-
Period: to
Asanblea konstituziogilea
-
Estatu Orokorrak (Versalles)
1789-ko maiatzaren 5-ean Luis XVI erregeak Estatu Orokorrak deitu zituen, noble eta elizgizonei zergak igotzeko asmoz. Bertan, hiru estatuak elkartu ziren, erabaki hori bozkatzeko. -
Hirugarren estatuak Asanblea Nazionala eratu
Estatu Orokorretan, Luis XVI-k Hirugarren estatuari ateak itxi zizkion, eta hauek asanblea nazionala eratu zuten, Frantziar Herriarentzat konstituzio berri bat egiteko. -
Pilotalekuan zina
Asanblea Nazionalak desegiteko jaso zituen presioen ostean, hau ez uztea zin egin zuten Frantziarentzat Konstituzio bat osatu arte. -
Bastillari erasoa
Parisko Bastilla presondegia absolutismoaren sinbolo kontsideratzen zen, eta hau erasotzean eta bertan gordetako polvora hartzean, frantziar iraultza benetan hasi zen. -
Asanbladaren erantzuna
Sistema feudala abolitzeko dekretua kaleratu zen, hau da, pribiliegioak ezabatu eta zergak ordaintzeko berdintasuna deklaratu zen. -
Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena
Giza eskubideen aurrekaria kontsideratzen da dokumentu hau, giza naturaren parte izateagatik hainbat eskubide izatea esaten duen dokumentua. (Bertan ez dira esklabu ez emakumerik onartzen) -
Versallesen erasoa
Pariseko jendetza gosetuak, elikagaiak eta soluzioak eskatzen zituen. Urriaren 5 eta 6an Parisetik, batez ere emakumeak, Versallesera joan ziren eta jauregi erreala hartu zuten, erregea eta erregina bertan aurkitzeko asmoz. -
Elizaren boterearen beherakada
Elizaren botere gehiena Estatuak hartu zuen. Kleroak zituen pribilegioak desagertu egin ziren eta Elizak zuen diru eta lur guztiak erregearen menpe gelditu ziren. -
Konstituzio zibila
Konstituzio zibila dekretatu (ezgaitu) zen. Erlijiosoak estatuaren menpe zeuden, eta ez Erromaren menpe, lehen bezala. -
Erregearen familiaren ihesa
Erbesteratutako aristokratekin elkartu eta armada bat osatzeko asmoa zuen, atzerriko tropen laguntzaz Paris hartu eta iraultza bertan behera uzteko. Baina ihesi zihoala
ezagutu eta atxilotu egin zuten Varennesen; Parisera itzultzera derrigortu eta han geratu zen zainpean. -
Konstituzioa eratzen da
Frantziar historiako lehen konstituzio idatzia, Frantzia erregetza konstituzional bezala ezartzen zuena. Hainbat ideien artean, herrialdeko subiranotasuna herrian dagoena esaten du, erregearengan beharrean.