-
Uretako poloa
XVIII mende amaiera edo XIX mende hasiera aldean kirol berri hau agertu zen Ingalaterran. Hasiera hasieran poloa bezalakoa zen, baina uretan zenez zaldien ordez egurrezko kupelen gainean jolasten zen. -
Hastapenak
Gaur egungo kirolaren hastapenak XIX mende erdialdean hasi ziren, Ingalaterran ere. Hasierako garaian "football in the water" edo "aquatic polo" moduko izenak hartzen zituen, eta errugbia bezalakoa zen. Ibai eta lakuetan jolasten zen, eta helburua baloia beste taldearen eremura eramatea zen. -
Lehenengo araudia
1869an porteriak sartu aurretik txalupa batzuk jartzen ziren talde bakoitzaren eremuan, eta baloia bi txalupen artean sartu behar zen. Urte bat ondoren London Swimming Club -a igerilekuetan jolastu ahal izateko araudia sortu zuen, igeriketa entrenamenduen ohikeriatik ateratzeko. Urte berean baloia gomazkoa izaten hasi zen. Momentu hartara arte txerri baten puztutako urdaila zen -
lehen Dokumentua
Egun hartan "Times" egunkariak nota txiki bat jarri zuen: <<Atzoko arratsaldean West-End igerilekuan zazpi jokalariko bi talde uretara sartu ziren "uretako football" partidu bat jolasteko.>> Hau waterpoloari buruzko lehenengo dokumentua izan zen. 1880ra arte ez zuen berriz kirol hau aipatuko. -
Eskoziar waterpoloa
!876an Bon-Accord Swimming Club-ak William WIlson eskoziarra deitu zuen klubeko jendea entretenitzeko. Wilsonek futbola bezalako kirol bat sortu zuen, uretan jokatzen zena, eta paseak eta jaurtiketak bakarrik oinekin egin zitezkeen. Honek oso zaila egiten zuen kirola, ibaietan jolasten zenean bereziki.Horregatik arauak aldatu zituzten, eskuak erabili ahal izateko. -
Lehenengo partidua
Historian jolastutako lehenengo waterpolo partidua Wilson jaunaren igerilekuaren irekitzea ospatzeko jokatu zen, bere "Victoria Baths" -eko jendea eta Eskoziar mendebaldetik etorritako igerilarien artean. Eremu zehaztu batean jokatu zen, arbitro bat eta bi gol epailerekin. Garai hartako historiagileek partidua baloia apurtu zen arte iraun zuela diote. -
Arau berriak
1880 urtean arau berriak sartu ziren araudian, kirola azkarragoa eta interesgarriagoa egiten zutenak. Adibidez:
- Baloia bi eskuekin ezin zen ukitu (atezainak bakarrik)
- Jokalari bati falta bakarrik baloia zuenean egin zitzaiokeen
- GARRANTZITSUENA: Errugbitik futbola iruditzera aldatu zen, ateak eta baloi borobila sartu baitziren -
Ofizialtasuna
1880 urtean ere Ingalaterra eta Eskoziaren artean lehenengo partidu internazionala jokatu zen. Bitxia da, baina bi taldeak haien herrialdeetan arau ezberdinekin jolasten zuten. Honen ondorioz, "London Swimming Association" -ak ez zuen kirol hau ofizialtzat onartu. -
Hedapena
Waterpoloa 1885an ofizializatu eta hiru urte ondoren beste kontinenteetara hedatua zen. 1888 urtean Estatu Batuetara heldu zen. -
Estatubatuar Waterpoloa
Estatubatuarrek hasieran Britania Handikoa bezalakoa jolasten zuten, baina bi urte ondoren arau propioak sartu zituzten, amerikar futbola bezalakoa izateko. Amerikar waterpoloa formazio itxian eta "melee" bortitzekin jolasten zen. -
Estatubatuar waterpoloa
Garai hartako kirolik biolentoenetarioka zen: Jokalariek baloia ahaztu eta aurkarietan zentratzen ziren, borroka teknikak erabiliz borrokatuz. Historiagileek zioten borroka horietako partaideak askatzen zirela bietako bat konortea galtzen zuenean. -
Paris 1900
Waterpoloa kirol olinpikotzat agertzen lehenengo aldia Parisko 1900 urteko Olinpiadetan izan zen, eta olinpiadetan sartutako lehenengo talde-kirola izan zen, futbolarekin batera. FInalean Britania Handiak 7-2 garaitu zuen Belgika. -
St Louis 1904
Olinpiada hauetan Estatu Batuek irabazi zuten urrezko domina, baina oso era kuriosoan. Beste herrialdeak estatubatuar arauekin (oso biolentoak) jolastuko zela jabetu zirenean, ez ziren aurkeztu. Txapelketan hiru talde profesional estatubatuar aurkeztu ziren, urrea estatubatuarrek lortzen. -
FINA -ren arautegia
1911 urtean aurrerako pausu garrantzitsu bat eman zen: FINAk (Federación Internacional de Natación Amateur) araudi britaniarra mundu osoan inposatu zuen, St Louis-ekoa berriro ez gertatzeko. -
Amberes 1920
Esan daiteke olinpiada hau arte waterpoloa ez zen benetan ezaguna eta errespetatua izan. Olinpiada hauetan 12 herrialdek hartu zuten parte. -
Amsterdam 1928
Urte honetan Alemania eta Hungriaren nagusitasuna hasi zen kirol honetan. -
I. Iraultza
1949an Waterpoloaren Lehenengo Iraultza deiturikoa eman zen. Honek ekarri zuen jokalarien egoera fisikoa teknika eta taktikaren gainetik jartzea izan zen. Honek oso lehiakorra bihurtu zuen kirola, taldeek jokalari indartsuak, azkarrak eta erresistenteak prestatu behar zituztelako. -
Hungaria-SESB, Melbourne 1956
Melbourne 1956ko Joko Olinpikoetan areriotasun handia zuten Hungaria eta SESBeko taldeak semifinalean aurkitu ziren. Garai hartako egoera politikoak (Momentu hartan Hungarian gobernu komunistaren aurkako altzamendu armatu bat eman zen, eta SESBak tankeak bidali zituen Budapestera.) garrantzia handiagoa eman zion partiduari. Hungariak 4-0 irabazi zuen. Argazkikoa Hungariaren kapitaina da, partidua odoletan amaitu zuena.
