak

    Azkenik, mendearen amaieran Frantziako Iraultzak (1789-99) markatu zuen beste mugarri historiko negatibo bat, hasieran errespetu giroa garatuta baina laister errepresio handia erabili zuena frantsesa ez zen beste hizkuntzen aurka (patois, dialectes vulgaires) , hau da Frantziako estatuaren hizkuntza gutxituen aurka: euskara, bretainiera, okzitaniera, kataluniera eta abar. Orduko testuetan agertzen den bezala: "L’ignorance de la langue nationale, c’est trahir la patrie" edo "Jargons barbares et c
  • iluna

    Mendearen hasiera iluna izan zen, hain zuzen ere 1801eko martxoaren 11an antzerkian gaztelania ez zen beste hizkuntza batean aritzea debekatu zuten Espainian. Karlos IV.a Espainiakoaren garaia zen, bere aurrekoari segida eman ziona hizkuntzaren inguruko debekuen zereginetan XIX. mendeko hasiera hartan.
  • Euskal pizkundea

    Hala ere eta zorionez, gizaldi honen bigarren erdialdea positiboki markatu zuena Euskal Pizkundea delakoaren sorrera eta garapena izan ziren. Kronologikoki ordenaturik, 1848an argitaratu zuten lehenengo egunkaria euskaraz, "Uscal Herrico Gaseta", Agosti Xaho zuberotarraren ekimenaren bidez. Gaur egun bi zenbaki baino ez dugu ezagutzen.
  • anton abbadiak

    1853an Anton Abbadiak abiatu zituen Urruñan (Lapurdi) "Euskal Lore Jokoak", Europako beste antzeko ekitaldi batzuei jarraituz. Hego Euskal Herrian bitartean 1881ean Juan Antonio Mogel eibartarrak "Peru Abarka" liburu ezaguna argitaratu zuen
  • arturo

    1884an Arturo Campion iruindarrak "Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara".
  • escualdun gazeta

    Azkenik, 1885an "Escualdun gazeta" astekariaren 3 ale kaleratu zituzten Los Angelesen (AEB), 1887an "Eskualduna" astekaria hasi zen argitaratzen, Louis Etxeberriren ekimenez Ipar Euskal Herrian
  • miguel

    Miguel Unamuno idazle eta filosofo bilbotar famatuak, bere hastapenetan euskara sustatzearen alde aritu bazen ere, urteek aurrera egin ahala guztiz kontrako jarrera hartu zuen. 1901ean, esate baterako, Euskal Lore Jokoak kultura ekitaldiaren barruan, hitzaldi ezaguna egin zuen Bilbon, non tartean euskararen hileta duinaren alde mintzatu baitzen: «El vascuence no puede acomodarse a la vida moderna (...) Bilbao hablando vascuence es un contrasentido (...) El vascuence se extingue (...) Enterrémosl
  • hizkuntzalariak

    1905ean Resurreccion Maria Azkue hizkuntzalariak Diccionario Vasco-Español-Francés lan mardularen lehenengo liburukia plazaratu zuen, eta hurrengo urtean bigarrena. 1918an Euskaltzaindia sortu zuten, hizkuntzaren akademia, tartean Azkue bera eta Arturo Kanpion zebiltzala.
  • musika arloa

    Musika arloan, 1911ko maiatzaren 21ean Jose Maria Usanditzagak Bilboko Campos Eliseos Antzokian arrakastaz estreinatu zuen Mendi-Mendiyan, euskaraz idatzitako lehen opera.
  • galeusca

    1923an "Galeusca" sortu zuten Bartzelonan Galizia, Euskal Herria eta Kataluniako idazle eta kulturagile batzuk, Casanovaren omenez, doi-doi Primo de Riveraren diktadura ezarri baino lehentxeago.
  • euskaltzaileak

    Halaber, 1927an "Euskaltzaleak" euskal poeten elkartea fundatu zuten eta urte horietan Lauaxetak "Bide barrijak" eta Lizardik "Biotz-begietan" liburuak argiratu zituzten.
  • euskaltzaleen biltzarra

    Garai hartan hasi zen Euskal Pizkundearen bigarren erdialdea; 1936 arte iraungo zuen. 1901eko uztailaren 16an ortografia batuari buruzko biltzarra egin zuten Hendaian, eta hurrengo urtean Euskaltzaleen Biltzarra egin zuten Hondarribian.
  • nagusia

    1935ean, lehen aldiz jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia; Inazio Eizmendi "Basarri" bertsolariak irabazi zuen. 1936an, Eusko Jaurlaritzak euskara —gaztelaniarekin batera— hizkuntza ofizial izendatu zuen, Estatutuaren bidez.
  • bertsolari txapelketa

    1967an "Uztapide" bertsolariak irabazi zuen hirugarren aldiz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa.
  • batzarrean asi

    1968an Arantzazuko Batzarrean hasi zen Euskara batua sortzeko prozesua, batik bat Koldo Mitxelenaren tesiak onartuz.
  • franco hil

    1975eko azaroaren 20an Franco hil zen. Urte hartan bertan "Ehun metro" liburua kaleratu zuen Ramon Saizarbitoria idazleak, literarioki lan garrantzitsua izan zena eta urteekin zinemara eramango zutena.
  • izenak

    1977an euskal izenak legal bihurtu zituzten, diktadorea hil eta bi urte geroago. Hortik aurrera euskal kultur adierazpenak hasiko zituzten legeztatzen.
  • E.A.E

    1982 Euskararen Normalizazioaren Legea (EAEn). EiTBk urte hartan ere emisioak hasi zituen. Ikastolak berriro abian ipini zituzten. Urte hartan bertan, Xabier Amuriza bertsolariak irabazi zuen bigarren aldiz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa.
  • legea onartu

    1986an Nafarroako Parlamentuak Euskararen Foru Legea onartu zuen, PSNren lehen agintaldian, ofizialtasuna probintziaren iparraldean soilik aitortuz, erdialdean erdizka eta hegoaldean ukatuz. Bitartean, Sebastian Lizaso bertsolariak irabazi zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia.
  • hil

    1991n hil zen Fidela Bernat, erronkarierazko azken hiztuna.
  • 2000

    2001eko urriaren 29an Sustatu bilakatu zen lehendabiziko euskarazko bloga. Urte hartan bertan, Unai Elorriagak "SPrako tranbia" kaleratu eta, urte hartan bertan, Espainiako Sari Nazionala eskuratu zuen. Halaber, Andoni Egaña bertsolariak irabazi zuen hirugarren aldiz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia.