Sabina

Joaquín Sabina

  • Jaiotza

    Jaiotza
    Joaquin Ramon Martinez Sabina Ubedan jaio zen, Jaenen. Bere aita polizia inspektorea zen eta bere ama etxeko andrea.
  • Poesian murgildurik

    Poesian murgildurik
    14 urterekin poesia irakurtzen hasi zen.
  • Kulturarekin lehen harremanak

    Kulturarekin lehen harremanak
    16 urte zituenean Fray Luis de Leon, Jorge Manrique, Jose Hierro, Proust, Joyce eta Marcusse bezalako idazle eta filosofoak irakurtzen hasi zen.
    Gainera, adin horretan, bere lehenengo taldea sortu zuen lagun batzuekin: Merry Youngs. Elvis, Chuch Berry eta Little Richard-en bertsioak egiten zituzten.
  • Kitarra nahiago

    Kitarra nahiago
    Batxilergoko ikasketak amaitu zituenean eta rebalida aprobatzerakoan bere aitak eskuko erloju bat oparitu zion, baina berak kitarra bat nahiago zuela esan zion. Bere anaiak erlojua onartu zuen, eta Joaquinen esanetan horrek banatu zuen bi anaiak: bata polizia bihurtu zen aita bezala eta bestea abeslari.
  • Ikasle antifrankista

    Ikasle antifrankista
    Granadako Unibertsitatean Filologia Romanikoko ikasketak hasi zituen.
    Gabonetan bere aitak, Joaquin atxilotzeko agindua jaso zuen, izateagatik.
    Denboraldi honetan lehen aldiz emakume batekin bizi izan zen: Lesley.
  • Poeta exiliatua

    Poeta exiliatua
    Urte honetan, "Poesía 70" aldizkarian parte hartzen hasi zen, Luis Eduardo Aute eta Carlos Canorekin batera, beste batzuen artean.
    Granadako Banco Bilbaoren aurka molotov koktel bat jaurtitzerakoan, exiliatzeko beharra izan zuen.
    Lesleyrekin batera Parisera joan zen bizitzen. Bertan hilabete batzuk egon eta gero Londresera habiatu ziren. Londresen urte bat igaro zuen okupa moduan bizitzen.
    Exiliatutako urteetan Mariano Zugastiren izenpean bizi izan zen, Sabinak ez baitzuen pasaporterik.
  • ETA ezkutatuz

    ETA ezkutatuz
    Londresen bizi izan zen garaian hainbat ETA kide izan zituen babestuta bere etxean. Gero, urte batzuk geroago, horretaz damutzen zela aitortu eta ezkerraldea beraiekin gogorragoa izan behar dela esan zuen.
  • The Daily Mirror

    The Daily Mirror
    Lesleyren laguntzaz The Daily Mirror aldizkariak elkarrizketa eta erreportai bat egin zion. Erreportaian, adizkariak, Espainiara bueltatzerakoan heriotza zigorrarekin zigortuko zutela zioen. Horrek, urte baterako Britainian asilo politikoa lortzeko lagundu zion.
    Lesley eta biak Edinburgora joan ziren bizitzen lau hilabetez, eta horren ostean Joaquin, Lesley utzi eta Londresera itzuli zen.
  • Lehen abestiak

    Lehen abestiak
    Denbora tarte honetan, Antonio Machado Klubean parte hartu zuen eta bere lehenengo abestiak idazten hasi zen. Gainera, zineklub bat sortu zuen eta Espainian debekatuta zeuden pelikulak emititzen zituen, Buñuelenak adibidez. Metroan, eta kafetegietan abesten zuen dirua irabazteko eta baita teatro talde bat sortu zuen.
  • Memorias del exilio

    Memorias del exilio
    Urte honetan "Memorias del exilio" abesti liburuxka argitaratu zuen. Beranduago, BBCko "The Last Crusade" telesaiaren banda sonora konposatu zuen.
  • Ezkontza

    Ezkontza
    Data honetan Lucía Inés Correa Martínezekin ezkondu zen, Londresen ezagututako Argentina bat. Egia esan, ezkondu izateko arrazoi bakarra "permiso de pernocta" lortzea izan zen: zerbitzu militarra betetzen zuen bitartean gauetan bere etxera itzultzeko baimena.
  • Espainiara bueltan

    Espainiara bueltan
    Francoren heriotza eta gero Espainiara itzultzea lortu zuen. Pasaportea Fernando Moranek eskuratu zion, Espainiako kontsula Londresen.
  • Zerbitzu Militarra

