-
Jaio aurretik
Haurra jaio aurretik hizkuntzaz jabetzen hasten da. -
Period: to
denbora lerroa
-
Period: to
denbora lerroa
-
Bizpahiru hilabete
urruma aroa ematen da: gisa hotsak izan arren, ez dira hizkuntza hots legez hartzen, ez baitira akustikoki alderagarriak. Aldi berean, ez dago hotsaren abiadurarik ezta erritmo ezberdinik. Adibidez, “baby talks to mommy” deituriko bideoan aztertu genuen bezala haurra aro horretan kokatzen zen. -
4 hilabete
laringea beheratzen, eztarria ixten, mihiaren itxura aldatzen eta aho barrunbea laburtzen hasten da. -
6 hilabeterekin
zizakadurak egiten dira. Zizakadura aroa, haurra hotsen ekoizpenetan trebatzen hasten denean ematen da. Gainera, haurra gai da bere hizkuntzan ez diren hotsak sortzeko eta inoiz entzun ez duena ekoizteko. -
zazpi hilabeterekin
entzumenaren organoa garatuta dauka eta bere burmuina gai da iristen zaizkion hotsak prozesatzeko. Hots horiek prozesatzerakoan, sailkatu eta identifikatu ere egiten dituzte. -
Urte batekin
haurrak inoiz entzun gabeko hotsak ekoizteko izan duen gaitasuna murriztu egiten da. Hori dela eta, bere hizkuntzetako batzuk ahoskatzeko baino ez da gai. Une honetan, bere lehen hitz solteak gauzatzeko gai da, hau da, haurrak lehen hitzak esaten ditu, nahiz eta, lehenagotik hasi hitzak ulertzen. ( 83 hitz ulertzen ditu) -
12-18 hilabete
haurrek bost bokalak, zenbait diptongo (ai, au, ua) eta kontsonante leherkari gehienak ekoizteko gai dira. Horretaz gain, hitz biko lehen esaldiak egiten hasten da, esate baterako, izadi askaltzen ageri den bideoan argi ikusten da nola 15 hilabeteko haurrak bai esan beharrean, ai diptongoa erabiltzen duela. Onomatopeiak ere erabiltzen ditu (ume hizkera erabiliz). -
16-30
hilabete horiek bitartean, hasten da hitz ekoizpenen eta hitz kategorien aniztasuna. Maddiren bideoan esaterako, adberbio bat esan zuela ikusi genuen (gero). -
a. 17-18 hilabete
aurrera hiztegiaren hazkundea -
b. 18 hilabeteekin:
hitz biko esaldiak egiten hasiko da (apapa, aitita, …) -
c. 18-24 hilabeteekin;
leherkariak ez diren kontsonanteak ekoizten dituzte. Baita, sabaikariak, txistukariak eta diptongoak ere. Esaterako, maddiren bideoan horietako hainbat adibide ikusi genituen: maddi (sabaikaria) etxaina (tsistukaria), larroxa eta berria (dardarkaria). -
d. Bi urterekin
gramatika garatzen hasten da. -
24-36 hilabeteekin;
fonema multzoa zabaldu egiten da, (ñ, ll, tt) sabaikariak eta (s, z, x,tz,tx) txistukariak (frikariak zein afrikatuak) agertzen dira. -
36 hilabete edo gehiago
bere lehen hizkuntzan moldatzeko gai da; dardarkariak (r) eta diptongoak (eu) erabiltzen hasten da.