Aro Modernoa

  • 16

    Errenazimendua

    Errenazimendua Florentzian eta Italiako beste hiri batzuetan sortu zen, XV. mendean. Gerora, XVI. mendean, Europa osora zabaldu zen. Michelangelo, Rafael eta Leonardo da
    Vinci artistak nabarmendu ziren mugimendu horretan. Erdi Aroan ez zitzaion iraganari askorik begiratzen, baina artista errenazentistek arte grekoa eta erromatarrera jo zuten berriro ere, beren lanetara edertasun klasikoaren ideala ekarri eta hura irudikatzen
    saiatzeko. Horrenbestez, berriro loratu ziren Europan.
  • 17

    Krisia XVII mendea

    Filipe Ii.a hil ondoren, Monarkia Hispanikoak krisi ekonomiko, politiko eta sozial larri bat izan zuen. Besteak beste, honako arrazoi hauek sortu zuten krisialdia: Biztanleria galera
    Gerrek, izurriteek, amerikarako emigrazioak eta uzta urriek nabarmen murriztu zuten biztanle kopurua. Pobretzea
    Uzta urriek eta amerikatik zetozen aberastasunen murrizketak pobretu egin zuten herria. Europan galdutako lurraldeak
    Hogeita Hamar Urteko Gerraren ondoren, Europan nagusi izateari utzi zion Monarkiari.
  • 17

    Urrezko mendean

    Urrezko Mendea XVI. mendearen bigarren erdialdean abiatu zen, eta ia XVII. mende osoa hartu zuen. Kultura loratu zen aldi horretan, eta bereziki, literatura eta arteak. "LITERATURA"
    Literaturak ale ederrak eman zituen. Miguel de Cervantes idazleak "El Quijote" idatzi zuen. XVII. mende hasierako idazle sonatuenetako bat izan zen. Garai hartan nabarmendu ziren,era berean, Calderón del Barca, Quevedo Eta Lope de Vega. Estilo barrokoa garatu zuten, idazkera pesimista, sarkastiko eta trinkoa.
  • 18

    Despotismo ilustratua

    XVIII. mendean abiatutako mugimendu politiko bat izan zen depotismo ilustratua, eta mende horren bigarren erdialdean izan zuen indar handien. Gobernatzeko modu hori absolutismoa eta ilustrazioaren ideia berriak uztartzen ahalegindu zen, hau da, monarkiaren interesak eta monarkiak gobernatutako pertsonen ongizatea bateratzen. Hau esan nahi du despota hitzak: "Botere handia izan eta legeei jaramonik egin gabe gobernatzen duen subiranoa".
  • 1469

    Errege erregina katolikoak.

    Europarrek erruz ekarri zuten urrea eta zilarra kontinete berritik eta horrek garaiko merkataritza trukeak bizkortu zituen. Ordura arte ezezagun ziren landareak eta produktuak iritsi ziren Amerikatik, hala nola patata, tomatea, kafea eta kakaoa. Merkataritzak aberastu egin zituen burgesak, eta hiriak handitu eta garatu egin ziren. Erdi aroaren amaieran, bost erresuma hauek zeuden Iberiar penintsulan:Nafarroa, Portugal, Granada, Aragoi eta Gaztela.
  • 1492

    Europarrek mundu berrien bila.

    Esplorazioa bilaketa edo bidaiatze jarduera da, herri edo leku ezezagunak ezagutzeko. Esaterako, espazioaren esplorazioa, mineralen edo petrolioaren bilaketa. Informazio bilaketari ere aplikatzen zaio. Gizateriaren jatorritik esplorazioa izan arren, gailurra esplorazioaren Aroan lortu zuen, Europako marinelek mundu osoan zehar bidaiatu baitzuten lurralde, kultura eta erlijio berrien bila.
  • 1516

    Monarkia hispanikoa

    Karlos I.a Errege-Erregina Katolikoen biloba Karlos I.a oinorde gisa iritsi zen Espainiara, eta errege izan zen 1516. Urtetik 1556. urtera. Aldi berean, Karlos V.a izan zen, Germaniako Erromatar Inperio Santukoa, 1520. urtetik 1558. urtera. Austriako artxiduke Filipe Ederraren eta Gaztelako Joana Eroaren seme izan zen. Belgikako Gante hirian jaio zen. Karlos I.ak herri herri maxinada asko izan zituen, atzerrian sortua zelako eta presio ekonomiko handia eragiten zuelako.