-
Nire bizitza
Ni Hugo deitzen naiz eta 10 urte ditut. 2008 ko azaroaren 26an jaio nintzen. -
Zein izan zen nire lehenengo hitza
Nire lehenengo hitza ama izan zen. Bigarren hitza aita izan zen eta geroago hitz gehiago ikasi nituen. -
Nire lehenengo eguna eskolan
Ez nuen nahi eskolara joan, negar asko egiten nuelako. Aste bat pasatu eta gero ez nuen negarrik egiten. -
Noiz hasi nintzen igeri egiten
Igeriketa kurtsoak egiten hasi nintzen urte honetan eta oso ondo egiten nuen. -
Noiz hasi nintzen bizikletaz ibiltzen
Mendibilen ikasi nuen bizikletaz ibiltzen, nire etxe ondoan dagoen parkea. Oso zaila izan zen lehenengo alditan. -
Noiz hasi nintzen irakurtzen eta idazten
Haur hezkuntzan nengoenean erakutsi zidaten idazten eta irakurtzen. Pixkanaka-pixkanaka ikasten joan naiz eskolan. -
Nire lehenengo maketa
6 urte nituenean egin nuen nire lehenengo maketa. Nik bakarrik hegazkin baten maketa egin nuen. -
Nire mineralezko kolekzioa
Asko gustatzen zaizkit mineralak, eta egin nuen lehenengo kolekzioa, mineralena izan zen. Oraindik asko gordeta ditut. -
Nire Uda 2016
Gran Canariara joan nintzen nire familiarekin. Aste bat joan ginen eta lehengusuekin oso ondo pasatu nuen hondartzan eta igerilekuan. -
Nire lehenengo aldiz elurran
Nire laguna eta biok elurran egon ginen jolasten, Leioan. Oso ondo pasatu genuen eta elur panpinak egin genituen. Egun ona izan zen ez genuelako klaserik izan. -
Nire lehenengo jaunartzea
Nire lehenengo jaunartzea ospatu nuen nire familiarekin eta nire lagunekin. Leioan izan zen eta gero denak joan ginen jatera jatetxe batera. Opari asko izan nituen. -
Nire lehenengo aldiz Gueñes-en
Nire lagunak eta nik Gueñes-era joan ginen parke batera. Oso ondo pasatu genuen eta tirolina batean montatu nintzen. Hasieran beldurra ematen zidan baina gero ez.