Asmakariak MaiderT

By MaiderT
  • Jan 31, 1200

    Haize parpaila

    Haize parpaila
    Haize parpaila edo kometa paper edo ehunez estalitako armazoi arin batez egiten den jostailua da, lurretik soka luze batez eutsirik haizean hegan eginarazten zaiona.
  • Elektroimana

    Elektroimana
    Elektroimana korronte elektriko batek artifizialki imandutako burdina gozozko pieza da. Korrontea kentzen zaion orduko, galdu egiten du burdinak iman-egoera.
    Elektroimanak ferra-itxura izaten du maiz, eta hari eroaleak dauzka inguruan, mataza baten gisa bildurik. Korrontea mataza horretatik igarotzen denean imantzen da burdinaren muina.
  • Txiklea

    Txiklea
    Gomagoxoa, xingoma edo txiklea mastekatzen den gozokia da, ahoaz puztuz, puxika bat egiteko erabilia. Zapore askotakoak daude, baina arruntena arrosa koloreko marrubizkoa da.Lehena 1855ean Vincent Geoffrion Hughesek sortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetan.
  • Elektrzitatea

    Elektrzitatea
    Fonografoa lehenengo gailu soinua grabatu eta erreproduzitu gai izan zena. Thomas Alva Edisonek 1877-ko azaroaren 17-an bere lehenengo fonograforen berri eman zuen.
    Fonografoa grabazio sistema mekaniko-analogiko batek erabiltzen du. Sistema honetan, uhin soinudunak bibrazio mekanika bihurtzen dira transduktore akustiko-mekaniko baten bidez. Bibrazio hauek, ziri baten bitartez, ildo helikoidal bat fonografoko zilindro gainean lantzen dute. Soinua erreproduzitzeko prozesu alderantzikatzen da.
  • Argazki makina

    Argazki makina
    Kamera bat irudiak atzemateko gailua da, hauek gorde, transmititu edo biak egiten dituena.Irudi hauek finkoak (argazkiak) edo mugikorrak (bideoak edo filmak) izan daitezke. Argazkiak hartzen dituen kamerari argazki-kamera edo argazki-makina deritzo. Kamera hitza camera obscura ("gela iluna") latinezko esapidetik dator, irudiak proiektatzeko mekanismo goiztiarra zena. Egungo kamerak camera obscura honetatik garatu dira.
  • Erloju elektrikoa

    Erloju elektrikoa
    1940an erloju elektrikoa asmatu zen, pila elektrikoz zebilena, eta ondoren erloju elektronikoa agertu zen; zehaztasun handikoa da, kuartzozko kristalak erabiltzen baititu denbora-zati erregularrak neurtzeko.
  • Velcro

    Velcro
    Velcro lotura-sistema malgua da, bereziki arropetan erabiltzen dena eta elkarri ondo itsasten diren irazki desberdineko bi ehun-zuntzez osatua[1]. Izena frantsesezko velours (belusa) eta crochet (kakoa) hitzen lotura da. Velcro marka erregistratua da.
    Materiala 1948an George de Mestral ingeniari suitzarrak asmatu eta handik aurrera ezagutarazi eta jantzi askok erabiltzen dute.
  • Ekografia

    Ekografia
    Ekografia gorputz-atalak ultrasoinu bidez aztertzean oinarritzen den teknika da, bai eta teknika horren bidez lortutako irudia ere.
    Ultrasoinuak jaurtitzen zaizkio aztertu nahi den gorputz-atalari; ultrasoinuk gorputza jo ondoren, uhin horien oihartzuna itzultzen da. Oihartzun horiek uhinek jo duten gorputz-atalaren egituren eta organoen araberakoak dira. Uhinak osziloskopio batean jasotzen eta adierazten dira
  • Ordenagailua

    Ordenagailua
    Ordenagailu edo konputagailu bat programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den gailu elektronikoa da.Steve Wozniak asmatu zuena 1976an.
    Ordenagailua tresna digital eta elektronikoa da, bere osagaiak digitalak direlako eta erabil dezakeen informazioak diskretua edo kuantifikagarria izan behar direlako (zenbakiak, testua, irudiak, bideoa edo soinua...)
  • Fideo

    Fideo
    Fideoa edo ziriola hari itxura duen gari irinezko orea da.