54b7c3d1fd1f84197c6f4ef9 1421346633683 720

Debagoieneko idazleak

By loreaam
  • Mar 9, 1533

    Esteban Garibai

    Esteban Garibai
    Esteban Garibai Zamalloa Arrasaten, Gipuzkoan jaio zen 1533ko martxoaren 9an eta Madrilen hil zen 1599. urtean. Historialaria eta errege kronikaria zen eta Oñatiko Unibertsitatean, Gazteizen eta Santo Domingo de la Calzadan egin zituen ikasketak. Gaztetan armadan aritu zen eta Arrasateko alkate izan zen urte batez. Urte batzuk beranduago erregeren liburuzain eta gero kronikari izendatu zuten.
  • Mar 9, 1533

    Obra

    Obra
    Idatzitako gehiena erderaz egin zuen baina euskeraz ere errefrau batzuk idatzi zituen “Los Refranes de Garibay”. Bere memorietan esaera zaharren bi bilduma aipatzen ditu, bata Espainiako Historia Akademiak argitaratu zuen 1854an eta bestea Francisque Michelek argitaratu zuen "Proverbes Basques" lanean. Gaur egun, bilduma horiek galduak dira.
    Historialari gisa, "Espainiako lehen historia unibertsala" idatzi zuen 1571. urtean.
  • Luis Eleizalde

    Luis Eleizalde
    Luis Eleizalde Brenosa Bergaran jaio zen 1878ko ekainaren 9an eta Bilbon, Bizkaian hil zen 1923ko uztailaren 24an. Euskal herritar politikari, idazle eta pedagogoa izan zen. Bere sorreratik Eusko Ikaskuntzako partaide izan zen eta era berean Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat. Euskera defendatu zuen pedagogian batez ere, Bizkaiko Aldundiak ezarritako eskolen arduraduna izanik. Politikari dagokionez, EAJko kide izan zen.
  • Obra

    Obra
    Lanei dagokionez, gehienak gazteleraz idatzi zituen, horien artean: "Raza, lengua y nación vascas (1911)", "Morfología de la conjugación vasca sintética (1913)", "Países y razas (1914)", "Metodología para la restauración del euzkera (1918)" etb. Hontaz aparte "Euskeraz irakurtzeko irakaspidea" ere idatzi zuen.
  • Obra

    Obra
    Obrari dagokionez, atzerrian zegoela idatzi zuen dena "Olaso" ezizenarekin. Ospe handiena abestiek eman zioten, hainbat kanta sortu baitzituen: "Itziarren semea," "Batasuna", "Lepoan hartu eta segi aurrera", "Kalera",....Poesian hainbat olerki idatzi zituen: "Gudarien egiñak"," Hitzak eta idazkiak", "Urrundik". "Bake-oroi" etab. Antzerkigintzan ere aritu zen "Behorraren ostikoa", "Eneko Bizkai eta Maria Lorka", "Gure behia hil da!", "Menditarrak" eta beste hainbat obra idatziz.
  • Telesforo Monzon

    Telesforo Monzon
    Telesforo Monzon Ortiz de Urruela Bergaran, Gipuzkoan jaio zen 1904ko abenduaren 1ean eta Baionan, Lapurdin hil zen 1981eko martxoaren 9an. Euskal idazle eta politikari nazionalista izan zen. Madrilen egin zituen Zuzenbide ikasketak, baina ez zituen bukatu eta berriz euskara ikasteari ekin zion. Bigarren Errepublikan, Eusko Jaurlaritzako kide izan ondoren Gerra Zibilean Iparraldera ihes egin zuen. Bertan 40 urte igaro ostean, jaioterrira bueltatu eta Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen.
  • Jokin Zaitegi

    Jokin Zaitegi
    Jokin Zaitegi Plazaola euskal idazle, itzultzaile, irakasle eta apaiza zen. Arrasaten, Gipuzkoan jaio zen 1906ko uztailaren 26an eta Donostian hil zen 1979ko abuztuaren 17an. Gaztea zela, Durangoko jesuiten etxean sartu eta ondoren, Comillas, Loiola eta Oñan egin zituen ikasketak. Loiolan "Euskal Elerti Bazkuna" sortu zuten. Lagundikoiei ez zitzaienez taldea gustatu, hauek sakabanatzeko, Jokin Venezuelara bidali zuten. Teologia ikasi eta Gerra Zibilarekin Ameriketan ibili zen euskera utzi gabe.
  • Obra