    Zerbitzu Militarra
    Espainiara itzultzerakoan zerbitzu militarra bete behar izan zuen Mallorkan. Horri esker, "Última hora" Mallorkako egunkarian lahan egitea ahalbidetu zion.
  • Lehen diska

    Lehen diska
    Madrilera joan zen bizitzen bere emaztearekin batera, behin zerbitzu militarra amaituta, eta "Memorias del exilio" liburuan argitartutako letretan oinarrituta, 1978an bere lehen diska atera zuen: "Inventario". Kontzertuak ematen hasi zen PSP, UGT, PCE, PSOE eta CNT-ren hainbat ekintzetan . Gainera, "Carta de España"-rentzat lan egin zuen elkarrizketatzeile moduan.
  • Kontzertuak La Mandrágoran

    Kontzertuak La Mandrágoran
    Javier Krahe eta Alberto Pérezekin batera Madrileko Mandrágora kafetegian kontzertuak ematen hasi zen. Egun baten Fernando García Tola kazetariak ikusi zituen eta Carmen Maurak aurkeztutako "Esta noche" telebista saiora gonbidatu zituen.
  • Malas compañías

    Malas compañías
    Bere bigarren diska argitarat zuen: "Malas compañías". Bertako zenbait abesti klasiko batzuk bihurtu ziren: "Calle melancolía" eta "Pongamos que hablo de Madrid" adibidez. Bigarren abesti hau, lehendabizi Antonio Floresek grabatu zuen eta bere bertsioa arrakastatsua izan zen baita ere.
  • La Mandrágora zuzenezko diska

    La Mandrágora zuzenezko diska
    Urte honetan "La Mandrágora" zuzenezko diska argitaratu zuen Krahe eta Perezekin batera. Beste artista batzuentzat konposatzen hasi zen, esate baterako Ana Belénentzat. Bere lehen taldeareik aktuatzen hasi zen: "Ramillete de virtudes" eta gero eta gehiago hasi zen hurbiltzen rock estilora.
  • Period: to

    Si yo fuera presidente

    Denbora tarte honetan TVE-ko "Si yo fuera presidente" saioan hainbat aldiz aktuatu zuen.
  • 3. diska

    3. diska
    1984an bere hirugarren diska argitaratu zuen ("La Mandrágora" kontuan hartu barik): "Ruleta rusa".
  • "Con las manos en la masa"

    "Con las manos en la masa"
    Gloria Van Aerssen-ekin "Con las manos en la masa" abestia grabatu zuen, RTVE-ko sukaldaritza programaren sintonia.
  • Viceversa

    Viceversa
    1985an Sabina, Viceversa taldearekin lanean hasi zen eta "Juez y parte" diska kaleratu zuten.
  • "De lo cantado y sus márgenes"

    "De lo cantado y sus márgenes"
    "De lo cantado y sus márgenes" liburuxka publikatu zuen 1986ko martxoan. Bertan, "Memorias del exilio" eta "Inventario"-ko hainbat letra eta abesti batzen ziren.
  • "Joaquín Sabina" eta "Viceversa en directo" zuzeneko diskak

    "Joaquín Sabina" eta "Viceversa en directo" zuzeneko diskak
    86an zuzeneko diska kaleratu zituen: "Joaquín Sabina y Viceversa en directo", Madrileko Salamanka antzokian grabatutakoa. Diska hau benetan arrakastatsua izan zen eta Sabina zabaltzen eta famatua egiten asko lagundu zuen.
  • Arrakasta

    Arrakasta
    Urte honetan bere arrakasta egonkortu zen "Hotel, dulce hotel" diskaren 400.000 kopia saltzerakoan. Viceversa, bere arrakasta ikusita, bere baimenik gabe diska bat editatu zuen: "Joaquín Sabina y todos su éxitos". Sabina, haserreturik, Viceversarekin lan egiteari utzi eta Vítor Claudín eta Pedro Sauquillorekin batu zen Madrileko Malasaña auzoko "Elígeme" kontzertu gela zuzentzeko.
  • "El hombre del traje gris"

    "El hombre del traje gris"
    Urte honetan "El hombre del traje gris" editatu zuen eta hilabete batzuk geroago Madrileko Las Ventas zezen plazan aurkeztu zuen.
  • Hego Ameriketan gira

