-
Jaiotza
Arantza Quiroga 1973ko uztailaren 26an jaio zen, Irunen (Gipuzkoa).
Aita Valladolidekoa izan arren, ama euskalduna zen eta EAJ-PNV alderdia jarraitzeko bultzatu zion, baina berak PP alderdia jarraitzea erabaki zuen. -
Hastapenak
19 urte zituenean, bere amaren nahiak baztertuz, Alderdi Popularreko Generazio Berrietara afiliatu zen. -
Lehen hauteskundeak
21 urte zituela, Jose Eugenio Azpirozek bultzatuta, udal hauteskundeetara aurkeztu zuen bere burua, eta Irungo zinegotzi bihurtu zen. -
Irundik Madrilera
24 urte zituela Madrilera joan zen, lehen hauteskunde demokratikoen urteurrena ospatzeko egin ziren jardunaldi batzuetara. Bertan, garai hartan presidente zen Jose María Aznar politikariaren arreta piztu zuen. -
Legebiltzarreko kide
Urte berean, 24 urte zituela, Eusko Legebiltzarreko kide izateko aukeratua izan zen, eta 17 urte iraun zituen kargu horretan. -
Idazkariorde
2008an Alderdi Popularraren idazkariorde izendatu zuten XII. eskualde-kongresuan, non Antonio Basagoiti PPko presidente hautatu zuten, Maria San Gil ordezkatuz. -
Legebiltzarreko kide berriro
2009ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Gipuzkoako zerrendan lehenengoa izan zen eta berriro parlamentari izendatu zuten. PP eta PSEren arteko akordioa zela eta, diputatuen ganberaren presidente izateko aukeratua izan zen, 38 botuekin. -
Legebiltzarkidea presidentzia utzi
2012an parlamentari bezala atera zen berriro, baina parlamentuaren presidentea izateari utzi zion, EAJ-PNVk gehiengoa atera baitzuen, eta honek PSE eta PPren arteko akordioa berretsiz. -
Euskadiko PPko buru
Euskadiko Alderdi Popularreko buru izendatu zuten, Antonio Basagoitiren dimisioaren ondorioz. -
DIMISIOA
2015eko urriaren 14ean Euskadiko PPko presidentziaren kargua utzi zuen. Quirogak askatasuna eta bizikidetza sortzeko aurkeztu zuen ekimena baztertzeko agindu zuen PPk, eta egun batzuk geroago kargua uztea erabaki zuen.