-
IRREDENTISMOA:
Irridentistak eskualde bat bere sorterriarekin elkartzea bilatzen dutenak dira, eskualde hori historikoki herrialde horretakoa zela baina beste estatu baten kontrolpean dagoela argudiatuz. Adibidez, Italiako testuinguruan, irridentistak Trentino, Trieste eta Istria eta Dalmaziako zati batzuk, Austria-Hungariako Inperioaren edo Jugoslaviako Erresumaren kontrolpean zeudenak, Italiara anexionatzearen aldekoak ziren. -
EMPRÉSTITOS DE GUERRA:
Fueron títulos de deuda emitidos por el gobierno para financiar las operaciones militares, en este caso las deudas de la Primera Guerra Mundial. Estos bonos solían tener una tasa de interés menor a la del mercado por lo que solían venderse con apelación emocional, como por ejemplo en Estados Unidos, donde, gracias a la publicidad, comprarlos se consideraba como un acto de patriotismo. -
ESPARTAKISTAK
Liga Espartakista ezkerreko talde politiko erradikala izan zen, Alemanian sortuta 1918-an, Lehen Mundu Gerraren amaieran eta Alemaniako Iraultzaren garaian. Sobietetan oinarritutako gobernu sozialistarantz (langileen kontseiluak) aldaketa iraultzailearen alde borrokatzen zuen. 1918ko Azaroko Iraultzan parte hartu zuten eta paper garrantzitsua bete zuten Alemaniako Alderdi Komunistaren (KPD) eraketan 1919an. -
WEIMAR ERREPUBLIKA
Weimar Errepublika, Lehen Mundu Gerraren eta 1918an Gillermo II.a kaiserraren abdikazioaren ondoren ezarritako Alemaniako gobernu demokratikoa izan zen. 1919tik 1933ra arte iraun zuen, eta asaldura politiko handiko aldia izan zen, erronka ekonomikoak eta gizarte-asaldurak izan zituen. -
FASCI DI COMBATTIMENTO:
Benito Mussolinik 1919an Italian sortutako talde politikoaren izena izan zen. Talde hori, geroago Alderdi Nazional Faxista bihurtuko zena, Italiako mugimendu faxistaren aitzindaria izan zen. Fasci hitzak talde edo ligei egiten die erreferentzia; combattimento hitzak, berriz, borroka esan nahi du, eta horrek mugimenduaren izaera militarizatu eta borrokalaria islatzen du. -
SURREALISMOA (Ander S.)
Surrealismoa mugimendu artistiko eta literario bat izan zen, 1920ko hamarkadan sortu zena. Sormena askatu nahi zuen, irrazionaltasuna eta subkontzientea esploratuz, eta artearen eta kulturaren arauak desafiatuz. -
LEGE LEHORRA
1920-an AEB-n ezarri zen lege bat izan zen. Edari alkoholikoak inportatzea, garraiatzea, saltzea eta kontsumitzea debekatzen zuena. Lege hau apurtuz gero isun handiak eta atxilopenak ezartzen zitzaizkion arau-hausleari. Honek edari alkoholikoen isilpeko salmenta ekarri zuen. -
EMAKUMEEN BOTO ESKUBIDEA AEB-N (Galder A.)
Herrialde askotan, emakumeek bozkatzeko eskubidea irabazi zuten 20ko hamarkadan. Haietako bat AEB-izan zen, 1920-an emakumeen boto eskubidea lege bihurtu zuena. Genero-berdintasunaren aldeko borrokan mugarri garrantzitsua izan zen hau. -
AMERICAN WAY OF LIFE:
Amerikako Estatu Batuen erakargarritasunean oinarritutako bizimodu idealizatu bat da, gizaki guztiek Jainkoak emandako eskubide ukiezinak dituztena esaten duena; hala nola, bizitzeko eskubidea, zoriontasuna bilatzeko eskubidea eta askatasuna izateko eskubidea. Puntu hauek herrialdeko konstituzioan bilduta daude. 1920. urte aldera sortu zen irudi hau, Amerikarren “20. hamarkada zoriontsuan”. -
KONTSUMO-KULTURAREN HEDAPENA (Maren A.)
