26jarduera

  • 10,000 BCE

    Izturitzeko haitzuloa

    Izturitzeko haitzuloa
    K.a. 80.000tik 10.000ra urte arteko aroan gizakiak han bizi izan zirela uste dute adituek. Labar-pinturak utzi zituzten, eta tresna eta tamaina txikiko artelan ugari ere bai.
  • 1975 BCE

    Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)

    Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
    Sorginaren Txabola Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da. Bederatzi harlauzez eta estalkia eratzen duen lauzaz osatua dago. Hiru harlauza handik estalkia egiten duen harlauzari eusten diote. Pasabidea bost harlauzez osatua dago. Trikuharria aurkitu zutenean estalkiz egiten duen lauza hirutan zegoen hautsita.
  • 1195 BCE

    Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)

    Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
    Ilarritako harrespilak edo Okabeko harrespilak Okabe mendiaren magalean (Lekunberri, Nafarroa Beherea) kokaturik dauden harrespilak dira. Burdin Aroan daude dataturik eta inguruan hogei bat aurki daitezke. 1956ko abenduaren 19an monumentu historiko izendatu zuten.
  • 400 BCE

    Hileta-hatua (La Hoya)

    Hileta-hatua (La Hoya)
    La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia, eta Euskadiko OndarearenGuardia udal-barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora, lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan.
  • 50 BCE

    Larraganenako hilarria (Gorliz)

    Larraganenako hilarria (Gorliz)
    Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da.
  • 100

    Oiassoko planoa

    Oiassoko planoa
    Oiasso Antzinako Erromaren garaian baskoien portu-hiria zen, Bidasoaren bokalean, gaur egungo Irungo hirigunean (Gipuzkoa) kokatua eta salerosketa eta garraio gune garrantzitsua zen.
  • 120

    Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)

    Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
    Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten.
  • 218

    Arkaiako villa bateko termak

    Arkaiako villa  bateko termak
    Andre Mariaren Jaiotzaren parrokia-eliza. Erretaula nagusia XVIII. mendekoa da. Catalina de Aberasturi andreak hartu zituen bere gain horren kostuak, 1702an. Atari neoklasikoa du elizak, arku molduradunekin, hiru baoko portada -ateburuekin-, Erdi Aroko bataiarria eta XVIII. mendeko dorrea.
  • La Hoyako herrixka

    La Hoyako herrixka
    La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia, eta Euskadiko Ondarearen Guardia udal-barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora, lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan.
  • Neolitoko etxola

    Neolitoko etxola
    Neolito-Metal Aroko bizileku ohikoena zen. Etxe mota hura eraikitzeko, lehenbizi zorua prestatzen zen, ondoren, bueltan zurezko zutoinak jartzen zituzten, horretarako propio egindako zuloetan eta haiei eutsita gainean lastozko teilatua jartzen zen. Etxola-hondoek oin forma biribila edo biribilkara izaten zuten eta inguruko materialez eraikitzen ziren: lurrez, zurez, harriz, lastoz, etab.