-
Estatu orokorren bilketa
Versaillesen Estatu Orokorrak bildu ziren, estamentu ezberdinetako partaideek osaturikoa: noblezia, eliza eta hirugarren estamentua. Asanbladaren arrazoia Estatuak administrazio txarraren eta gerren erruz igarotzen zuen finantza-krisi larria zen. -
Period: to
Iraultzaren hasieratik asanblada konstituziogilera
-
Bastillaren hartzea
Video
Erregeak ezarritako legeen aurka herriak protesta ugari egin zituen kalean zehar, horregatik Pariseko herriak Bastilla-ren erasoarekin erantzun zuen. Gertaera honen ondoren erreboltak bizkor hedatu ziren frantziar lurralde guztitik. -
Hirugarren estatuak asanblea nazionala sortu.
Estatu Orokorretan, Luis XVI-k Hirugarren estatuari ateak itxi zizkion, eta hauek asanblea nazionala eratu zuten, Frantziar Herriarentzat konstituzio berri bat egiteko. -
Pilotalekuan zina
Frantziar diputatuek Frantziarentzat Konstituzio bat egin arte zergak eta klase pribilegiatuen pribilegioak ez zituztela indargabetuko zin egin zuten. -
Asanblearen erantzuna
Sistema feudala abolitzeko dekretua kaleratu zuten, hau da,pribiliegioak ezabatu eta zergak ordaintzeko berdintasuna deklaratu zen. -
Gizonaren eta hiritarraren eskubideak
Asanbladak gizonaren eta hiritarraren eskubideak idatzi eta bozkatu egin zituen. Giza eskubideen aurrekaria kontsideratzen da dokumentu hau, giza naturaren parte izateagatik hainbat eskubide izatea esaten duen dokumentua. (Bertan ez dira esklabu ez emakumerik onartzen) -
Versalles
Pariseko poblazio gosetuak, elikagaiak eta soluzioak eskatzen zituen. Urriaren 5 eta 6an Pariseko jendetzak, batez ere emakumeak, Versallesera joan ziren eta jauregi erreala artu zuten, errege eta erreginak bertan aurkitzeko asmoz. -
Elizaren boterearen beherakada
Elizaren botere gehiena Estatuak hartu zuen. Kleroak zituen pribilegioak desagertu egin ziren eta Elizak zuen diru eta lur guztiak konfiskatuak izan ziren. -
Konstituzio zibilaren dekretazioa
Konstituzio zibila dekretatu (ezgaitu) zuten. Erlijiosoak estatuaren menpe zeuden, eta ez Erromaren menpe lehenago bezala. -
Erregearen familiaren ihesa
Ez zuen lortu.Erbesteratutako aristokratekin elkartu eta armada bat osatzeko asmoa zuen, atzerriko tropen laguntzaz Paris hartu eta iraultza bertan behera uzteko. Baina ihesi zihoala
ezagutu eta atxilotu egin zuten Varennesen; Parisera itzultzera derrigortu eta han geratu zen zainpean.
Tullerias jauregitik, Erregearen familiaren ihesa modu laztangarrian amaitu zen: erregearen familiakoak ezagutu eta atxilotu egin zituzten. Biltzarrak erregeari aldi baterako eginkizunak kendu zizkion. -
Konstituzioa
Erregeak konstituzioa onartu zuen eta bere hitza eman zuen arauak bete egingo zituela.Azkenean, irailaren 30ean, konstituziogileek beraien lana bukatutzat eman zuten.
Frantziar historiako lehen konstituzio idatzia, Frantzia erregetza konstituzional bezala ezartzen zuena. Hainbat ideien artean, herrialdeko subiranotasuna herrian dagoela esaten du, erregearengan beharrean.