Hazkunde ekonomikoarekin eta kreditua eskuratzearekin batera, kontsumo-kultura edo kontsumismoa hedatu zen AEB-ko 20ko hamarkada zoriontsuan. Publizitatea eta marketina tresna boteretsuak bihurtu ziren pertsonak kontsumo-ondasunak erostera konbentzitzeko, automobiletatik hasi eta etxetresna elektrikoetaraino, kontsumoa eta zorpetzea handitzen lagunduz. -
LOUIS ARMSTRONG (Naia S.)
Louis Armstrong 1901-ean jaio zen eta “jazz”-aren aintzindarietako bat bezala ezagutzen da. Armstrong parte garrantzitsu bezala izan zuen musika genero honek garrantzi handia izan zuen 1920ko hamarkada amerikarrean, “American way of life” delakoan puntu garrantzitsu bezala agertzen zen askatasuna ikusten bait zen generoan, inprobisazioan eta bakarkako esperesioan jartzen bait zuen arreta. Armstrong, generoaren aintzindaria, 1971. urtean hil zen, bihotzeko baten ondorioz. -
HIPERINFLAZIOA:
Gerra Handiaren ondorengo Alemaniak, Versaillesko Itunagatik, gerra-konponketak ordaindu behar izan zizkien Britainia Handiari eta Frantziari. Horrek milaka milioi markoko gastua zekarren eta, ondorioz, diru asko jarri behar izan zen zirkulazioan. Beraz, diruak balioa galdu zuen eta erosteko ahalmenak beherakada handia izan zuen. Produktuen prezioa ia orduro igotzen zen diruaren balioa galaraziz. -
TOTALITARISMOA:
Ideologia bat da, non pertsona batek botere politiko guztia duen, eta beste estatu-boteren jarduerak onartzen eza duen taldea da, eta herritarrak izutzen ditu, armadan eta ejerzitoan oinarrituz. Ideologia hauen adibide adierazgarriak:
-Adolf Hitler
-Benito Mussolini
-Iósif Stalin
-Mao Zedong… -
IL DUCE:
Fue el nombre “propagandístico” que adquirió Benito Mussolini como primer ministro de Italia y lider fascista. Es una derivación de la palabra latina Dux que significa general. -
ANTISEMITISMOA:
Juduekiko edo haien kulturarekiko edo influentziekiko gorrotoa edo aurreiritziak erakusten dituenaren jarrera da. Hau izan zen partidu naziaren oinarri ezagun eta garrantzitsuena -
FÜHRER:
"Führer" alemaniar hitz bat da, lider edo buruzagi esan nahi duena, Hitlerren aurretik hainbat testuinguru militar eta politikotan erabilita zegoena. Alderdi Naziak Alemaniaren gainean zuen erabateko kontrola sinbolizatuz ere. Bere eragina XX. mendeko beste lider batzuetara baita ere ikusi zen, hala nola lon Antonescu Errumanian eta Francisco Franco Espainian. -
BENITO MUSSOLINI (Karol M.)
