-
10,000 BCE
Izturitzeko haitzuloa
Izturitze haitzuloa Nafarroa Behereko haitzulo multzo bat dira; Izturitze eta Donamartiri udalerrien artean daude, Arberoan. K.a. 80.000tik 10.000ra urte arteko aroan gizakiak han bizi izan zirela uste dute adituek. Labar-pinturak utzi zituzten, eta tresna eta tamaina txikiko artelan ugari ere bai. 1929an aurkitu zituzten, eta 1953an, monumentu historiko izendatu zituzten.
Lehen garaietan eguraldi hotzetik babesteko haitzuloetan bizi izaten ziren gizakiak. -
5000 BCE
Neolitoko etxola
Hegoaldeko lurraldeetako etxebizitza sendoetan bizitzen hasi ziren, ibiltari izateari utzita. -
2750 BCE
La Hoyako herrixka
. La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia, eta Euskadiko Ondarearen [oh 1] Guardia udal-barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora, lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan.
La Hoyako herrietan antolatzen hasi ziren, etxeak harresiz inguratuta lehen aldiz. -
1975 BCE
Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
Sorginaren Txabola Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da. Bederatzi harlauzez eta estalkia eratzen duen lauzaz osatua dago. Hiru harlauza handik estalkia egiten duen harlauzari eusten diote. Pasabidea bost harlauzez osatua dago. Trikuharria aurkitu zutenean estalkiz egiten duen lauza hirutan zegoen hautsita.
Gorpuak ehorzteko monumentu megalitikoa da. -
1200 BCE
Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
Menhirrak biribilean ezarrita eraikitzen zuten monumentu megalitikoa.
Ilarritako harrespilak edo Okabeko harrespilak Okabe mendiaren magalean (Lekunberri, Nafarroa Beherea) kokaturik dauden harrespilak dira. Burdin Aroan daude dataturik eta inguruan hogei bat aurki daitezke. 1956ko abenduaren 19an monumentu historiko izendatu zuten. Ingurua nekropoli bat dela uste da, eta toponimoak berak (ilarrita = hil + harri) hala adierazten du. -
362 BCE
Hileta-hatua (La Hoya)
Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten. Gertatu zena ezaguna da ondo gorde delako eta bata batean jasan zuen eraso bortitz baten aztarnak gorde direlako bertan. Herriak bere unerik distiratsuenean jasan zuen eraso, sute eta erorketak merkatu egun bateko jarduera bizia "izoztu" zuen, eta egun horretako hondakinak lurperatuta baina osorik egon ziren aurkitu ziren arte[3]. Herrian une horretan zeudenen gorpuen hezurduren aztarna ugari aurkitu dira[4]. -
50 BCE
Larraganenako hilarria (Gorliz)
Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da. -
100
Oiassoko planoa
Erromatarrek itsas-merkataritzan oinarritutako hiri nagusi bat eraiki zuten gaur egungo Irunen.
Oiasso Antzinako Erromaren garaian baskoien portu-hiria edo civitas zen, Bidasoaren bokalean, gaur egungo Irungo hirigunean (Gipuzkoa) kokatua. Erromatar Inperioan Hispania iparralderako, eta batez ere Tarraconensis probintziarako, salerosketa eta garraio gune garrantzitsua zen. -
119
Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten. -
250
Arkaiako villa bateko termak
Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti.