ITALIA FAXISTA (Patxi Txintxurreta) Azalpen egokiak, baten bat hobetu daiteke

  • Period: to

    ERREGIMEN LIBERALAREN KRISIA

  • Fasci Italiani di Combattimiento

    1919 urtean Mussolinik sortutako talde paramilitar (ejerzitoaren aparte sortutako talde armatua) ultranazionalista zen, eta alkandora beltza zen bertako kideen bereizgarria. Anarkista eta sindikalista iraultzaileak eta gerran parte hartzearen aldekoak.
  • ESKUADRISTAK

    Tokiko buruzagi faxistek antolatutako jarraitzaile armatuak. Alkandora beltza erabiltzen zuten uniformetzat, eta hori zuten bereizgarri.
  • Alderdi Nazional Faxista

    Fasci Italiani di Combattimento erakundearen ordezkaria, 1922ko urriaren 28ko Erromako martxaren ondorioz, faxistek boterea lortu zuten. Hauteskunde-legea bere alde jarri ondoren, 1924ko hauteskundeak irabazi zituen. 1928 eta 1943 artean Italiako alderdi bakarra izan zen. Alderdi Faxista Errepublikanoak ordezkatua izan zen.
  • Faxistaren kontrako grebaren porrota

    Faxismoak langileen eta nekazarien aurka errepresioa egin zuten eta ondorioz, sozialistek indarkeria faxistaren kontrako greba orokor bat bultzatu zuten. Horregatik, Mussoliniren boterea indartu egin zen.
  • Period: to

    GARAI PARLAMENTARIOA

  • Erromako Ibilaldia

    Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deritzo. 1922an Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten Martxa honen ondorioz. Viktor Emanuel III.a Italiako erregeak Mussoliniri gobernua eratzeko eskatu baino lehen, faxistek Erroma hartzeko mehatxua egin zuten. Mussolinik "alkandora beltzak" zeritzen 25.000 faxistarekin egin zuen martxa. Trenez eraman zituzten eta Erromako kaleetan desfilea eta indarra erakutsi zuten.
  • Period: to

    Koalizio gobernuak

    Talde parlamentario batek ezin duenean gobernu bat sortu, beste talde batekin paktuak egiten ditu, gehienetan ideología antzekoekin, biek konjuntatzeko.
  • Faxisten garaipena hauteskundeetan

    Matteotiren erailketaren ondoren Mussolinik diktaduraren ezarpena bikoiztea erabaki zuen eta sozialistei parlamentuan egotea debekatu zien ondorioz. 1926tik aurrera Mussolinik ez zuen aurkaritzarik izan eta beraz lege guztiaz faxistak ezarri zituen.
  • Matteottiren erahilketa

    Diputatu socialista honek hauteskundeetako emaitzak baliogabetzat jotzea eskatzen zuen, faxismoak indarkeria erabili zuelako eta beldurra eragin zuelako.
  • Period: to

    DIKTADURA

  • Lanari buruzko gutuna

    Sindikatu faxistak bakarrik onartzen zituen eta greba legez kanpokotzat jotzen zuten.
  • Letrango itunak

    Letrango ituna sinatuta erregimena sendotu egin zen, eta Italiako estatuaren eta eliza katolikoaren arteko gatazkak amaitu egin ziren.
  • Industria berreraikitzeko Institutua

    Estatuaren inbertsioak balio estrategikoa zuten industrietara bideratzeko egin zen.
  • Gerrako ekonomia

    Gerrako ekonomia espantsionismo faxistaren euskarria zen.