Fue el fundador del fascismo italiano y primer ministro de Italia en 1922, periodo en el que estableció el régimen fascista que duró hasta 1943. Promovía el nacionalismo, la militarización y la supresión de la oposición política. -
ERROMAKO MARTXA:
Benito Mussolinik boterera heltzeko egin zuen martxa/manifestazio bat da, non 1922-ko abenduaren 28-an 40.000 pertsona italiako leku desberdinetatik joan ziren kamiseta beltzekin, romarako bidean eta egun batzuk geroago romara sartu ziren indarra erabiltzen, eta horrela erregeak Mussoliniri esan zion lehenengo ministroa bihurtzea eta “gabinetea” egitea. -
MUNICHEKO PUTSCHA:
1923-aren azaroaren 8-an Adolf Hitlerrek Múnicheko garagardotegi baten eman zuen alperrikako estatu-kolpea izan zen, Weimarreko Errepublikaren aurkakoa izan zena. Ekintza hau gerora sortuko zen mugimendu naziaren oinarria izango zen. -
ASESINATO DE GIACCOMO MATEOTTI (Karol M.):
Fue un diputado socialista secuestrado y ejecutado por militantes fascistas el 10 de junio de 1924. El era uno de los mayores opositores del régimen de Mussolini. Aunque nunca se pudo demostrar que el lider dio directamente la orden de asesinarlo, este fue un acto que reforzó su poder y dio origen, a partir del 1925, a una dictadura. -
IOSIF STALIN (Galder A.):
Politikari, militar, iraultzaile, politikari teoriko eta sobietar diktadorea izan zen, georgiar jatorrikoa, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko idazkari nagusia izan zen 1925 eta 1952 bitartean, eta Sobietar Batasuneko Ministroen Kontseiluko presidente 1941-1953 bitartean. 1924-an heldu zen boterera. -
MEIN KAMPF:
Es el texto Nazi mas popular, publicado en julio del 1925. Escrito por Adolf Hitler, donde se promueven los componentes fundamentales del nazismo. -
MUSSOLINI HILTZEKO AHALEGINA (Naia S.):
1926-an Violet Gibson irlandarrak 3 bala tiratu zizkion Mussoliniri Erroman ematen zegoen diskurtso baten erdian, honek boterean 3 urte zeramatzanean. Duce-a hiltzeko 4 ahaleginetatik bera izan zen hurbilen geratu zena, 3 tiroetako batek sudurrean eman bait zion liderrari. Gertatu ondoren liderraren jarraitzaileak Gibson hiltzen saiatu ziren baina poliziaren esku-hartzeari esker bizirik atera eta atxilotu egin zuten. Faxismoaren aurkako ausardia indibidualaren ekintza bat izan zen hau. -
CHARLES LINDBERGH (Aitor B.)
Charles Lindbergh abiazioaren aitzindari garrantsitzua izan zen "20ko hamarkada zoriontsuan". 1927an, geldialdirik gabeko lehen hegaldi bakartia egin zuen Atlantikoan zehar, New Yorketik Parisera, "Spirit of St. Louis " hegazkinaren gainean, mundu mailako ospea irabaziz eta nazioarteko heroi bihurtuz. Bere ausardiak hurrengo belaunaldiak inspiratu zituen eta hegazkintzaren historian aztarna iraunkorra utzi zuen. -
DEPRESIO HANDIA (Maren A.)
Irudi honetan ikusi daikegu zelan Estatu Batuetako kaleak, konkretuago New York-eko kaleak kaosa ziren gertakizun honen ondoren, baina ez bakarrik hiri hau baizik eta depresioa mundu mailan jasan zen. -
BURTSAKO ESPEKULAZIOA: (Aitor B.)
Burtsan izandako akzioen erosketa eta salmenta azkarra oinarritzen zen, hau da, epe laburreko prezio-aldaketetan oinarritutako irabazi azkarrak lortzeko itxaropenarekin, enpresen oinarri ekonomikoak kontuan hartu gabe. Gehiegizko portaera horrek finantza igoera bat eragin zuen, non akzioen prezioak puztu egin ziren. Merkatuarekiko konfiantza erori eta akzioen salmenta masiboak hasi zirenean, merkatua porrot egin zen 1929ko urriaren 29an, Depresio Handia eraginez. -
SUPERPRODUKZIOA (Galder A.)
29ko Crack aren superprodukzioa 1920ko hamarkadan Estatu Batuetan gertatu zen industria eta nekazaritza produkzioaren soberakinari dagokio. Gehiegizko produkzio horrek gehiegizko inbertsioa eta espekulazioa eragin zuen balore merkatuan, eta horrek, beharbada, balio-merkatuaren kolapsoari lagundu zion 1929ko urrian, Depresio Handiaren hasiera markatuz. -
AUTARKIA:
Autarkia sistema ekonomiko bat da, non herrialde batek autosufiziente izan nahi duen, behar duen guztia ekoizten, inportazioen mende egon gabe. -
JUEVES NEGRO (Karol M.)
