-
Walkie Talkie
1937an, Donald Hings kanadarrak transmititu eta jaso zezakeen modelo bat asmatu zuen, nahiko txikia zen eta urarekiko erresistentea. Walkie talkie-a hainbat modutan garatu zen, eta Bigarren Mundu Gerran eskala handiagoan egin zen. Donald Hings: 1907-ko azaroak 6 - 2004-ko otsailak 25, Leicester (Erresuma Batua) -
Betaurreko polarizatuak
Edwin H. Land Polaroid konpainiaren sortzaileak asmatu zituen betaurreko polarizatuak. 1930eko hamarkadan, Landek lehen iragazki polarizatzailea garatu zuen, mundua gure lenteen bidez hautemateko modua irauliz. Edwin H. Land: 1909-ko maiatzak 7 (Bridgeport, Connecticut, Estatu Batuak) - 1991-ko martxoak 1 (Cambridge, Massachusetts, Estatu Batuak) -
Nankingo Sarraskia
Nankingo sarraskia, "Nankingo bortxaketa" izenaz ere ezagutua, Japoniako armadak Nanjing hiriaz jabetu eta ondorengo sei asteetan egondako biztanleria txinatarraren sarraskiari deritzo. Hilketak sei aste iraun zituen, eta 200.000 pertsona baino gehiago hil ziren. -
Amesgaiztoa Varsovian
Alemania nazia Europan zehar hedatzen hasi zen Polonia 1939ko irailaren 1etik aurrera konkistatuz. Hori izan zen Bigarren Mundu Gerraren eragilea. Handik astebetera "Paris Iparraldekoa" hiriburuaren aurkako erasoa hasi zen. Polonia mendebaldean Hirugarren Reicharen eta ekialdean SESBren artean giltzapetuta geratu zen, bi potentzietako buruzagiek lurren banaketa hitzartu baitzuten. -
Atlantikoko gudua
Atlantikoko gudua, operazioen eszenatoki bezala, ia bere osotasunean Ozeano Atlantikoa izan zuen itsas konfrontazioa izan zen; Bigarren Mundu Gerran, Alemaniako U-boot, Karl Dönitz almiranteak agindutako itsasontzi handien eta eskuadra britainiar ia osoaren artean eman zen. -
M&M's-ak
MMak 1941ean sortu zituzten bi bazkidek, Forrest Mars M.k eta Bruce Murriek. Goxoki bat sortu nahi zuten, garraiatzeko erraza eta beroarekin urtzen ez zena. Horregatik, tamaina txikiko gozokiak eta txokolatez estalitakoak egitea erabaki zuten. Forrest Mars: 1904-ko martxoak 21 (Wadena, Minnesota, Estatu Batuak) - 1999-ko uztailak 1 (Miami, Florida, Estatu Batuak) -
Pearl Harborko erasoa
Pearl Harborko erasoa edota Pearl Harborko gudua Japoniako Armada Inperialak 1941eko abenduaren 7ko goizean Pearl Harborreko Estatu Batuen itsas basearen aurka egindako ezusteko erasoaldi militar bat izan zen. Erasoaren helburua Estatu Batuetako Ozeano Bareko Flotaren esku-hartzea saihestea zen. -
El-Alameingo lehen gudua
El-Alameingo lehen gudua Bigarren mundu gerrako Ipar Afrikako Kanpainan gertatu zen gudua izan zen. El-Alameingo bigarren guduaren aurrekaria, 1941eko uztailaren 1etik 27ra iraun zuen. Gudu honetan, ardatzeko Afrika Korps tropak azken erasoaldia egin zuten -
Stalingradoko gudua
Stalingradeko Gudua Bigarren Mundu Gerrako gudualdi garrantzitsua izan zen, Stalingraden gertatua, gaur egungo Volgograden, Alemania eta haren aliatuen eta Sobietar Batasunaren artean. Gudua 1942ko abuztuaren 21ean hasi zen, eta 1943ko otsailaren 2an amaitu. -
Hiru zaldizkoak Dresden astintzen ari dira
1945eko otsailaren 13an Alemaniako Dresde hiriak benetako amesgaiztoa jasan zuen. Apokalipsiaren hiru zaldizkoek hiria suntsitu zuten britainiar hegazkin saldoen gainean. -
Berlingo gudua
Berlingo gudua Bigarren Mundu Gerrako Sobietar Batasuna eta Alemania Naziaren arteko amaierako guduetako bat izan zen. 1945eko apirilaren 16tik maiatzaren 2ra burutu zen -
Bonba atomikoa
Bonba atomikoen sorreran zientzialari nabarmenena Robert Oppenheimer estatubatuarra izan zen. Lanbidez fisikari teorikoa, Oppenheimer Manhattan proiektuaren zuzendaria izan zen eta arma nuklear bat garatzeaz arduratu zen Alemaniak egin baino lehen.
Robert Oppenheimer: 1904-ko apirilak 22 (New York, New York, Estatu Batuak) - 1967-ko otsailak 18 (Princeton, New Jersey, Estatu Batuak)