Eugène delacroix   la liberté guidant le peuple

Frantziako Iraultzaren etapak - Marina Carrasco 4.B

  • Bastillari erasoa

    Bastillari erasoa
    Parisko herritarrek Bastilla izeneko Erdi Aroko gotorlekuari eraso egin zioten, eraikin hura absolutismoaren ikur bihurtu baitzen, eta preso politikoak baitzeuden hor, giltzapean
  • Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena

    Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena
    Asanblea Konstituziogileak eskubide feudalak abolitu zituen, dekretu bidez, eta egun batzuk geroago, Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena onartu zuen. Adierazpen horretan, hauek aitortu eta bermatu ziren: norbanakoen askatasuna, legearen aurreko berdintasuna eta jabego-eskubidea. Dekretu horiek biek ekarri zituzten absolutismoaren amaiera eta ¡raultza liberalaren garaipena
  • Konstituzioa

    Konstituzioa
    Konstituzio horrek subiranotasun nazionala eta herritarren funtsezko eskubideak aitortu zituen. Monarkia parlamentarioa ezarri zen gobernu era gisa, eta botere-banaketa ezarri zen. Horrela bada, erregeak botere judiziala zuen eta legeei betoa jartzeko eskubidea zuen. Botere legegilea Asanblearen esku jarri zen, eta errolda-sufragioa ezarri zen Asanblea aukeratzeko
  • Errepubllkaren Aldarrikapena

    Errepubllkaren Aldarrikapena
    Paristarrek Tullerietako jauregiari eraso egin zioten, hura baitzen errege-erreginen egoitza. Asanbleak monarka kargutik kendu zuen, hauteskundeak egin ziren eta Konbentzio Nazionala deritzona sortu zen. Konbentzioak monarkia abolitu zuen, eta Errepublika aldarrikatu. Giro horrek bide eman zion erradikaltasun eta herritarren partaidetza handiagoko Iraultzaren etapa bati
  • Luls XVI.aren exekuzioa

    Luls XVI.aren exekuzioa
    Luis XVLa abuztuaren 10eko matxinadan atxilotu zuten. Gero, Konbentzio Nazionalak epaitu egin zuen eta gol-traizioaren erruduntzat jo zuen. Gillotinan exekutatu zuten. Hura hiltzeaz batera, amaitu egin zen monarkia absolutistaren aroa Frantzian
  • Konstituzioa II

    Konstituzioa II
    Frantziako lehen konstituzio errepublikanoa izan zen. Herriaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zituen. Hortik gutxira, Robespierrek bere gain hartu zuen botere guztia eta diktadura bat ezarri zuen, baita Izualdia deritzon erregimena ere
  • Robespierre boteretik kentzea

    Robespierre boteretik kentzea
    Konbentzioaren aginduz, Robespierre eta haren hurbilekoak atxilotu zituzten, eta gillotinan exekutatu, aldez aurretik epaiketarik egin gabe
  • Konstituzlo berria

    Beste diktadura bat ez ezartzearren, gobernu moderatu bat eratu zen. Gobernu hark 1795eko Konstituzioa onartu zuen. Konstituzio hartan, nazioaren subiranotasuna, errolda sufragioa eta botere-banaketa aintzatesten ziren. Botere legegilea bi ganberaren esku utzi zen, Bostehunen Kontseiluaren eta Zaharren Kontseiluaren esku, hain zuen. Botere betearazlea, berriz, bost kideko Direktorio bati eman zitzaion
  • Babeuf atxilotzea

    Direktorioaren gobernua kentzen saiatu zen Babeuf, eta berdintasunezko gizarte bat ezartzen salatu zen «Berdinen konspirazioa» izeneko amarruan. Haren azpikeriak ez
    duen arrakastarik izan eta, horrenbestez, atxilotu eta exekutatu egin zuten
  • Erregezaleen aurkako errepresioa

    Erregezaleen aurkako errepresioa
    Erregezaleak Borboien dinastia berrezartzen saiatu ziren. Matxinada hura, Napoleon Bonapartek, Parisko soldaduen buruak, ito zuen. Ekintza hark ospetsu egin zuen
  • Napoleonen estatu-kolpea

    Napoleonen estatu-kolpea
    Napoleonek, burgesiaren babesarekin, estatu-kolpe bat eman zuen, eta Kontsulatua ezarri zuen. Hiru ziren boterea zuten kontsulak: Napoleon, Ducos eta Sieyés