-
LEHEN MIKROSCOPIOA
Lente bat baino
gehiagoko lehen
mikroskopioa 1590ean
sortu zen, eta hura
hobetuz joan ziren
xvii. mendean zehar. -
BIGARREN MICROSCOPIOA
Geroago, 1610ean,
Galileo Galileik
teleskopioaren
lenteak hobetu zituen,
eta mikroskopio bat ere
sortu zuen, jadanik beste
norbaitek asmatua zuela
jakin gabe. -
HIRUGARREN MICROSCOPIOA
1665ean,
Robert Hooke
zientzialariak artelazki-xafla
fin bati behatu zion, eta
zelula
terminoa proposatu zuen. -
LAUGARREN MIKROSKOPIOA
1674an,
Anton van
Leeuwenhoekek
mikroskopio
sinple bat sortu zuen: lente
bakarra zeukan, baina behatutako
irudia 200 aldiz handitzeko balio
zuen. Hainbat izaki bizidun
mikroskopiko aurkitu zituen, eta
animakulu
(animalia txiki) deitu
zien. -
Matthias Schleiden
1838an, Matthias Schleiden zientzialari alemaniarrak mikroskopioan landareak aztertu zituen eta zelulez osatuta zeudela ondorioztatu zuen. -
Theodor Schwann
Landare-zelula deskribatu zuen eta zelularen teoria bat proposatu zuen, ziur zegoela landareen anatomia eta hazkuntzarako gakoa zela. -
Rudolf Virchow
1858an, Rudolf Virchow-ek teoria zelularreko bigarren printzipiotzat har daitekeena ezarri zuen: “Zelula bakoitza aurrez zegoen beste zelula batetik dator azken honen zatiketaz” (omnis cellula e cellula). Printzipio horretan oinarrituta, zelula izaki bizidun guztien jatorri-unitatetzat hartzen da. -
santiago ramon y cajal
Santiago Ramón y Cajal mediku eta zientzialari espainiarra izan zen, histologian eta anatomia patologikoan espezializatua. 1906an Medikuntzako Nobel saria Camillo Golgirekin partekatu zuen "nerbio-sistemaren egiturari buruz egindako lana aitortzeko".