H

ordenagailua

By itsasne
  • teleskopioa

    teleskopioa
    Teleskopioa astroak ikusteko erabiltzen den tresna da. Normalean, instrumentu optikoak dira. Lurrean nahiz espazioan kokatuta egon daitezke.
    Lehen, teleskopioetan irudien fokalizazioa lente-sistemen bidez egiten zen; geroagokoetan, ispiluez baliatu ziren.Teleskopio optiko horiek guztiek argia jasotzen dute;
    Lehenbiziko teleskopio optikoen artean Galileo izenekoak zeuden, astronomo italiarrak eginikoen arabera moldatuak; tresna horiek hodi batean ezarritako bi lentez osatuak ziren. 1610. urteare
  • kalkulagailua

    kalkulagailua
    Kalkulagailua da kalkulu aritmetikoak era mekanikoan edo elektronikoan ebazten dituen makina. Matematiketan asko erabiltzen da. Funtzio ezberdinak ditu, biderkatzea, zatitzea, gehitzea, kentzea, erro karratuak kalkulatzea... Gehienetan zatiketa edo biderketa zailak egiteko erabiltzen da. Lehenengo kalkulagailua paskalina izan zen. Gaur egun edonon daude kalkulagailuak: erlojuetan, interneten...
  • arkatza

    arkatza
    Arkatza paperean idatzi edo marrazteko erabiltzen diren tresnetako bat da. Grafito eta buztinezko ziri bat izaten du barrualdean, gehienetan zurezko estalkiarekin. Arkatzarekin idatzitakoa erraz ezaba daiteke ezabagoma erabiliz.
    Egun oraindik sarri erabiltzen bada ere, bolalumak hartu du haren tokia neurri handi batean.
  • telegrafoa

    telegrafoa
    Telegrafo elektrikoa zeinu elektrikoak erabiltzen duen telegrafoa da. Urruti dagoen jendearekin komunikatzeko lehen gailu elektrikoa izan zen.
    Telegrafoa, kode berezi batekin erabiltzen zen. Morsek berak asmatu zuen kode batean. Kode hau, puntu eta lerroetan zetzan. Latindar alfabetoko hizki bakoitza eta 0tik 9rako zenbakiak errepresentatzen ziren lerro eta puntu horien bidez. Kode honek, bere asmatzailearen izena hartu zuen: Morse kodea
  • trena

    trena
    Trena ibilgailu-sorta elkarri lotua da, bere mugimendurako bereziki prestatutako trenbide izeneko egituraren gainetik higitzen dena. Ibilgailuetako bakoitzari bagoi deritzo. Merkataritzako ondasunak edo bidaiariak alde batetik bestera garraiatzeko erabiltzen da. Trenbidea normalean bi errail paraleloz osaturik dago, baina zenbait kasutan errail bakarreko bidea izan daiteke edo trena lebitazio magnetikoz mugi daiteke azpiko egitura ukitu gabe.
  • idazmakina

    idazmakina
    Idazmakina letra-moldeak euskarri batean, normalean paperean, inprimatzen dituen gailu mekaniko edo elektromekanikoa da. Idazmakinak giltza bat du letra bakoitzeko, eta hura sakatzean letra euskarrian markatuta geratzen da. 1860ko hamarkadan asmatua izan ondoren, idazmakina ezinbesteko tresna bihurtu zen edozein testu idazteko.
  • bonbilla

    bonbilla
    Bonbilla goritasunaren bidez argia sortzen duen gailu bat da. Argia harizpi metaliko bat berotuz sortzen da korronte elektrikoa harizpitik igarotzean, Joule efektua dela-eta.
    Argiontzi asmatzea Edisoni eransten zaio, argiontziren garapenera lagunduz 1879-ko urriaren 21ean erabilgarri eta bideragarri bonbilla batek, 48 ordu jarraian argitu zuena, sortuz.
  • ordenagailua

    ordenagailua
    Ordenagailu edo konputagailu bat programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den gailu elektronikoa da.
    Ordenagailua helburu orokorreko makina automatikoa da, era askotako kalkulu edo eginkizunak burutu ditzake eta. Moldagarria da hainbat lanetarako. Nahi ditugun emaitzak lortuko dituen programa idazteko gauza bagara, gero konputagailuak automatikoki erabiliko du programa hori, inoren laguntzarik gabe eta nahi beste aldiz.
  • velcro

    velcro
    Velcro lotura-sistema malgua da, bereziki arropetan erabiltzen dena eta elkarri ondo itsasten diren irazki desberdineko bi ehun-zuntzez osatua.
    Materiala 1948an George de Mestral ingeniari suitzarrak asmatu eta handik aurrera ezagutarazi eta jantzi askok erabiltzen dute.
  • iphone

    iphone
    iPhone-a Apple konpainiak disenaitu eta saltzen duen multimedia edukiak erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko prestatuta dagoen telefono mugikorra da.
    Bere funtzioen artean daude argazkiak ateratzea, musika eta bideoa erreproduzitzea eta testu mezuak igorri eta jasotzea. Baita ere Internet zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola, e-posta, web nabigatzailea eta Wi-Fi konexioa.