26. jarduera

By Alayii
  • 10,000 BCE

    Izturitzeko haitzuloa

    Izturitzeko haitzuloa
    Lehen garaietan eguraldi hotzetik babesteko haitzuloetan bizi izaten ziren gizakiak.
    K.a. 80.000tik 10.000ra urte arteko aroan han bizi izan zirela uste dute adituek. Labar-pinturak utzi zituzten, eta tresna eta tamaina txikiko artelan ugari ere bai.
  • 2975 BCE

    Neolitoko etxola

    Neolitoko etxola
    Hegoaldeko lurraldeetako etxebizitza sendoetan bizitzen hasi ziren, ibiltari izateari utzita.
    Lehenbiziko herriak eta hiriak Ekialde Hurbilean sortu ziren K.a. 6000. urte inguruan. Herrixkak handituz joan ahala, hiri bilakatu ziren. Herri bat eraikitzeko gizakiak talde handi samarretan bildu zirenean, lanaren banaketa eta espezializazioa sortu ziren.
  • 1200 BCE

    Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)

    Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
    Ilarritako harrespilak edo Okabeko harrespilak Okabe mendiaren magalean (Lekunberri, Nafarroa Beherea) kokaturik dauden harrespilak dira. Burdin Aroan daude dataturik eta inguruan hogei bat aurki daitezke. 1956ko abenduaren 19an monumentu historiko izendatu zuten. Menhirrak biribilean ezarrita eraikitzen zuten monumentu megalitikoa.
  • 725 BCE

    La Hoyako herrixka

    La Hoyako herrixka
    La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia, eta Euskadiko Ondarearen [oh 1] Guardia udal-barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora, lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan. Ezaguna da ondo gorde delako eta bata batean jasan zuen eraso bortitz baten aztarnak gorde direlako bertan.
    Herrietan antolatzen hasi ziren, etxeak harresiz inguratuta.
  • 47 BCE

    Larraganenako hilarria (Gorliz)

    Larraganenako hilarria (Gorliz)
    Gorlizko erdialdean dagoen Larraganena baserrian disko-formako hilarri bat aurkitu zen, gaur arte ezezaguna. Hilarria erdi lurperatuta zegoen jabetza horretako lorategian, eta bizilagunek antzinako eguzki-erlojutzat hartu zuten.
    Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da.
  • 100

    Oiassoko planoa

    Oiassoko planoa
    Oiasso Antzinako Erromaren garaian baskoien portu-hiria edo civitas zen, Bidasoaren bokalean, (Gipuzkoa) kokatua.
    Erromatar Inperioan Hispania iparralderako, eta batez ere Tarraconensis probintziarako, salerosketa eta garraio gune garrantzitsua zen. 1990eko hamarkadan ikerketa arkeologikoek hiriari buruzko ezaguera handitu egin zuten. Erromatarrek itsas-merkataritzan oinarritutako hiri nagusi bat eraiki zuten gaur egungo Irunen.
  • 120

    Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)

    Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
    Hileta erriturik ohikoena errausketa zen, bai bertako jendearen artean, baita erromatarren artean ere. Hildakoak erretzeko ohitura erromatarrak iritsi aurretik zegoen errotuta. Gorpua sutan kiskaltzen zen lehenik eta ondoren errautsak kontu handiz bildu eta zenbait objekturekin batera lurperatu egiten ziren toki berezi batean.
    Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten.
  • Hileta-hatua (La Hoya)

    Hileta-hatua (La Hoya)
    Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten.
  • Arkaiako villa bateko termak

    Arkaiako villa bateko termak
    Hiri nagusietan oso garrantzitsu bihurtu ziren eraikin publikoak: foroak, teatroak, zirkuak, termak… Horrelako eraikinek probintzietako biztanleei Erromaren handitasuna eta edertasuna erakusten zizkieten.
    Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti.
  • Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)

    Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
    Sorginaren Txabola Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da. Álvaro de Gortazarrek eta Carlos Saenz de Tejadak aurkitu zuten 1935ean. 1936an Jose Migel Barandiaranek induskatu zuen; eta 1974an, Juan Maria Apellanizek. Bederatzi harlauzez eta estalkia eratzen duen lauzaz osatua dago.
    Gorpuak ehorzteko monumentu megalitikoa zen.