-
1469
Errege-erregina katolikoak
Beren erresumak herentzian hartu eta bi koroak batu zituzten. Bost erresuma hauek Iberiar Penintsulan zeuden: Nafarroa, Portugal, Granada, Aragoi eta Gaztela. -
1492
Europarrek kontinente berriak aurkitu
Kolonek mendebalderantz joatea proposatu zuen. Karibe itsasoko uhartea aurkitu zituzten, ondoren, kontinentea esploratu zuten. -
1500
Urrezko mendea
Arteetan, eskultura, arkitektura eta pintura loratu ziren. Urrezko mendea XVl. mendearen bigarren erdialdean abiatu zen, eta ia XVll. mendea osoa hartu zuen. -
1500
Errenazimendua
Florentzian eta Italiako beste hiri batzuetan sortu zen. Artistek ideia humanistak bereganatu zituzten eta ideia horiek bultzatuta, gizakia izan zen artisten lanen, kulturaren eta zientziaren protagonista. XV. mendean, Europa osora zabaldu zen. -
1516
Monarkia Hispanikoa
Errege-erregina katolikoen biloba Karlos l.a oinorde gisa iritsi zen Espainara, eta errege izan zen 1516. urtetik 1556. urtera. Austriako artxiduke Filipe Ederraren eta Gaztelako Joana Eroaren seme izan zen. Belgikako Gante hirian jaio zen. Karlos l.ak herri matxinada asko izan zituen, atzerrian sortua zelako eta presio ekonomiko handia eragiten zuelako. -
Krisia XVll. mendean
Filipe ll.a hil ondoren, Monarkia Hispanikoak krisi ekonomiko, politiko eta sozial larri bat izan zuen. Errege balido zeritzen konfiantzazko nobleen esku utzi zuten gobernatzeko lana. -
Despotismo ilustratua
Hau esan nahi du despota hitzak: "Botere handia izan eta legeei jaramonik egin gabe gobernatzen duen subiranoa". Errege absolutista batzuek ideia ilustratuak bereganatu zituzten gizartea eta ekonomia modernizatzeko eta pertsonen bizi baldintzak hobetzeko, baina ez zuten herriaren iritzirik partaidetzarik eta erabakirik aintzat hartzen. "Dena herriarentzat, baina herririk gabe"