Images (3)

XX. ETA XXI. MENDEAK

  • ALFONTSO XIII.A ETA PRIMO DE RIVERA

    ALFONTSO XIII.A ETA PRIMO DE RIVERA
    Espainian, mende hasieran Alfontso XIII.a erregea izendatu zuten.
    Hau dela eta, 1923an, Primo de Rivera jeneralak boterea lortu zuen eta diktadura ezarri zen. Alfontso XIII.a Espainiatik alde egin zuen baina arazoak ez ziren konpondu.
  • BIGARREN ERREPUBLIKA

    BIGARREN ERREPUBLIKA
    1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen eta konstituzio berri bat onartu zen. Honek ezarri zuen herritar guztiek eskubide berdina zituztela eta, bozkatzeko eskubidea eman zien emakumeei.
    Garai honetan erreforma batzuk egin zituzten arazoak konpontzeko:
    Nekazaritza erreforma: Gutxiengoaren esku zegoen lurra banatzeko.
    Langileen soldatak igo zituzten.
    Beste gauza batzuk ere bai egin zituzten.
  • GERRA ZIBILA

    GERRA ZIBILA
    1936ko uztailean, Marokon zeuden armadako kideak Gobernuaren aurka altxatu ziren, erreformen aurka zeudenen babesarekin. Haien asmoa zen boterea berehala eskuratzea, baina herrialdearen zati baten kontrola soilik lortu zuten.
    Altxamendu horren ondorioz, Espainian hiru urteko gerra bat piztu zen bi bandoren artean:
    Bando errepublikanoa:
    Gobernuko alderdiek osatzen zuten.
    Bando nazionala:
    Errepublikanoen kontra zeudenak.
  • FRANCOREN DIKTADURA

    FRANCOREN DIKTADURA
    Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralaren diktadura hasi zen. Horrela, Konstituzioa kendu eta lege berri batzuk egin zituzten:
    Prentsa askatasuna kendu.
    Hauteskunde askeak debekatu, bai eta alderdi politikoak ere.
    Herritar asko beren ideiengatik gartzelatu edo hil zituzten.
    Hasierako urteak oso gogorrak izan ziren. Pobrezia, gosetea eta eskasia zegoen, eta gainera, beste nazioek blokeo egin zuten Espaina isolatzeko.
    Franco 1975an hil zen eta diktadura amaitu zen.
  • TRANSIZIOA

    TRANSIZIOA
    Franco hil eta gero, Joan Karlos I.a izendatu zuten Espainiako errege. Izan ere, Alfontso XIII.aren biloba zen. Joan Karlos I.ak Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernuko presidente eta Espainia demokraziaraino eraman zuena izan zen. Prozesu horretan, zenbait neurri hartu ziren:
    Ideia politikoengatik gartzelan zeuden presoak askatu ziren eta, alderdi politikoak eta langile sindikatuak legeztatu ziren.
    1977an hauteskunde demokratikoak egin ziren.
    1978ko Konstituzioa onartu zen.
  • KONSTITUZIOA

    KONSTITUZIOA
    1978ko Konstituzioa da Espainiako lege garrantzitsuena. Bertan jasotzen dira espainiarren eskubideak eta betebeharrak, Espainiako lurralde-antolaketa eta Espainiako estatuaren gobernu forma.
    Konstituzioan esaten da Espainiako sistema politikoa monarkia parlamentarioa dela. Estatuak hiru botere dauzka: legegilea, betearazlea eta judiziala. Botere horietako bakoitza besteekiko askea da eta berezko eginkizuna du.
  • 1981ETIK GAUR EGUN ARTE

    1981ETIK GAUR EGUN ARTE
    1981etik aurrera hauek izan dira Gobernuko presidenteak:
    -Adolfo Suarez.
    -Leopoldo Calvo Sotelok 1981tik 1982ra.
    -Felipe González (PSOEkoa) 1982an.
    -Aznar 1996tik 2004ra (PP). Garai horretan, 2002an, Euroa bihurtu zen moneta ofiziala.
    -José Luis Rodriguez Zapatero 2004tik 2011ra, PSOEK.
    -Rajoy 2011an PP.
    -2018ko maiatzaren 30 eta ekainaren 1aren artean, azken honen kontrako zentsura mozioa burutu zen eta Pedro Sánchezek (PSOE) hartu zuen txanda.