Paleolitoa 1

HISTORIAURREA

  • 100

    PALEOLITOA

    PALEOLITOA
    PALEOLITOA duela 2 miloi urtetik gora-k.a 8000 Paleolitoa lehen gizakiak agertu zirenean hasi zen. Garai hartan, gizakiek honako ezaugarri hauek zituzten: *Bilketatik, ehizatik eta arrantzatik bizi ziren. *Tribu nomadetan biltzen ziren, eta kobazulo naturaletan edo etxola soiletan babesten ziren. Kobazuloetan labar pinturak egiten zituzten. *Harri landuzko, egurrezko eta ezurrezko tresnak zeuzkaten. *Sua deskubritu zuten.
  • 476

    ANTZINAROA

    ANTZINAROA k.a 3500-k.o 476 Antzinaroa Historiaurreko lehen etapa da. Idazketa asmatzearekin batera hasi zen. Garai horretan garantzi handiko zenbait kultura garatu ziren, hala nola, mesopotamiarra, egiptoarra, greziarra edo erromatarra. Iberiar penintsulan, aro hau bitan banatzen da: *Erromatarren aurreko garain, feniziarrek, greziarrek eta kartagoarrek koloniak ezarri zituzten, aurrez askotariko herriek populatuta zeuden lurraldeetan: zeltak, iberiarrak, baskoiak, kantabriarrak, asturiarrak
  • Apr 23, 1492

    ERDIAROA

    ERDIAROA
    ERDI AROA k.o 476-k.o 1492 Erdi Aroa Erromaren gainbeherarekin batera hasi zen.
    Garai hartan, Iberiar penintsulan honako aldi hauek izan ziren: *Lurraldearen batasuna, Bisigodoen Erresumaren garaian. *Musulmanen inbasioa, 711n, eta Al Andaluzen sorrera. *Kristau Erresumen sorrera, penintsularen iparraldean, eta, ondoren, erresuma horiek hegoaldera hedatzea. *Granada, Iberiar penintsulako azken erresuma musulmana, konkistatzea, eta lurralde batasuna, Errege-erregina katolikoen erregaldian.
  • METAL AROA

    METAL AROA
    METAL AROA k.a 5000-k.a 3500 Metal Aroa metalurgia deskubritu zutenean hasi zen, hau da, garai hartako gizakiek metalak lantzeko teknika gero eta aurreratuagoak menderatu zituztenean: *Kobre Aroan, kobrea erabili zuten tresnak eta armak egiteko. *Brontze Aroan, kobre eta eztainu aleazioa aurkitu zuten, eta, horri esker, tresnen kalitatea hobetu zen. *Burdinaren Aroan, burdina, hau da, beste metalak baino gogorragoa eta erresistenteagoa, erauzteko eta lantzeko teknikak menderatu zituzten.
  • NEOLITOA

    NEOLITOA
    NEOLITOA k.a 8000- k.a 5000 Neolitoak aldaketa sakonak eragin zituen gizakien bizimoduan: *Nekazaritzan eta abelzaintzan hasi ziren. *Sedentario bihurtu ziren eta, horrela, herrixka iraunkorrak eraiki zituzten. *Harri leunduzko tresnak erabiltzen ikasi zuten. *Egurrezko goldea, gurpila, ehunak eta zeramika asmatu zituzten. *Megalito izeneko harrizko monumentu handiak egin zituzten.