Partidua (filmea) -
II. Iraultza
Urte hau arte waterpoloan teknika bigarren mailako zerbait zen. Jokalariek posizio batean espezializatzen ziren, eta jokua estatikoa eta gutxi interesgarria zen. Bigarren Iraultaren ondoren, taktika ez zen indartu, baina teknika bai. Jokalariak teknikoki osoak ziren, defentsan eta erasoan aritzen ziren, eta indartsuak izateaz aparte abilak ziren. -
III. Iraultza
Montreal '72 olinpiaden ondoren hirugarren iraultza bat eman zen, orain bai taktikaren esaprruan. Taldeek garrantzi handia ematen hasi zioten teknika eta estrategiari, garaipenean fisikoa eta teknikaren garrantzia txikituz. -
Espainiar taldearen prestaketa
Espainiako entrenatzailearen postuan Dragan Matutinovic kroaziarra jarri zuen Federazioak. Mundialean zilarra irabazi ondoren, espainiar taldea etxean jokatzen zuen eta urrea bilatzen zuen. Olinpiadetarako prestaketa Andorran izan zen, eta ejerzitoan balira bezala entrenatu zuten. Talde honetako jokalaririk ezagunenak Manel Estiarte (historiako jokalaririk onena kontsideratzen dena), Jesus Rollán (atezaina), Miki Oca eta Pedro García ("Hermano Mayor" telesailean agertzen dena) izan ziren. -
Bartzelona 1992
Bartzelona 1992
- Urrea: Italia
- Zilarra: Espainia
- Brontzea: Talde Unifikatua (Sobietar Batasunetik ateratako errepubikak, Kazakhstan, Moldavia, Errumania...)
Espainiak etxean jokatzen zuen, eta oso presio handiaren azipian zeuden jokalariak. Oso txapelketa ona egin zuten, baina finalean, hiru prorroga ondoren Italiak gola sartzea lortu zuen eta finala irabazi zuen. Argazkian ikusi daitekeenez, oso tristea izan zen espainiar jokalarientzat zilarra "soilik" lortzea. -
Atlanta 1996
Atlanta 1996
- Urrea: Espainia
- Zilarra: Kroazia
- Brontzea: Italia
Azkenean Espainiak irrikatzen zegoen urrezko domina lortu zuen, txapelketa perfektu bat jokatu ondoren. -
Hungariaren nagusitasuna
Hungariako taldearen buruan Denes Kemeny entrenatzailea jartzen dute. Berarekin Hungaria waterpoloan urrezko aroa hasten da. -
Sidney 2000
Sindey 2000.
- Urrea: Hungaria
- Zilarra: Errusia
- Brontzea: Yugoslavia -
Atenas 2004
Atenas 2004
- Urrea: Hungaria
- Zilarra: Serbia eta Montenegro (Montenegro herrialdetik banatu aurretik)
- Brontzea: Errusia -
Pekin 2008
Pekin 2008
- Urrea: Hungaria
- Zilarra: USA
- Brontzea: Serbia -
Azkenengo berrikuntza
Waterpoloak izan duen azkenengo berrikuntza, oraingoz maila internazionalean erabilia dena, 5m eta 2m -ko marren kokapena zehazteko konoak erabili ordez neonezko argi batek marra bat irudikatzen du uretan, jokalariei eta epaileei lana errazteko -
Londres 2012
Londresen Espainiar emakumeen taldea lehen aldiz jokatu zituen olinpiada batzuk, eta zilarrezko domina lortu zuen, finalean Estatu Batuen kontra galduz.
Gizonen aldetik, hauek izan ziren sariak:
-Urrea: Kroazia
-Zilarra: Italia
-Brontzea: Serbia -
BCN 2013
Waterpoloko hurrengo txapeleta garrantzitsuena Waterpoloko Mundu Txapelketa da, Bartzelonan uztailean jokatuko dena.