    Obra
    Bere lanak “Urdalaizpe”, “Artzai” eta “Zaitegi’tar Iokin” bezala sinatu zituen. Alde batetik bi olerki bilduma idatzi zituen: "Goldaketan" eta "Berriz ere goldaketan" eta gero hainbat itzulpen egin zituen ere; esaterako, "Sopokelen Antzerkiak" (1946-1958), "Bidalien egiñak "(1955), "Abere-indarra" (1950), "Platon´eneko Atarian" (1962), "Platon I: Oturuntza, Protagora eta Menon" (1975), "Platon II: Gorgia" (1977)...
  • Josemari Velez de Mendizabal

    Josemari Velez de Mendizabal
    Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga Aramaion, Araban1949ko irailaren 27an jaiotako euskal idazlea da. 1985ean "Euskal Idazleen Elkartearen" presidente izendatu zuten eta kargu hartan egon zen lau urtez. Eusko Ikaskuntzaren kudeatzaile zuzendaria izan zen eta "Euskonewsen" egileetako bat da.
  • Obra

    Obra
    Obra guztia prosan idatzi zuen. Bere lanen artean narrazio bat idatzi zuen, "Zeu zara, Carmen" (1984). Nobela batzuk ere idatzi zituen, adibidez, "Yehuda" (1992) "Samurai berria" (1998) eta "Moskuko gereziak" (1996). Beste alde batetik hiru biografia ere argitaratu zituen: "Sebero Altube" (1979) "Iokin Zaitegi" (1981) eta "Jose Mari Azkarraga Mozo <<Lurgorri>>" (2003). Azkenik, artikulu batzuk, "Sixties" (1990)... eta elkarrizketa bat ere idatzi zuen, "Juan Garmendia Larrañaga. Solasean" (2005).
  • Juan Martin Elexpuru

    Juan Martin Elexpuru
    Juan Martin Elexpuru Arregi euskal idazle eta itzultzailea da, Bergaran, 1950eko azaroaren 15ean jaioa. Euskal filologia eta filosofiako ikasketak egin zituen eta gaur egun Euskal filologian doktorea da. Hogei urtez irakasle aritu zen Bergarako UNEDeko Euskara Sailean. "Goenkale" telebista saiorako gidoiak idazten ere aritua da. Honetaz aparte, "Literotura" izeneko liburu erotikoen bildumako zuzendaria da; baita bergarako hizkuntza proiektu baten zuzendaria ere.
  • Obra

    Obra
    Lanei dagokienez, narrazioa, haur eta gazte literatura, antologia, itzulpenak, bidaia-kronikak eta saiakera eta ikerketak idatzi ditu. Liburuen artean honako hauek aurki daitezke: "Hamaika ipuin" (2000), "Txepetxa eta sugea" (2000), "Euskal lizunkeriaren antologia" (1999), "Filosofia apaingelan; Donatien Alphonse F. Sade" (2001), "Kuba triste dago" (1994)," Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak" (2009) etb.
  • Fermin Etxegoien

    Fermin Etxegoien
    Fermin Etxegoien Uribeetxebarria Oñatin jaio zen 1966. urtean eta artikulugile, idazle, kazetari eta irrati esataria da. Hainbat aldizkaritan egin du lan: “Berria”, “Argia”, “Euzkadi Gaztea” eta “Bilbo Hiria Irratia”. “Zenbat Gara” elkartean egon zen ere. Gainera, ETB1eko telesaio bateko gidoilaria izan da. Gaur egun Bilbon bizi da.
  • Obra

    Obra
    Bere obraz hitz egiterako orduan, egindako saiakerak aipatzekoak dira, eta horien artean "Neurona eta Zeurona" (2004) eta "Eutsiko diogu?" (2014) ditugu. Bi nobela ere idatzi ditu: alde batetik, "Zinegotzia" 2013an idatzia eta bestetik, "Autokarabana" 2009an. Azken honekin 2010eko Literaturako Euskadi Saria eman zioten.
  • Eneko Berberena

    Eneko Berberena
    Eneko Berberana Arrasaten 1983an jaiotako euskal idazlea da. Zuzenbidean lizentziatu zen eta Manex Agirrerekin "Kulturisten Kofradia" sortu zuen. Honekin batera hainbat antzezlan egin zituen Euskal Herrian. Musika talde baterako letra bat ere egin zuen.
  • Obra

    Obra
    Bere lanei dagokionez, narrazio bat idatzi zuen "Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk" (2002). Obra honetaz aparte, beste poesia lan bat ere idatzi zuen "Lurrunak ez du oraindik kristalik estali" (2004). Bigarren honetako poema bat musikatu zuen Joseba Tapiak.