Eugène delacroix   le 28 juillet. la liberté guidant le peuplefxd

XIX. mendea, Iraultzen mendea

  • Period: to

    Frantziako Iraultza burutzen da · FRANTZIA

    "Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna" lelopean burutu zen burgesiaren iraultza. Herri xehearen partaidetza ere izan zen. Ilustrazioa, liberalismoa, demokrazia, vs Eliza, Erregea, feudalismoa.
    Ikusi bideoa:
    https://www.youtube.com/watch?v=hAdeYvsxvMI
  • Zamakolaren kontrako matxinada · EUSKAL HERRIA

    Zamakolaren kontrako matxinada · EUSKAL HERRIA
    Hainbat matxinada suertatu ziren XIX. mendearen hasieran Euskal Herrian. Kasu honetan, Bizkaian izan zen, Zamakolaren kontra. Hainbat faktoreren ondorioz sortu zen matxinada. Bi hauengatik batik bat: zerbitzu militarra egin beharra ezarri zien Espainiak bizkaitarrei (ordura arte libre zeuden); Zamakolak Bilboz kanpoko portu bat sortu nahi izana;
  • Period: to

    Hiru urte iraultzaileak · ESPAINIA

    Riego jeneralaren bidez, politika iraultzailea (liberala eta burgesa) inposatu zen Espainian, Euskal Herrian ere, non, Frantzian bezala, Lege Zaharra (foruak, soldaduska, aduanak...) eta Elizak ondoriorik txarrenak pairatu baitzituzten.
    Ikusi bideoa:
    <iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/JJD8Qb4hBqk" title="YouTube video player" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>
  • Frantziako 1830ko Uztaileko Iraultza · FRANTZIA

    Frantziako 1830ko Uztaileko Iraultza · FRANTZIA
    Joera liberatzaile eta aurrerakoia tlitrr rr.;rrrltza honek eta, ondorioz. Goi burgesiak gobernuak eskuratu zituen hurrengo hamarkadetan, Europa osoan zehar iraultza liberalak zein absolutismoaren garaipenak elkarren segidan agertuko zaizkigu: Austria, Alemania, Grezia, Frantzia, Suedia eta Espainiako erresuma eta inperioak.
  • Period: to

    Lehen Karlistaldia · EUSKAL HERRIA

    Hego Euskal Herrian batez ere eta Espainian izandako gerrari deritzo Karlistaldia. Arrazoi askoren artean, liberalismoaren aurkako altxamendua izan zen batez ere, bertako lurra banatzeko era eta instituzioak babesteko, besteak beste. Ikusi bideoa:
    <iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/oBgT5W3ftnU" title="YouTube video player" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>
  • Europa mailako iraultzak · EUROPA

    Europa mailako iraultzak · EUROPA
    Sozialismoa agertzen da Europa osoan lehenbizikotz. Iraultza honen oinarria 1847ko uzta txarrean aurkitzen dugu. Suitzan hasi eta Europako herrialde gehienetara hedatu zen. Goi eta behe mailako burgesia txirotutako langileen aurkako borroka izan zen
  • Period: to

    Anarkismoaren ideiak errotzen dira · EUSKAL HERRIA

    Lehen eta Bigarren Internazionalen ondorioz, ideia berriak hedatzen dira Euskal Herrian: lehenik eta behin talde txiki anarkistak hedatuko dira Bizkaian batez ere, baina baita Gasteiz eta Iruñean; eta Bizkaiko meatzaldean batez ere garai honetan grebak, propaganda eta prentsa dira nagusi eta baita errepresioa ere.
  • Parisko Komuna · FRANTZIA

    Parisko Komuna · FRANTZIA
    Munduko lehen iraultza sozialista izan zen Parisko Komuna. Arrakasta handia lortu zuten sozialismoaren eta anarkismoaren ideia berriek Parisen, nahiz eta errepresioa izan: han soilik 20.000 langile hil zituzten.
    Pelikula gomendagarria (hautazkoa):
    <iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/kZwyg2NUCWs" title="YouTube video player" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>
  • Period: to

    Bigarren Karlistaldia · EUSKAL HERRIA

    I Karlistadan aurreko euskal mundu nekazariaren gainbehera marka nagusienetakoa bada, II Karlistadaren ostean desagertzen hasiko da, mundu nazionalista garaikide batean urtzeko. Dena den, lehenengoan bezala, lurrak eta usadioak ulertzeko bi mundu erabat ezberdin kontrajarri ziren honetan ere. Antzinako Erregimenak (feudala) liberalismoaren kontra talka egin zuen, herri xehearen pobrezia ekarriz eta elkartasun sareak apurtuz kasu hagitzetan.
    Sakontzeko: https://youtu.be/uJzW_K-nKkU
  • Sozialismoaren errotzea · EUSKAL HERRIA

    Sozialismoaren errotzea · EUSKAL HERRIA
    1886an Euskal Herrian Fakundo perezaguak, anarkismoan ereindako hazietatik tiraka, sozialismoaren ideietatik tirata, PSOEren lehenengo taldea sortzen du Bilbon. 1890-1892 bitartean, meategietako grebak izan ziren eta sozialismoak arrakasta handia lortu zuen langile talde honetan.