Frantziar Iraultzaren etapak

  • Estatu Orokorren bilketa

    Estatu Orokorren bilketa
    1789ko maiatzaren 5ean Estatu Orokorrak bildu ziren Versaillesen, erregea buru zutela.
    Asanbladaren arrazoia Estatuak administrazio txarraren eta gerren erruz igarotzen zuen finantza-krisi larria zen. http://www.youtube.com/watch?v=JQl2B1z3e5U
  • Hirugarren Estatuak Asanblea nazionala sortu

    Estatu Orokorretan, Luis XVI-k Hirugarren estatuari ateak itxi zizkion, eta hauek asanblea nazionala eratu zuten, Frantziar Herriarentzat konstituzio berri bat egiteko.
  • Pilotalekuaren zina

    Frantziar diputatuek Frantziarentzat Konstituzio bat egin arte zergak eta klase pribilegiatuen pribilegioak ez zituztela indargabetuko zin egin zuten.
  • Herriaren erantzuna: Bastilla

    Herriaren erantzuna: Bastilla
    Iraultza handia izan zen, eta Bastillako kartzelari eraso egin zioten. Gertaera honen ondoren erreboltak bizkor hedatu ziren frantziar lurralde guztitik.
  • Asanblearen erantzuna

    Asanblearen erantzuna
    Sistema feudala abolitzeko dekretua kaleratu zuten, hau da,pribiliegioak ezabatu eta zergak ordaintzeko berdintasuna
    deklaratu zen.
  • Gizonaren eta herritarren Eskubideen Deklarazioa.

    Gizonaren eta herritarren Eskubideen Deklarazioa.
    Eginkizun hau, 1789ko abuztuaren 26an eman zen Asanblea Konstituziogilean.Giza eskubideen aurrekaria kontsideratzen da dokumentu hau, giza naturaren parte izateagatik hainbat eskubide izatea esaten duen dokumentua. (Bertan ez dira esklabu ez emakumerik onartzen)
  • Period: to

    Iraultzaren hasieratik Asanbalada Konstituziogilera.

  • Versalles

    Versalles
    Pariseko poblazio gosetuak, elikagaiak eta soluzioak eskatzen zituen. Urriaren 5 eta 6an Pariseko jendetzak, batez ere emakumeak, Versallesera joan ziren eta jauregi erreala artu zuten, errege eta erreginak bertan aurkitzeko asmoz.
  • Konstituzio zibilaren dekretazioa

    Konstituzio zibila dekretatu (ezgaitu) zuten. Erlijiosoak estatuaren menpe zeuden, eta ez Erromaren menpe lehenago bezala.
  • Erregea ihes egiten saiatu zen.

    Erregea ihes egiten saiatu zen.
    Ez zuen lortu.Erbesteratutako aristokratekin elkartu eta armada bat osatzeko asmoa zuen, atzerriko tropen laguntzaz Paris hartu eta iraultza bertan behera uzteko. Baina ihesi zihoala
    ezagutu eta atxilotu egin zuten Varennesen; Parisera itzultzera derrigortu eta han geratu zen zainpean.
    Tullerias jauregitik, Erregearen familiaren ihesa modu laztangarrian amaitu zen: erregearen familiakoak ezagutu eta atxilotu egin zituzten. Biltzarrak erregeari aldi baterako eginkizunak kendu zizkion.
  • Konstituzioa

    Konstituzioa
    Erregeak konstituzioa onartu zuen eta bere hitza eman zuen arauak bete egingo zituela.Azkenean, irailaren 30ean, konstituziogileek beraien lana bukatutzat eman zuten.
    Frantziar historiako lehen konstituzio idatzia, Frantzia erregetza konstituzional bezala ezartzen zuena. Hainbat ideien artean, herrialdeko subiranotasuna herrian dagoela esaten du, erregearengan beharrean.