Euskal dantza

Euskal folklorearen jaiotza

  • 2 BCE

    Estrabon historialariaren euskal dantzaren adierazpenak

    Estrabon historialariaren euskal dantzaren adierazpenak
    Estrabon historialari eta geografo greziarrak, Iberiar penintsulari buruz hitz egiterakoan dantza aipatu zuen, bidaiariek euskal dantzaren deskribapenak eskaintzen zituzten bitartean.
  • Luis XIV Donibane Lohizunera joan zen

    Luis XIV Donibane Lohizunera joan zen
    Tituluan azadu den bezala, Luis XIV Donibane Lohizunera joan zen euskal dantzariak ikusteko asmoz.
  • Luis XIV-ek dantzariak Parisera eraman zituen

    Luis XIV-ek dantzariak Parisera eraman zituen
    Donibane Lohizuneko emanaldia hainbeste gustatu zitzaionez, dantzariak Parisera eramateko erabakia hartu zuen. Hortaz dantzariei bertara joateko deialdia egin zien, dantzaren akademia sortu zenean.
  • Aita Manuel Larramendiren "Corografía de Guipuzcoa"

    Aita  Manuel Larramendiren "Corografía de Guipuzcoa"
    1756 inguruan Aita Manuel Larramendik Gipuzkoako dantzen inguruan hitz egiten duen lehen obra eskainiko digu, "Corografía de Guipuzcoa" deiturikoa. Bertan esukal dantaz deskribatu eta defendatuko du.
  • Aita Mendibururen "Christau Doctrin"

    Aita Mendibururen "Christau Doctrin"
    Aita Mendiburuk zeukan euskal dantza erasotzeko joera berak argitaratuko "Christau Doctrin" obran islatzen da, bertan euskal folklorearen aurkako hainbat adierazpen azaltzen baitira.
  • Aita Larramendik Aita Mendibururen obra zentsuratu

    Aita Larramendik Aita Mendibururen obra zentsuratu
    Lehenago ikusi den bezala, Aita Larramendi euskal folklorearen jarraitzailea zen, haren informazioa zabaltzeaz gain erasoen aurrean defendatzen baitzuen. Hori kontuan hartuta, Aita Mendibururen obra zentsuratu izana ez da batere harritzekoa, haren obrak euskal dantza erasotzen baitzuen.
  • Aita Mendiburuk Aita Larramendiren zentsuraren aurkako idatzia egin

    Aita Mendiburuk Aita Larramendiren zentsuraren aurkako idatzia egin
    Aita Mendiburuk haren "Christau Doctrin"-ari ezarritako zentsuraren aurka zegoenez, Aita Larramendik zentsura honen aurkako idatzi bat egin zuen.
  • Prai Bartolomé Santa Teresaren “Euskal-errijetaco olgueeta ta dantzen neurrizco-gatz-ozpinduba”

    Prai Bartolomé Santa Teresaren “Euskal-errijetaco olgueeta ta dantzen neurrizco-gatz-ozpinduba”
    Ugariak ziren euskal folkloreak jasaten zituen erasoak. Hauen artean Prai Bartolomé Santa Teresak idatzitako obra hau aurkitu dezakegu.
  • Juan Ignacio Iztuetaren “Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia”

    Juan Ignacio Iztuetaren “Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia”
    Lehen aipatutako “Corografía de Guipuzcoa” ordez, batzuek hau hartzen dute euskla folklorearen lehenengo obratzat.
  • Period: to

    Baztertutako musika eta danzten sustapena

    Nazionalismo, nekazaritza gizartearen krisia eta mugimendu erromantikoaren ondoren, alde batera uzten ari ziren musika eta dantza-moldeak sustatu ziren. Euskal Festek haien ospakizunetara egokitu zituzten eta bertan gauzatu ziren.
  • “Anuario de Eusko Folklore” -ren hasiera

    “Anuario de Eusko Folklore” -ren hasiera
    José Miguel de Barandarianek sortu zuen eta bi etapetan banatzen da: Gerra Zibilaren aurrekoa eta Gerra Zibilaren ondorengoa. Izan ere, Gerra Zibilaren ondorioz argitalpenak alde batera utzi behar izan zituzten.
  • Elai-Alai taldearen sorkuntza

    Elai-Alai taldearen sorkuntza
    Segundo Olaeta musikari eta koreografoak talde hau sortu zuen Gernikan.
  • Donostian emandako "Saski Naski" ikuskizuna

    Donostian emandako "Saski Naski" ikuskizuna
    Saski Naskiren sorkuntzatik urtebete pasa ondoren, "Saski Naski" izeneko iksukizuna aurkeztu zuten Donostia. Bertan Orfeoiko kantariak, Orkestra sinfonikoak, eta Donostiako, Berrizko, Izpurako eta Atharratzeko dantzariak parte hartu zuten.
  • "Txistulari" aldizkariaren lehen alea

    "Txistulari" aldizkariaren lehen alea
    Urte honetan "Txitulari" aldizkariaren lehen alea argitaratu zen. Hala ere, azpimarratzekoa da 1955 urtean euskal dantza zehazki aztertzen duten alea argitaratu zela.
  • Saski Naski taldea

    Saski Naski taldea
    Saski Naski taldea izan zen 30.urtean euskal folklorearen inguruan ikertu zuten aitzindaria.
  • Euskal folklorearen gerra

    Gerra kulturaren eta komunikazioaren eremuetan egiteko asmoa zuen Eusko Jaurlaritzak. Hortaz, euskal kantari, sortzaile, musikari, eta dantza taldeak bildu zituen. Eresoinka eta Ela-Alai taldeak izan ziren galtzaileak.
  • Euskal kulturaren susperraldia

    Euskal kulturaren susperraldia
    Jorge Oteizari esker euskal kulturaren susperraldia egon zen. Izan ere, Oteizak bultzatutako Arte Garaikidearen Euskal Eskolak prozesu honetarako ezinbesteko tresna bihurtu zen. Euskal dantzaren eboluzioan lagunduko duen beste taldea Argia izango da.
  • Iraultza dantzan

    Iraultza dantzan
    Argia taldeak dantzan iraultza eragin zuen, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritza teorikoa eta koreografikoa, eta Marian Arregiren musikagidaritzak eta jantzien diseinuak jarraitzen baitzituzten.
  • “Dantzari” aldizkariaren sorrera

    “Dantzari” aldizkariaren sorrera
    1968ra arte iraun zuen eta hiru hilabetero argitaratzen zen. Hala ere, aldizkari honen garrantzia azpimarratu beharra dago; honi esker euskal dantzaren inguruko ikasketak areagotu baitziren.
  • “Cuadernos de la Etnología y Etnograma de Navarra”-ren lehen alea

    “Cuadernos de la Etnología y Etnograma de Navarra”-ren lehen alea
    Gizarte zientzia eta antropologian oinarritutako aldizkariak urte honetan hasiko du haren ibilbidea. Beste gaien artean euskal dantzen informazioa landuko da.
  • Zortziko ikuskizuna

    Zortziko ikuskizuna
    Frantziako Confolens herrian nazioarteko folklore-jaialdian 200 dantzari eta musikari bildu ziren Henri Coursaget zuzendariaren eskaeraz Zortziko ikuskizunean parte hartzeko. Haren arrakasta hain handia izan zen hurrengo hiru urteetan Euskal Herriko pilotalekuetan eta antzokietan ikuskizuna errepikatuko zela.