-
Henry Bessemer
Bizkaiko burdinak garrantzi berezia izan zuen industrializazio prozesuan. Bilboko portua leku estrategikoa zen nazioarteko merkataritza hori egiteko: produkzio lekutik gertu. Barkuek artile hori garraiatzen zuten, eta burdina pisua emateko erabiltzen zuten. 1856an egoera guztiz aldatu zen: Henry Bessemerrek bere izena daraman prozesua patentatu zuen. Bizkaiko burdinak askoz emaitza hobeak ematen zituen, fosforo gutxi zuelako; Erresuma Batura egindako esportazioak biderkatu ziren. -
Nuestra Señora del Carmen eta San Francisco del Desierto
Bilbo-Cardiff garraioak burdina eramaten zuen eta kalitate handiko ikatza ekarri. Hori baliatuz, Barakaldo eta Sestao inguruan industria berria sortzeko aukera zegoen. 1880ko hamarkadarako Nuestra Señora del Carmen eta San Francisco del Desierto enpresak zeuden itsasadarrean behera. . Bigarrena, "La Mudela" izenaz ere ezaguna, Sestaoko Desertun kokatua, 1880an sortu zen. -
Nuestra Señora del Carmen
Lehen pausoa "Nuestra Señora del Carmen" modernizatzea izan zen, eta izena aldatzea: 1882tik aurrera Altos Hornos de Bilbao izatera pasa zen, Bessemer eta Martin-Siemens prozesuak aurrera eraman zitzakeen enpresa zen. Enpresa hau Ybarra familiarena zen, kanpoko kapital askorekin. -
Period: to
Bizkaiko Labe Garaiak
1882an, Sestaon La Vizcaya sortu zuten hainbat inbertsorek, eta 1892an La Basconia Basaurin. Honen ondoan eraiki zuten Sociedad Anónima Iberia 1890ean. Industria guzti honek ez zuen ikatz nahikorik, eta horretarako 1894an La Robla trenbidea sortu zen, León eta Palentziako probintziatik ikatz merkeagoa ekartzeko. . 1895 iritsi zenean 14 siderurgia fabrika garrantzitsu ziren Bizkaian, eta laster hasi zen elkartze prozesu bat, Bizkaiko Labe Garaiak sortzeko bidean. -
La Vizcaya
Pedro Pascual Gandariasen "La Vizcaya" enpresak 1888tik aurrera produktu elaboratua egiteari ekin zion, Cockerill enpresaren teknologia sartuz, Robert konbertidoreekin eta Siemens labeekin. Francisco Goitia Ostolaza enpresari gipuzkoarrak latorri enpresa bat sortu zuen Beasainen, baina ikusita siderurgiaren negozioak gorakada zuela Ezkerraldean, Goitia y Compañía enpresa sortu zuen Sestaon, 1890tik aurrera Compañía Anónima La Iberia izena hartu zuena. -
Altos Horos de Vizcaya
Altos Hornos de Vizcaya 1902ko apirilaren 29an sortu zuten Bilbon, honako enpresak fusionatu ondoren: Altos Hornos y Fábricas de Hierro de Bilbao, La Vizcaya eta La Iberia. Enpresa hauek Europa osoan zehar esportatu zuten burdin bizkaitarra, eta lehiakortasuna hobetzeko bat egin zuten. Fundazioan, herrialde osoko enpresaburuk handiena izan zen eta bere egoitza nagusia Sestaon zegoen, burdin meategien eta portuaren ondoan kokatutako udalerria, hain zuzen ere. Leku estrategikoa, beraz. -
Altos Hornos de Vizcaya
Altos Hornos de Vizcaya (AHV) 1902an sorturiko enpresa siderometalurgikoa izan zen. Euskal Herriko industria metalurgikoaren enpresa garrantzitsuena izan zen. Era berean, XX. mendearen zati handi batean Espainiar estatuko garrantzitsuena ere izan zen. Garai onenetan 14.000 langiletik gora izatera heldu zen (1969ko datuak); 1980an, siderurgia sektorean industria-birmoldaketak hasi zirenean, 11.000 lanpostu zuzen eta 40.000 induzitu ziren. -
Period: to
Hamarkadaren krisiak
1980-1990eko hamarkadan krisiak gogor jo zuen Euskal Herri osoa, Bilbo Handia batez ere, eta AHV enpresa zaharrak ateak itxi zituen eta horrekin batera, Astilleros Euskalduna bezalako enpresek ere. Gaur egun, berrindustrializazioa gauzatu ostean, Acería Compacta de Bizkaia - ACB deituriko enpresa sortu da, CSP teknologia bidez urtean 3 milioi tona altzairu ekoizten dituenak. -
CSI (Corporación de la Siderurgia Integral)
Gerrate Zibilaren ondoren, Bizkaiko Labe Garaiek landa-exodoa erakarri zuten, eta Bilbo Handiko ekonomiaren dinamizatzaile bihurtu ziren, Espainia osoko etorkinak bereganatuz. Hortaz, Bilbo Handia estatu osoko hirigunerik handienetarikoa bihurtu zen. Horren ondoren, 1994an, CSI (Corporación de la Siderurgia Integral) deituriko taldea sortu zen, 1997an Aceralia Corporación Siderúrgicaren jatorria. Gaur egun, Arcelor taldearen parte da.