6aa83eb9ee5a6a295ff2d913723c13

12 ASMAKIZUN

  • Jan 1, 1100

    Brujula magnetikoa

    Brujula magnetikoa
    Iparrorratza orientatzeko balio duen tresna da, Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen du. Bere funtzionamendua oso sinplea da, imandutako orratz baten bidez Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen duelako.
    Hala ere, iparrorratzaren seinaleak ez dira beti fidagarriak. Hans Christian Ørsted zientzialari danimarkarrak korrontedun hari baten ondoan jartzean iparrorratza desbideratzen zela aurkitu baitzuen.
    Txinan asmatu zuten iparrorratza , paperarekin eta portzelanarekin.
    http://eu.wikipedia.org/wik
  • Telarra (Ehungailu)

    Telarra (Ehungailu)
    Ehungailua oihal edo ehunak sortzeko makina da. Ehungailuen helburu nagusia luzeran kokatutako hariak (irazkia) tenkatuta mantentzea da, horrela zeharka kokatzen diren hariak (bilbea) errazago tartekatu ahal izateko. Ehungailuaren itxura eta mekanika desberdina izan daiteke modelo batetik bestera, baina oinarrizko funtzioa bera da.
    http://eu.wikipedia.org/wiki/Ehungailu
  • Pianoa

    Pianoa
    Pianoa hari kolpatuzko tekladun instrumentua da.
    Isats-pianoa
    Hariak posizio horizontalean daude bertan, baita erresonantzi kaxa ere. Piano horien 1 000 000 baino gehiago balio ahal dute.
    Piano bertikala
    Hariak posizio bertikalean daude, pianoaren izenak adierazten duen bezala.
    http://eu.wikipedia.org/wiki/Piano
  • Merkuriozko termometroa

    Merkuriozko termometroa
    Beroaren eraginez merkurioak izaten duen dilatazioan oinarritzen den termometroa. Ontzi itxi bat kapilare graduatu bati lotua du, eta merkurioa ontzi horretan dago.
    Daniel Gabriel Farenheit holandarrak asmatu zuen 1714. urtean K.O. eta orain dela 7 urte, 2007 an debekatu zuten merkuriozko termometroak erabiltzea bere eragin kutsagarriengandik.
  • Tximistorratza

    Tximistorratza
    Benjamin Franklin estatubatuarrak asmatu zuen tximista erakartzeko lehen mekanismoa. Mekanismo horrek lurrera bideratzen ditu tximisten deskargak. Tximistorratzak imana dauka, eta, batik bat, gizakiak eta etxebizitzak babesteko erabiltzen da.
  • Txertoa

    Txertoa
    Txertoa tratamendu prebentiboaren mota bat da, hau da, eritasuna gertatu baino lehen erabiltzen dena. Gaixotasun kutsakorrak prebenitzeko baliatzen dira, zehazki birus edo bakterio batek eragindakoak. Txertoa hartzeko bide nagusiak hauexek dira: ahotik hartuta edo azalpeko edo muskulu barneko injekzioaren bidez. Gaixotasun jakin baten germen hilak dituen prestakina da. Antigorputza sortzeko aukera ematen dio gorputzari. Ez du sendatzen, babesten baizik.
    http://eu.wikipedia.org/wiki/Txerto
  • Ur-lurruneko lokomotora

    Ur-lurruneko lokomotora
    Lurrun tren-makina ur-lurrunaren indarrarekin bultzatutako tren-makina da. Ibilgailu hau trenbidetako garraiabide nagusia izan zen XX. mende erdialdea arte, hemendik aurrera diesel tren-makinengatik eta tren-makina elektrikoengatik ordezkatuak izan ziren.
    Informaziio geihago:
    http://eu.wikipedia.org/wiki/Lurrun_tren-makina
  • Telefonoa

    Telefonoa
    Telefono edo urrutizkina, komunikatzeko tresna bat da, seinale elektrikoen bitartez ahotsa garraiatzeko diseinatua.
    Bere asmakuntza Alexander Graham Bell-en esku izan zen 1876. Nahiz eta gaur egun jakin den, Antonio Meucciren aparailua plagiatu zuela. Orain, telefonoaren asmatzailetzat Antonio Meucci hartzen da, baina Alexander Graham Bell izan zen patentatzailea.
    Telefono hauen azken bertsioak Smart Phone-ak dira, interneteko konexioa duten telefonoak.
    Inf: http://eu.wikipedia.org/wiki/Telefono
  • Automobila

    Automobila
    Automobila gurpildun motorezko ibilgailua da, bidaiariak garraiatzeko erabiltzen dena eta bere motor propioa duena. Definizio gehienetan esan ohi da automobilak nagusiki errepideetan higitzeko direla, batetik zortzi pertsona artera garraia ditzaketela, normalean lau gurpil dituztela eta batez ere pertsonak (ez ondasunak) garraiatzeko sortuak direla.
    http://eu.wikipedia.org/wiki/Automobil
  • Irratia

    Irratia
    Irratia irrati-uhinen teknologia baliatzen duen haririk gabeko hedabidea da, publiko zabal bati zuzendua eta norabide bakarrekoa. Irratia mundu zabaleko hedabide ohikoenetakoa da, telebistarekin batera. Irrati-kate izeneko erakundeen bitartez, denetariko edukiak zabaltzen ditu, hala nola albisteak, musika eta aisialdiko irratsaioak. Irratsaio horiek entzuteko irrati-hargailu bat behar da. http://eu.wikipedia.org/wiki/Irrati_(hedabidea)
  • Ordenagailua

    Ordenagailua
    Ordenagailu edo konputagailu bat programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den gailu elektronikoa da.
    Konputagailuak maneiatzeko eta diseinatzeko teknikak aztertzen dituen diziplinari informatika deritzo. Oro har, informazioaren tratamendu automatikoaren zientzia da informatika.
    Informazio geihago:
    http://eu.wikipedia.org/wiki/Ordenagailu
  • Rubiken kuboa

    Rubiken kuboa
    Rubiken kuboa buruhauste-jolas mekanikoa da. 3x3x3ko Rubiken kuboa guztira 26 kubo txikiz osaturik dago eta onartzen dituen mugimenduen bidez bere egitura alda daiteke. Jokoaren helburua kuboaren hasierako egitura berreskuratzea da.
    Rubiken kuboa Ernö Rubik forma geometrikoetara zaleturiko eskultore eta arkitektura irakasle Hungariarrak 1974an asmatu zuen.
    http://eu.wikipedia.org/wiki/Rubiken_kuboa