-
Period: to
Ondorengotza Gerra
Karlos II.a ondorengorik gabe hil zen eta horren ondorioz, gatazka bat sortu zen, Espainiako tronurako bi autagai zeuden, bat Filipe Borboikoa eta bestea Karlos Austriako artxidukea. Tronuagatik borrokatu zuten eta gerra Utrechteko Itunaren bidez amaitu zen (1713-1715). Filipe V.a Borboikoa errege bihurtu zen. -
Planta Berriko Dekretuak
Filipe V.ak Planta Berriko Dekretuak aldarrikatu zuen, Aragoiko Koroak egindako oposizioagatik, Ondorengotza Gerran. Honen bidez foruak kendu zizkien hainbat autonomia erkidegori, Katalunia, Valentzia, Aragoi eta Mallorcari. -
Karlos Artxidukea Enperadorea
Karlos artxidukea, Inperio Santuko enperadorea bihurtu zen. Horren ondorioz, Probintza Batuek eta Britainia Handiak Aliantza Handia desegin zuten.
Irudi hau aukeratu dut, Karlos artxidukearen handitasuna eta boterea ikusten delako. -
Period: to
Utrechteko ituna
Utrechteko ituna, ondorengotza gerra, itun honen bidez bukatu zen. Filipe errege izateko, Espainiak lurralde asko galdu zituen. Britainia Handiak, Gibraltar eta Menorka lortu zituen. Austriak Herbehereak, Milan, Napoles eta Sardinia eskuratu zituen eta Savoiak Sizilia uhartea eskuratu zuen. -
Trafalgarreko Gudua
Trafalgarreko gudua, Espainiak eta Frantziak biek batera, Britainia Handiaren aurka joan ziren. Espainiak bere ontzidia galdu eta Britainia Handiak irabazi zuen gudua.
Irudi hau aukeratu dut, ikusten delako nola borrokatu zuten Britainia Handiaren aurka. -
Fontainebleauko Ituna
Itun honen bidez, Frantziako armadari utzi zioten Espainiatik sartzea, Portugal inbaditzeko.
Irudi hau aukeratu dut, bertan ikusten delako nola bi herrialdeek akordio batera heltzen diren eta itun hau sortzen duten. -
Aranjuezko Matxinada
Matxinada hau hasi zen 1808ko martxoan. Herritarrek eta Fernando VII.aren aldekoek Manuel Godoy, kargutik kentzeko matxinada antolatu zuten. Ondorioz, Godoy kaleratu eta Karlos IV.ak abdikatu egin zuen. Napoleonek egoera aprobetxatu zuen, bi erregeak Baionara eramanez eta bere anaia Josef Bonaparte Espainiako errege izendatu zuen. Horrela Independentzia Gerraren hasi zen. -
Period: to
Independentzia Gerra
https://youtu.be/bAWQZewONTIsi=KcJLobc39Po43p39
Bideo hau aukeratu dut, laburra eta argia delako, eta Espainiako Independentzia Gerraren informazioa modu egokian azaltzen duelako. Horretaz aparte, informazioa modu bisualean ere ikusi dezakegu, horrela hobeto ulertzen da. Baita ere, gertaera nagusiak eta ondorioak azaltzen ditu. -
1812ko Konstituzioa
Gorteek Cádizen bildu ziren, eta Espainiako lehenengo konstituzioa sortu zuten. Konstituzioa Independentzia Gerraren eremuan onartu zen. Monarkia konstituzionala izan zen sistema berria eta liberalismoaren printzipioak eduki zituzten. -
Period: to
Seiurteko Absolutista
Garai honetan, hainbat altxamendu egon ziren, adibidez, liberalen estatukolpeak, gobernuan sistema konstituzionala bueltatzeko. Baina hau guztia gertatu baino lehen, liberalek ezkutatu behar ziren, erregeak Cádizko konstituzioa baliogabetu zuelako. -
Mamelukoen Aurkako Borroka
Irudi hau aukeratu dut, Espainian gertatu zen borroka ondo irudikatzen duelako. Espainiako herria altxatu egin zen Mamelukoen aurka. Horretaz aparte, irudi hau Goyak eginikoa da eta honen guztiaren testigu izan zen. -
Fusilatzeak
Irudi hau aukeratzen dut, ikusten delako zer gertatzen den aurreko egunaren ostean. Frantziako tropek espainiarrak fusilatzen dute. Irudi honetan, tragedia eta biolentzia erakusten duelako. -
Period: to
Hirurteko Liberala
Urte hauen artean, Riego jeneralak altxamendu bat eraman zuen. Horren ondorioz, erregeak, hau da, Fernando VII.ak konstituzioa onartu behar izan zuen. Honi esker, monarkia konstituzionala bueltatu zen. -
Period: to
Hamarkada Doilorra
Hamarkada honetan, gobernu sistema absolutista bueltatu zen. Baina ez hori bakarrik, liberalen kontra indarkeriazko ekintzak gertatu ziren. Adibidez, jende liberal asko exekutatu zuten eta beste asko erbesteratu zuten babesteko. -
Period: to
Lehen Karlistaldia
Lehen Karlistaldia bi zatitan banatzen zen. Alde batetik, Karlistak zeuden, Karlosen aldekoak, hauek mugimendu tradizionalekin zihoazen eta indar handia eduki zuen Nafarroan, Euskadin, Kataluina, Aragoi eta Valentzia eremuetan. Beste alde batetik, Isabeldarrak, Isabelen aldekoak, beste hauek liberalismoaren ideiak zituzten. Laburbilduz, gatazka hau gertatu zen, errege bat aukeratzeagatik. -
Gloriosaren Ondorioa
Gloriosa iraultzaren helburua Isabel II.a tronutik kentzea izan zen. Hainbat faktorek, adibidez, autoritarismoak edo krisi ekonomikoak eragin zuten. Isabel II.aren aurka altxatu ziren, hori dela eta, Isabeli tronutik kendu eta Frantziara erbesteratu zuen. -
1869ko Konstituzioa
Gloriosa iraultzaren ondorioz, gobernu bat sortu zen eta horrekin batera 1869ko Konstituzioa. Konstituzio horri esker, gizonen sufragio unibertsala eta monarkia konstituzionala jarri ziren. -
Period: to
Monarkia Demokratikoa
Errege baten bila egon ziren, Amadeo I.a de Savoiakoa aukeratu zuten. Errege honek errepublikanoen, karlisten eta Borboiko aldekoen kontrajarpena izan zuen. Hori dela eta, 1873. urtean abdikatu egin zuen eta lehen errepublika agertu zen. -
Konstituzioa
Cánovasen aldeko diputatuek, haiek idatzi zuten 1876ko konstituzioa. Erregearen eta gorteen artean partekatutako subiranotasuna jarri zen, sistema politiko liberal bat ezarri zen. Konstituzio honen helburua, ordena ziurtatzea izan zen. -
El Pardoko Ituna
Alfontso XII.a erregea hil ondoren, erregimenaren iraupena segurtasunarekin edukitzeko, kontserbadoreak eta liberalak itun hau sinatu zuten. Itun honek monarkia babestea eta Espainiako egonkortasun politikoa ziurtatzea izan zuen helburu. -
Gizonen Sufragio Unibertsala
- urtean gizon guztiek botoa emateko eskubidea izan zuten, hau da, sufragio unibertsala. Irudi hau aukeratu dut, ikusten delako nola izan zen gizonen aukera botoa emateko lehen aldiz. Bertan demokrazia eta gizonen parte hartzea ikusi dezakegu.