    Mexiko, Argentina eta Venezuelatik gira egin zuen.
  • Produktorea

    Produktorea
    Urte berdinean Los Chichos-en diska bat produzitu zuen
  • Banaketa

    Bere emazte Lucia eta bera banatu egin ziren.
  • Aita lehen aldiz

    Aita lehen aldiz
    Urtarrilak 16an bere lehen alaba izan zuen Isabel Oliartekin batera: Carmela Juliana.
  • Ripio

    Ripio
    Urte honetan, Pancho Varonarekin batera, bere kitarrista, "Ripio" sortu zuen, enpresa editorial bat. Handik aurrera, editorial horretan erregistratu zituen bere abesti guztiak.
  • Mentiras piadosas

    Mentiras piadosas
    "Mentiras piadosas" diska kaleratu zuen 1990ean
  • "Mucho Sabina"

    "Mucho Sabina"
    Berriz ere, Viceversak, bere baimenik gabe, bere abestien bilduma berri bat kaleratu zuen: "Mucho Sabina".
  • Aita berriz ere

    Aita berriz ere
    1992ko uztailaren 26an bere bigarren alaba jaio zen: Rocío, berriz ere Isabel Oliart iazn zen ama, baina handik gutxira, Cristina Zubillaga modeloarekin hasi zen irtetzen.
  • Física y química

    Física y química
    1992an "Física y química" argitaratu zuen eta milioi bat kopia saldu ziren. Diskan, Andrés Calamarorekin batera "Pastillas para no soñar" abestia kantatzen zuen eta hori, Hegoameriketan egindako makrogirarekin batera, famatua bihurtu zuen Sabina Hego Ameriketan.
  • Esta boca es mía

    Esta boca es mía
    Urte honetan "Esta boca es mía" kaleratu zuen.
  • Mucho más que dos

    Mucho más que dos
    Urte honetan Ana Belen eta Victor Manuelen giran parte hartu zuen beste hainbat abeslarirekin batera.
  • Hermida y compañía

    Hermida y compañía
    Jesus Hermidak aurkeztutako telebista zaioan kolaboratu zuen.
  • Yo, me, mí, contigo

    Yo, me, mí, contigo
    1996an "Yo, me, mí, contigo" diska kaleratu zuen. Diska horrek Los Rodriguezekin giran eraman zuen eta 30 kontzertu baino gehiago eman zituzten, bai Espainian bai Hego Amerikan. Diska hau gehien saldu izan zen diska izan zen: merkatuan egondako lehen astean 80.000 kopia saldu zituen.
  • Enemigos íntimos

    Enemigos íntimos
    Fito Páezekin batera "Enemigos íntimos" diska argitaratu zuen. Pentsatuta zuten gira kantzelatu egin zen baten baino gehiagotan eta 70 kontzertu baino bertan behera utzi zituzten.
  • Sabina, viuda e hijos en paños menores

    Sabina, viuda e hijos en paños menores
    Antozoki desberdinetan hainbat kontzertu eman zituen 1998an eta oso arrakastatsua izan zen. Gira honetan, soilik hiru musikari joan ziren berarekin: Pancho Varona, Antonio García de Diego eta Olga Román.
  • Neskalagun berria

    Cristina Zubillagarekin zuen harremana moztu eta gero, Paula Seminararekin hasi zen irtetzen.
  • 19 días y 500 noches

    19 días y 500 noches
    "19 días y 500 noches" albuma 500.000 kopia baino gehiago saldu zituen soilik Espainian eta hainbat sari irabazi zituen. Bertan, Chavela Vargasekin batera "Noches de boda" abestia kantatzen du.
  • Omenaldia

    Omenaldia
    Bere diskoetxeak omenaldi bat antolatu zion Madrileko Palace Hotelean, bertan zegoenetik 4 milioi diska baino gehiago saltzeagatik.
  • Heriotza sorian

    Heriotza sorian
    2000.urteko abuztuak 24eko gauan, garuneko infartua izan zuen. Hilabete batzuk soilik ez zituen izan behar osatzeko, baina depresioak jo zuen horren ostean. Gainera bere pentsaera aldatu zen eta drogekin zuen harremana moztea erabaki zuen.
  • "Nos sobran los motivos" gira

    "Nos sobran los motivos" gira
    "Nos sobran los motivos" gira akustikoa egin zuen 2000ean, "En paños menores"-en bertsio hobetu bat.
  • Sari desberdinak

