KAROLINGIO

By yaraes
  • Period: 679 to 710

    KONKISTAK

    Frankoen erregetza merovingiar leinuaren esku zegoela, pepindarrak, Austrasiako familia bat, gero eta boteretsuago bilakatu ziren. Meuse ibaiaren ertzeetan 90 soro handi baino gehiago edukita, parerik gabeko aberastasuna eskuratu zuten pepindarrek. Hala, Pepin Herstalgoa Austrasiako jauregiko jauna bihurtu zen 679an, eta 687an Neustria ere kontrolpean izan zuen, frankoen printzea titulua hartuta. Familia honek kanpoko kanpainak burutu zituzten sehaskan zegoen inperio hau ez desegitearren.
  • Period: 732 to 742

    KARLOS MARTEL

    *Karlos Martelen garairako frankoen erresuma handia zen. Menpean edukitzeko, sistema feudala erabili zuen, geroago mendebaldeko Europara zabaltzekoa zena. Halaber, garaian izan zuen mehatxurik handiena gainditu ahal izan zuen Martelek. Izan ere, arabiarrek, Iberiar penintsula konkistatutakoan, Pirinioez bestaldean sartu ziren harik eta frankoek Martel buru zeukatela 732an Toursko guduan geldiarazi zituzten arte.
  • Period: 742 to 835

    KARLOS HANDIAK

    Martelek errege titulua hartu ez zuen hartu,baina Pepin III.a semeak bai,azken errege merovingiarra kanporatu ondoren. Haren semeak,Karlos Handiak,enperadore titulua hartu zuen.
    Karlos Handiak aurrekoek izan zuten arazo bera eduki zuen: haren menpeko lurraldea hain zabala izanda,tokian tokiko noblezia haren aurka altxa zitekeen.Hori ekiditearren, konkistari ekin zion, iparraldean eta ekialdean (Bavarian,Saxonian eta Frisian), mendebaldean (Bretainiako markan) eta hegoaldean (Hispaniako markan).
  • Period: 800 to 839

    KAROLINGIAR IMPERIOA

    *Karolingiar Inperioa edo Karlomagnoren Inperioa. Karlos Handia errege frankoak 800ean sortutako inperioa izan zen, Aita Santuak enperadore izendatutakoan.
  • Period: 840 to 924

    IMPERIOA

    *karolingiarren inperioak ahuldade bat bazeukan: gerlarik egon ezean,estatuak ezin zuen adina aberastasun eskuratu basailuei beharrezko ordainketak egiteko. Karlos Handiaren erregealdian, hortaz, borrokak etengabeak izan ziren.
    *Karlos Handiaren hiru bilobak frankoen inperioa haien artean banatu zuten: Karlos Burusoilak mendebaldea hartu zuen, Luis Germaniarrak ekialdea, eta Lotario I.ak erdialdea (hiriburua eta frankoen jatorrizko lurrak barne), Italia eta enperadore titulua.