El 24 de octubre de 1929 se registró un récord de oferta de acciones. Se vendieron más de 12,6 millones de acciones a un precio devaluado en comparación a los días anteriores. Este evento se conoce como el inicio del Crack del 29, la peor crisis económica del siglo XX. Se caracterizó por estar lleno de pánico e incertidumbre por parte de los inversionistas, por lo que se reunieron frente al edificio de la bolsa de valores en Nueva York con la esperanza de recuperar el dinero que habían perdido. -
SMOOT-HAWLEY LEGEA (Naia S.)
Smoot Hawley legea 29-ko krak-ak eragindako hondamendia arintzeko ezarritako legea izan zen. AEB-ko gobernuak inportazio zergak igo zizkien kanpotik zetozen produktuei jendeak bertako enpresa eta langileen produktuak eros zitzan. Legea ez zen ondo atera ordea, beste herrialde asko batu bait ziren AEB-rekiko inportazio zergak jartzeko. Honek nazioarteko ekonomia geldiarazi zuen. Hau nekazari amerikarren zorpetzeari batuta, nahikoa izan zen nazioarteko ekonomia zapuzteko. -
NAZIEN ERABATEKO KONTROLAREN AURREKO AZKEN HAUTESKUNDEAK (Maren A.):
NSDAPek eserlekuak galdu zituen baina partidurik handiena izaten jarraitu zuen. Eserlekuen galerak maniobra politikoak eragin zituen, Hitlerrek boterea hartzea erraztu zutenak.Gertaera hau une erabakigarria izan zen, garaiko aldakortasun politikoa eta taktika eta estrategia politikoek historiaren ibilbidea azkar alda dezaketela erakutsi zuena. -
NAZISMOA:
Nazismoa Adolf Hitlerren Alderdi Naziaren ideologia politikoa da Alemanian 1933 eta 1945 artean.boterean egon zena Muturreko nazionalismoan, arrazismoan eta totalitarismoan oinarritzen da, "arraza ariarraren" nagusitasuna sustatuz. Milioiak jazarri eta akabatu zituen, batez ere juduak, Holokaustoan. -
REICHSTAGEKO SUTEA (Aitor B.):
1933ko otsailaren 27an, sute suntsitzaile bat gertatu zen Berlingo (Alemania) Reichstag parlamentu eraikinean. “Marinus van der Lubbe” holandar komunista izan zen hiltzailea. Naziek gertaera hau aprobetxatu zuten komunisten gobernuaren aurka konspiratzeko. Honen ondorioz, askatasun zibilak bertan behera utzi ziren eta nazien kontrola sendotu egin zen Alemanian. Sute hau nazien eta Adolf Hitlerren igoeran eragin handia euki zuen. -
LABAN LUZEEN GAUA:
Aizto Luzeen Gaua Hitlerrek 1934ko ekainaren 30eko gauean egindako hilketa handi bat izan zen, non SAko buruzagiak eta alderdi naziaren aurkari batzuk kanporatu zituen, SSen eta armadaren boterea sendotuz. Horri esker, lehiakide politikoak desagertu zituen eta buruzagi goren gisa bere agintea ezarri zuen. -
NUREMBERGKO LEGEAK (Ander S.):
1935etik aurrera, juduei beren eskubide zibilak kentzen zizkieten eta Alemaniako gizartetik banatzen zituzten lege antisemitak aldarrikatu ziren. -
KRISTAL APURTUEN GAUA:
Alemanian 1938-ko azaroaren 9-tik 10-era igarotako gertaera hau Holokaustoaren hasiera bezala hartzen da. Egun haietan naziek juduen hainbat denda, negozio eta sinagoga erasotu zituzten eta 100 judu inguru erailiak izan ziren. Gainera, beste 30.000 judu inguru kontzentrazio-eremuetan itxiak izan ziren. -
ANCHLUSS:
Alemania naziak haien lurretara egindako Austriaren anexioa izan zen, 1938-an gertatutakoa. Führer-ak hau batura politiko bat bezala aurkeztu zuen, horregatik beragatik, “anschluss” hitzak alemaniarrez batura esan nahi du.