    Sari desberdinak
    2000.urtean hainbat sari lortu zituen:
    "Mejor autor pop"
    "Mejor artista pop"
    "Mejos disco del año"
    "Mejor canción del año", "19 días y 500 noches"-eri esker.
  • María Jimenez lagunduz

    María Jimenez lagunduz
    María Jimenezen ospea berpizteko bere abestiak utzi zizkion eta horrela berak diska bat atara zuen: "Donde más duele (canta por Sabina)". Diskan, Joaquin eta Mariak batera abesten dute "Con dos camas vacias" abestia.
  • Bilusik

    Bilusik
    El País Semanalentzan bilusik agertu zen argazki batzuetan.
  • Con buena letra

    Con buena letra
    "Con buena letra" liburua argitaratu zuen. Bertan bere abesti guztien letrak eta ilustrazioak aurkitu daitezke.
  • Dímelo en la calle

    Dímelo en la calle
    Gainera, "Dímelo en la calle" diska ere argitaratzen du urte honetan. Bertan aurkitu daitezkeen abestirik inportanteenetarikoak hauek dira: "69.G", "Como un dolor de muelas" eta "Semos diferentes", "Torrente 2" pelikularako egindakoa eta Goyetara nominatutakoa.
  • Diario de un peatón

    Diario de un peatón
    "Diario de un peatón" disko bikoitza kaleratzen du, "Dímelo en la calle" eta beste diska bat batzen dituenak.
  • Depresioan barneraturik

    Depresioan barneraturik
    Urte batzuetatik sufritzen zuen depresioa zela eta, bere aktibitate musikala asko jaitsi zen, baina poesian gehiago murgildu zen. Animatzeko asmoz, hainbat emakume abeslarik, omenaldi moduan, bere abestiak kantatzen diska bat kaleratu zuten, haien artean: Rosario Flores, Chavela Vargas eta Julieta Venegas ("Voces de mujer cantan a Joaquín Sabina").
  • "Motivos de un sentimiento"

    Bere futbol taldearen ereserkia konposatu zuen, hau da, Atletico de Madrid-en ereserkia, klubaren mendeaurrena ospatzeko.
  • La cantina de la Mordida

    La cantina de la Mordida
    Bazkide batzuekin batera Madrilen "La cantina de la Mordida" jatetxea zabaldu zuen.
  • Alivio de luto

    Alivio de luto
    Azkenean depresiotik irtetzea lortu zuen eta "Alivio de luto" diska kaleratu zuen.
  • Con buena letra 2

    Con buena letra 2
    Liburu honetan bere lagunek eskatutako, edota telebista zein irratirako eskatutako abesti askoren letrak aurkitu daitezke.
  • Gira Ultramarina

    Gira Ultramarina
    Eszenarioetara itzuli egin zen 3 urte eta gero, antzokietan eta eszenario txikietan aktuatuz.
  • Sabina en carne viva. Yo también sé jugarme la boca.

    Sabina en carne viva. Yo también sé jugarme la boca.
    Sabinari egindako elkarizketen liburua argitaratu zen, Javier Menéndez Floresek egindakoa.
  • Carretera y top manta

    Carretera y top manta
    Espainiatik eta Hego Ameriketatik beste gira bat eman zuen 2006ean. Pirateriarekiko erreferentziak, Ramoncín abesliarekin haserreak izatera eraman zion.
  • Interviú

    Interviú
    Interviú aldizkariak bere orrialde bat eman zion bere sonetoak argitaratzeko.
  • Dos pájaros de un tiro

    Joan Manuel Serratekin batera gira bat egin zuen Espainia eta Amerikatik zehar. Madrilen emandako kontzertuak grabatu egin ziren eta diska eta DVDa kaleratu ziren abenduan lortutako materialarekin.
  • "19 días y 500 noches" pelikula

    "19 días y 500 noches" pelikula
    Ramon Gieling zuzendariak bere bizitzari buruzko pelikula bat egin zuen, non gai nagusia, Sabinak sufritutako depresioa zen.
  • Vinage y rosas

    Vinage y rosas
    Bere hamabostgarren diska kaleratu zuen. Bertan "Tiramisú de limón abestia" Pereza taldearekin batera interpretatzen du.
  • Urteko artista

    Urteko artista
    The Rolling Stone aldizkariak "artista del año" saria eman zion.
  • La orquesta del Titanic

    La orquesta del Titanic
    Berriz ere beste diska bat grabatu zuen Joan Manuel Serratekin: "La orquesta del Titanic".