-
Handikiaren biltzarra
Monarkiak handikien biltzarra deitu zuen, pribilegiatuak zergak ordain zitzaten konbentzitzeko. Pribilegiatuek ezezkoa eman zuten eta Estatu Orokorren bilera exijitu zuten. -
Iraultzaren hasiera
-
Period: to
Asamblea Nazionala
Hirugarren estatuko ordezkariek izen hori hartu zuten, Frantziaren bidezko ordezkari bakarrak zirela adierazteko -
Estatu Orokorrak
Estatu Orokorrak Versaillesen bildu ziren. Aurretik, estamentuek kexa-kuadernoak idatzi zituzten. Nobleziak eta kleroak estamentu bakoitzeko boto bat ematea eskatzen zuten, hala pribilegiatuak nagusituko baitziren. -
Pilota jokoaren zina
Asanblea konstituziogilea Jeu de Paume aretoan biltzea erabaki zuen, Frantziak konstituzio bat eduki arte. -
Bastillako hartzea
Herritarrek Bastillari eraso egin zioten, gotorleku hura absolutismoaren ikur baitzen. -
Eskubide feudalen abolizioa
Asanblea konstituziogileak eskubide feudalak abolitu zituen, dekretu bidez, berdintasun juridikoa lortzeko. -
Gizakia eta Hiritarren Eskubideen Adierazpena
Asanblea konstituziogileak onartutako adierazpena izan zen. Bertan, norbanakoen askatasuna, legearen aurreko berdintasuna eta jabego-eskubidea bermatzen ziren. -
1791ko konstituzioa
1791ko konstituzioan, subiranotasun nazionala, botere-banaketa eta errolda-sufragioa aldarrikatu ziren. Gainera, monarkia parlamentarioa ezarri zen. -
Period: to
Konbentzioa
1792ko matxinadak behartuta, hauteskundeak egin ziren eta beste asanblea bat eratu zen, Konbentzio Nazionala. Haiek monarkia abolituko zuten. -
Austriak gerra deklaratzen dio Frantziari
Europako monarkiak kezkatuta zeuden, Frantziako Iraultzaren ideien mehatxua sentitzen zutelako. Horren ondorioz, Austriak eta Prusiak gerra deklaratu zioten Frantziari. -
Errepublikaren aldarrikapena
1792an, Errepublikak bide eman zion erradikaltasun eta herritaren partaidetza handiagoko Iraultzaren etapa bati. -
Lehen koalizioa Frantziaren aurka
Konbentzioak traizioa leporatuta exekutatu zuten Luis XVI.a. Horri erantzuteko, Europako potentziek Lehen Koalizioa eratu eta gerra deklaratu zioten Frantziari -
1793ko konstituzio demokratikoa
Menditarrek Konstituzio demokratikoa onartu zuten, herriaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zituena. Robespierrek botere guztiak bereganatu eta diktadura ezarri zuen. -
Luis XVIren exekuzioa
Konbentzioak traizioa leporatuta auzipetu eta exekutatu zuen Luis XVI gillotinan urtarrillaren 21ean. -
Robespierren exekuzioa
Robespierren diktaduraren bukaeran, apurka-apurka boterea galduz joan zen. Azkenean, iraultzaile moderatuek atxilotu eta gillotinara bidali zituzten Robespierre eta haren jarraitzaileak. -
Izualdia
Robespierren diktadura zela eta, Izualdia ezarri zen, mehatxu militarrari eta barneko iraultzakontrako mugimenduei aurre egiteko premia aitzakia bezala hartuta. -
19795eko konstituzioa
Beste diktadura bat ez ezartzearren, 1795ean konstituzio berria onartu zen. Bertan nazioaren subiranotasuna, errolda-sufragioa eta botere-banaketa aintzatesten ziren. -
Period: to
Direktorioa
Beste diktadura bat ez ezartzearren, gobernu moderatu bat eratu zen. Botere legegilea bi ganberaren esku utzi zen, Bostehunen Kontseiluaren eta Zaharren Kontseiluaren esku. Botere betearazlea, berriz, bost kideko Direktorioari eman zitzaion. -
Brumaireko estatu kolpea
Napoleonek, burgesiaren babesarekin, Brumaireko Estatu-kolpea eman zuen eta Kontsulatua ezarri zuen. Hiru kontsulak zuten boterea: Napoleon, Ducos eta Sieyès. -
Napoleonen inperioa
Napoleonek enperadore izendatu zuen bere burua. Politika espantsionista ezarri eta etengabe gerran ibili zen beste herrialdeekin. -
Vienako biltzarra
Europako potentzia nagusiek Vienako Biltzarra antolatu zuten, bake iraunkorra bermatzeko eta iraultza gehiago gerta ez zedin.