-
May 27, 1267
Erlojua
Erlojua denbora neurtzeko gizakiak asmatutako tresna da. Aspalditik erabiltzen badira ere, euren zehaztasuna hobetzen joan da, azken ... -
Mar 7, 1564
Arkatza
Arkatza paper ean idatzi edo marrazteko erabiltzen diren tresnetako bat da. Grafito eta buztin ezko ziri bat izaten du barrualdean, ... -
Pizarra
Arbela oso erabilia da eraikuntzan, batez ere teilaren ordezko gisa. XVIII eta XIX. mendetan arbela ikasgelako arbela moduan erabiltzen zen. -
Trena
Trena ibilgailu-sorta elkarri lotua da, bere mugimendurako bereziki prestatutako trenbide izeneko egituraren gainetik higitzen dena. Ibilgailuetako bakoitzari bagoi deritzo. Merkataritzako ondasunak edo bidaiariak alde batetik bestera garraiatzeko erabiltzen da. Trenbidea normalean bi errail paraleloz osaturik dago, baina zenbait kasutan errail bakarreko bidea izan daiteke edo trena lebitazio magnetikoz mugi daiteke azpiko egitura ukitu gabe. -
Bobilla
Bonbilla goritasunaren bidez argia sortzen duen gailu bat da. Argia harizpi metaliko bat berotuz sortzen da korronte elektrikoa harizpitik igarotzean, Joule efektua dela-eta. Gaur egungoak ez dira erabat eraginkorrak, erabiltzen duten elektrizitatetik %90a bero bihurtzen dute. -
Txiklea
Gomagoxoa, xingoma edo txiklea mastekatzen den gozokia da, ahoaz puztuz, puxika bat egiteko erabilia. Zapore askotakoak daude, baina arruntena arrosa koloreko marrubizkoa da. Lehena 1855ean Vincent Geoffrion Hughesek sortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetan. Hala ere, itsaskorregia zenez, hainbat saiakera egin arren, ezin izan zuen merkaturatzeko modukorik paratu. Enpresak 1908an porrot egin zion eta handik hiru urtera txiklea saltzen ahalegindu bazen ere, ez zuen arrakastarik izan. 1924an, ordea -
Kotxea
Automobila, autoa edo beribila gurpildun motorezko ibilgailua da, bidaiariak garraiatzeko erabiltzen dena eta bere motor propioa duena. Definizio gehienetan esan ohi da automobilak nagusiki errepideetan higitzeko direla, batetik zortzi pertsona artera garraia ditzaketela, normalean lau gurpil dituztela eta batez ere pertsonak (ez ondasunak) garraiatzeko sortuak direla. Hala ere, terminoa ez da oso zehatza, zeregin berak egiteko erabiltzen diren ibilgailu-mota asko baitaude. -
Ordenagailua
Ordenagailua helburu orokorreko makina automatikoa da, era askotako kalkulu edo eginkizunak burutu ditzake eta. Moldagarria da hainbat lanetarako. Nahi ditugun emaitzak lortuko dituen programa idazteko gauza bagara, gero konputagailuak automatikoki erabiliko du programa hori, inoren laguntzarik gabe eta nahi beste aldiz. -
Ordenagailukon Arratoiak
Sagua ordenagailuarentzako periferiko bat da, sarrera kontrol eta datuen gailua izanik. Eskuaren mugimendua ordenagailuari bidaltzeko gai da, ordenagailuak pantailaratzeko. Sistema desberdinak daude:gomazko boladunak, izpi infragorriekin eta laserrarekin funtzionatzen duten sagu berrienak.
Normalean bi edo hiru botoi izaten ditu (eskuinekoa-erdikoa-ezkerrekoa), ekintza ezberdinak burutu ahal izateko. -
Papera
Papera material fin bat da, gehienbat bertan idazteko, inprimatzeko edo zerbait biltzeko erabiltzen dena. Elkar gurutzaturik dauden landare zuntzek eratzen dute, zelulosak batez ere, bai fisikoki eta bai kimikoki, hidrogeno zubiak direla eta. Ts'ai Lunek asmatu zuela uste da k.a. 105 urtean. Izena papirotik datorkio.