HIZKUNTZAREN GARAPENA

  • Period: to

    Jaio aurretik

    • Umekiaren 7.hilabetean entzumen organoa heltzen edo garatzen da. Umekiak entzuten dituen hotsak sailkatu eta hizkuntza identifikatzeko gai da honen burmuina.
  • Period: to

    0-7 hilabete

    -2 edo 3 hilabeterekin "urruma aroa", Haurrak lehen hotsak ekoizten ditu. Hots hauek ez dira hizkuntza hotsak.
    -4 hilabeterekin, haurraren gorputzak aldaketa fisikoak jasaten ditu. Ahots organoak helduaren itxura hartzen joaten dira, hizkuntza hotsak ekoiztu ahal izateko,
    - 6 hilabeterekin "zizakadura aroko" ekoizpenak egiten ditu. Akustikoki gertu daude hots hauek hizkuntza hotsetatik baina mezu gabekoak dira. Inoiz entzun gabeko hotsak ekoizten ditu haurrak.
  • Period: to

    7-12 hilabete

    • 8-12 hilatebete bitartean, hizkuntzaren hots guztiak bereizten ditu haurrak. Lehen hitzak eta esaldi laburrak ulertzen hasten da. -12 hilabeterekin, haurrak inoiz entzun gabeko hotsak ekoizteko gaitasuna hasten da galtzen eta bere hizkuntzetako hitz batzuk ekoizten ditu. Gutxi gora behera 83 hitz ulertzeko gai da. -12 hilabetera iritsi arteko etapan, gizaki izenak (aita, ama, aitita,amama,etab) dakizki, izen arrunt batzuk ere (erlojua txakurra, motoa,etab), aditz batzuk ere (jo,eman,etab).
  • Period: to

    12 hilabete - 18 hilabete

    -12-15 hilabete bitartean, haurraren hitz ekoizpena zabaldu egiten da. Izenak nabarmen erabiltzen ditu, aditzak gutxi eta ez ditu adjektibo eta adberbiorik erabiltzen.
    -15 hilabeterekin 10 hitz baino gutxiago ekoizteko gaitasuna du haurrak.
    -12 eta 18 hilabete bitartean haurrak 5 bokalak (a,e,i,o,u), zenbait diptongo (ai,au,ua) eta kontsonante leherkari gehienak (m,n,b,p,g,t,k) ekoizten ditu.
    -17 edo 18 hilabetetik aurrera hiztegiaren hazkunde nabarmena.
  • Period: to

    16 -30 hilabete bitartean

    -16 eta 30 hilabete bitartean, 28 hitz ekoiztetik 401 hitz ekoiztera iristen da haurra. Hitzak kategoriaren arabera multzokatzen ditu, izenak, aditzak adberbioak, adjetiboak eta morfologia markak.
  • Period: to

    18 hilabete - 24 hilabete

    -18 hilabeterekin haurrak, morfologia ezaugarri gabeko hitz biko esalditxoak egiten ditu.Adibidez: aitita apapa edo bota ez.
    -18 -24 hilabete bitartean, leherkariak ez diren kontsonanteak hasten dira ekoizten: l eta r, dd sabaikaria eta txistukariren bat. Diptongoen zerrenda ere handitzen doa oi eta ei gauzatzen hasten da haurra.
    -23, 24, 25 hilabeterekin gutxi gora behera, haurrak DA eta NAIZ eta DU eta DUT aditz bikote kontrajarriak bereizten ditu.
    -24 hilabeterekin gramatika garatzen du.
  • Period: to

    2 urte - 3 urte

    -3 urterekin, haurra bere lehen hizkuntzetan (H1 edo 2H1) ondo samar moldatzen da. Ahots organoak helduen bezalakoak bihurtzen dira etapa adin honetan.
    -24 hilabetetik 36 hilabetera, fonema multzoa asko zabaltzen da: ñ,ll,tt sabaikariak eta s,z,x,tz,tx txistukariak agertzen dira.
    - adin honetan haurra ergatiboa eta aditz jokatuak erabiltzen hasten da. izen morologiaren erabilera ere egiten hasten da.
  • Period: to

    3 urte eta 4 urte bitartean

    -3 eta 4 urte bitartean, haurrak NOR-NORI-NORK (pluraleko aldizkia), NOR-NORK (aldizkia), NOR-NORI-NORK(iraganeko pluraleko aldizkiak) garatzen ditu.
    36 hilabetetik aurrera azalduko dira rr dardarkaria eta eu diptongoa. Ohikoa da 4 urterarte ez agertzea rr dardarkaria.
  • Period: to

    4 urtetik 5 urtera bitartean

    -4 urte eta 2 hilabeterekin, salbuespen pluralaren "k" marka ongi darabilte haurrek.