-
105
Papera
Papera material fin bat da, gehienbat bertan idazteko, inprimatzeko edo zerbait biltzeko erabiltzen dena. Elkar gurutzaturik dauden landare zuntzek eratzen dute, zelulosak batez ere, bai fisikoki eta bai kimikoki, hidrogeno zubiak direla eta. Ts'ai Lunek asmatu zuela uste da k.a. 105 urtean. Izena papirotik datorkio, horrela deitzen baitzen paperaren Egiptoko aitzindari bat, bere izen berbera daramaten landaren batzuen zuntzekin sortua. -
Ordenagailua
Ordenagailu edo konputagailu bat programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den gailu elektronikoa da. Ordenagailua tresna digital eta elektronikoa da, bere osagaiak digitalak direlako eta erabil dezakeen informazioak diskretua edo kuantifikagarria izan behar direlako (zenbakiak, testua, irudiak, bideoa edo soinua...) -
bizikleta
Bi edo hiru gurpil aduzkan ibilgailua da, pedalei eragin da mugitzen dena.Bizikleta duela 200 urte inguru asmatu zuen Sirrak Frantsesak 1800.urtean. Jostailu bezala zen,bi gurpildun zurezko zaldiko baten antzekoa zen.Geroago 1816an Karl von Draisek jarlekua eta eskulekua erantsi zion bizikletari.1860an Pierre Michaux-ek pedalak jarri zizkion eta 1880an arraste-katea ere jarri zion eta horrela hobetzen joan zen bizikleta. -
Txiklea
Txiklea mastekatzen den gozokia da, eta ahoarekin puztuz, puxika bat egiteko erabiltzen dena. Zapore askotako txikleak daude. 1855ean, Vincent Geoffrion Hughesek lehenengo txiklea asmatu zuen,Ameriketako Estatu Batuetan. Hasieran sortu zuen txiklea, itsaskorregia zen, eta hainbat saiakera egin bazituen ere, ez zuen lortu gai izango zen produktua sortzea. Bere enpresak 1908an porrot egin zuen, eta hiru urte beranduago txiklea merkatuan saltzen saiatu arren, ez zuen arrakastarik izan. 1871ko otsai -
Irratia
Asmakuntza garrantzitsuak -Inprenta: 1040an Bi Shengek asmatu zuen Txinan. Testu eta irudiak paperaren gainea birsortzeko erabiltzen den makina da. Tinta metal zatien gainean jartzen da, tipo izenekoak eta paperera igarotzen dira presioa dela eta. -Irratia:Guglielmo Marconi jotzen da irratiaren asmatzailetzat. Hala ere, James Clark Maxwell eta Heinrich Rudolf Hertz izan ziren oinarriak ipini zituztenak elektromagnetismoa zelan zen erakutsiz, irratibidea sortu aurrez.Asmakuntza honekin berri -
zinema
1852an marrazki bizidunak ordezkatzen hasi ziren argazkiak. 1877an, Eadweard Muybridge argazkilariak zaldi baten lasterra filmatu zuen. Thomas Alva Edisonek jarri zuen lehen estudioa, 1890ean. Lehen kamera ere berak patentatu zuen: kinetoskopioa; baina, antza, William K.L. Dickson zen asmatzailea. Lumiere anaiek zinematografoa merkaturatu zuten 1895ean, Frantzian, kamera proiektorea. -
telebizta
Paul Nipkow ikasle alemaniarrak garatu eta patentatu zuen lehen telebista sistema elektromekanikoa, 1884an. . Eskoziako John Logie Bairdek irudia ikustea erdietsi zuen, 1925ean. 1928an Bairden enpresak Londres eta New York arteko telebista seinalea lortu zuen. Lehen emanaldi publikoak BBCk egin zituen Erresuma Batuan, 1927an, eta CBS eta NBCk -
x ispiak
Kasualitatez deskubritu zituen X izpiak Wilhelm Conrad Roentgen fisikariak, 1895ean. Bere eskuko hezurrak ikustea lortu zuten, izpi katodikoak aztertzen ari zirela. Erradiazio ikusezin baina indartsua zen, eta izpiek metalak ere zeharkatzen zituen. Hamarkada askoan modu kaotikoan egin ziren erradiografiak, eta askok erradiazioaren ondorio kaltegarriak jasan behar izan zituzten. 1901ean hasi ziren neurriak hartzen. Urte horretan, Fisikako Nobel Saria irabazi zuen Roentgenek. -
Hegzkina
Hegazkina 1903 asmatu zen, Wriht anaiek asma tu zutenHegazkina bidaiak egiteko balio du. Hegazkineko lehen bidaia 1928 egin zen Wright anaiak egin zituzten motor txiki batekin eta taulekin egindako hegazkina zen. 28 urte pasata hegazkin hobeak asmatu ziren txapaz egindakoak merkataritzarako oso baliagarriak.Egilea: Sergio -
Microuin labea
Mikrouhin labea asmakuntza berri samarra da. Percy Le Baron estatubatuarrak patentatu zuen, 1945ean. Raytheon enpresak garatu eta merkaturatu zuen. Handia eta pisutsua zenez, ospitaleetan eta jangela militarretan izan zen erabilia. Etxerako lehen mikrouhin labeak 1967an egin zituzten, AEBetan. Egun, gure sukaldeetan ez dira falta izaten. -
internet
1969an Arpanet sortu zen, lau unibertsitate lotzen zituen lehen konputagailu sarea. Interneten oinarria. Ondoren html hizkera sortu zuten, eta World Wide Web protokoloa. Lehen zerbitzaria 1990koa da. -
CD
Borobilak eta txapalak dira, eta ia ez dute pisurik . Biniloa eta kasetak zaharkituta geratu ziren disko konpaktuak agertu zirenean. James T. Russell fisikariak asmatu zuen CDa, 1970. urtean. Philips eta Sony enpresek merkaturatu zuten. Orain, CDa ere galtzeko bidean dagoela diote. Beste formatu digital batzuek ari dira gailentzen, gero eta txikiagoak, Mexikoko ikasle batek 1990ean sortutako MP3aren ondorengoak: Ipoda, esaterako.